Eusko Jaurlaritza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eusko Jaurlaritza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko irailaren 24(a), asteazkena

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sariak 2025

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMORAKO EUSKADI SARIAK 2025

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi sarien 2025. ediziorako deialdia egin du, Euskadiko turismo-, merkataritza- eta kontsumo-sektoreen prestigioan eta garapenean laguntzen duten pertsonak, enpresak eta erakundeak jendaurrean aintzatesteko, berrikuntza, jasangarritasuna eta erantzukizuna sustatuz.

Euskadi Turismo Sariak

Helburua: Berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzea turismo-sektorean.

Kategoriak:
  • Berrikuntza turistikoa (gehienez eta 10 langile baino gehiagoko enpresak).
  • Helmuga arduratsua eta iraunkorra (toki-erakundeak).
  • Ibilbide profesionala (pertsona fisikoak).

Euskadi Merkataritza Sariak

Helburua: Distinguir la labor en favor del comercio vasco, con enfoque en igualdad y sostenibilidad.

Kategoriak:
  • Ibilbide profesionala.
  • Euskal merkataritza-enpresa (gehienez eta 10 langile baino gehiago).
  • Ekintzailetza.
  • Merkataritza-eremuak dinamizatzea.

Euskadi Kontsumo Sariak

Helburua: kontsumo arduratsua eta kontsumitzaileen eskubideen defentsa sustatzen duten ekintzak saritzea.

Kategoriak:
  • Kontsumitzaileen babesa eta prestakuntza.
  • Enpresa-jardunbide egokiak.
  • Informazio- eta dibulgazio-ekintzak.

Prozedura

  • Aurkezteko epea: Hasta el 23 de octubre de 2025.
  • Aurkezpena: Elektronikoa, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren bidez.
  • Hautagaitzak: Interesa duten enpresek beraiek, sektoreko erakundeek, merkataritza-ganberek, elkarteek edo turismo-bulegoek aurkeztutakoak, kasuaren arabera.
  • Epaimahaia: Erakundeetako eta sektoreko ordezkariek osatzen dute, kategoriaren araberako irizpide espezifikoekin.
  • Sariak: Ohorezkoak, aipamen bereziak egiteko aukerarekin.
  • Epaitza: EHAAn argitaratua; hutsik gera daiteke hautagai-zerrenda egokirik ez badago.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

Ongi etorri mezua

GERNIKA-LUMOKO MERKATARITZA DINAMIZATZEKO BULEGOKO WEB GUNE BERRIA


Merkataritza zerbitzuaren izena aldatu da eta oraindik aurrera Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa deituko da. Horregatik lehenengo web gunean zegoen informazio guztiak gune honetara aldatu ditugu.


Leku honetan egindako informeak kontsultatu ahali zango zarete eta artikulu berriak sartuko ditugu etengabe. Sektorean sortzen diren berri guztiek bere lekua edukiko dute hemen.


Espero dugu informazio hau guztia zuen intereseko aizan dadila.


Adeitasunez:

Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria

2009(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Eusko Jaurlaritza: Merkataritzan kalitatea sustapenerako kanpaina: spot elektronika

DENDA BATEK KALITATEZKOA IZATEKO LAN ASKO EGIN BEHAR DU

Eusko Jaurlaritza: Merkataritzan kalitatea sustapenerako kanpaina: spot oinetako denda

DENDA BATEK KALITATEZKOA IZATEKO LAN ASKO EGIN BEHAR DU

Eusko Jaurlaritza: Merkataritzan kalitatea sustapenerako kanpaina: spot altzari denda

DENDA BATEK KALITATEZKOA IZATEKO LAN ASKO EGIN BEHAR DU

Eusko Jaurlaritza: Merkataritzan kalitatea sustapenerako kanpaina: spot fruitategia

DENDA BATEK KALITATEZKOA IZATEKO LAN ASKO EGIN BEHAR DU

2009(e)ko urriaren 6(a), asteartea

+euskadi 09 plana: Diru-laguntza gehiago txiki merkataritza sustatzeko


+euskadi 2009 PLANA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


"+ Euskadi 09" planak 367 milioi euro banatuko du 8 jardun arlo nagusien artean. Merkataritzari dakozkion proiektu azpimarratuenak honako hauek dira:

SPRI EDO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU-LAGUNTZAK

EVE-REN (ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA) DIRU-LAGUNTZAK
Diru-laguntza hauen normatiba argitaratzen denean informazio hau handituko dugu.

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

2009(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Leihoen + Euskadi 09 Renove Plana

+ EUSKADI 09 PLANA: LEIHOEN RENOVE ETXEBIZITZETAN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Plan honek etxean berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak du helburu, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.

Diru-laguntza deialdi hau EVE-IDAE 2008/2009 Planaren luzapena da +euskadi 09 Planaren eskutik.

Dirutan lagunduko diren inbertsioak:
  • Etxean dauden leihoak aldatzea eta bere lekuan termikoki eraginkorragoak ipintzea
  • Leiho zuloak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira
  • Gutxienezko inbertsioa 1.000 eurokoa (BEZ gabe) izan behar da
  • Ez da diru laguntzarik emango leihoaren zati baten konponketak eta ordezkapenak egiteko
  • Ez zaie diru laguntzarik emango kanpo aldera ematen duten guneak (terrazak edota esekitokiak) ixteko beiraztatutako itxiturei, ez baitira berritzeak, etxebizitzaren inguratzaileari lotutako aldaketak baizik
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
  • Aire-kamera duten beira bikoitzeko leihoak eta arotzia metalikoa zubi termikoaren hausturarekin: Ezarritako oinarriaren %22raino diru-laguntza.
  • Energia-eraginkortasun handiko leihoak: Ezarritako oinarriaren %30raino diru-laguntza.
SALTOKIAREKIKO GESTIOAK: Bat bera ere ez.

BEZEROAREKIKO GESTIOAK:
Bezeroak berak eskatu behar du diru-laguntza eta horretarako EVE-k eskatzen dituen dokumentu guztiak batu eta bidali beharko du.

ESKATZEKO EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 31 arte iraungo du, edo diru-laguntza guztiak eman arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
Planari buruzko galdera esanguratzuenak: FAQ
Planari buruzko txosten informatiboa: TXOSTENA
LEIHOEN ETXEBIZITZETAN RENOVE PLANAren gaineko informaziorako telefono zenbakia: 94 607 71 81

Etxetresna Elektrikoen + Euskadi 09 Renove Plana

+ EUSKADI 09 PLANA: ETXETRESNA ELEKTRIKOEN RENOVE

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Plan honek etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea; eta, hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen eta ontzi-garbigailuen ordez, A klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak erabiltzea du helburu. Horretaz gain, garbigailu eta ontzi-garbigailuen kasuan, A garbiketa-eraginkortasuna dutenak.

Diru-laguntza deialdi hau EVE-IDAE 2008/2009 Planaren luzapena da +euskadi 09 Planaren eskutik.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: Plan honen diruz emango du laguntza hurrengo zerrendan agertzen diren elektratresnak erosteko:




















Etxetresna elektrikoa
Energia-kalifikazioa
Garbiketaren efikazia

Laguntza €/tresnako

Hozkailua/Konbia
A
-

85

Hozkailua/Konbia
A+ edo goragoa
-

105

Izozkailua
A
-

85

Izozkailua
A+ edo goragoa
-

105

Garbigailua
A
A

85

Garbigailua
A eta energia-kontsumoa 170 Wh/kg baino txikiagoa
A

105

Ontzi-garbigailua
A
A

85

Labeak (*)
A
-

75

* Mikrouhinak eta mikrouhin labeak ez dira sartzen.
  • BEZEROAREKIKO GESTIOAK: Bat bera ere ez.
  • SALTOKIAREKIKO GESTIOAK:
1: Programari atxikitzea
Programa honetan EHEko elektratresnak saltzen dituzten denda guztiek har dezakete parte.

2: Atxikitzeko modua
NOTA: 2008ko eta 2009ko EEE/EVE-IDAEren hitzarmenen ondorio diren Etxetresna Elaktrikoen Renove Planera atxikitako dendek, kontrakoa idatziz adierazi ezik, Etxetresna Elektrikoen + Euskadi 09 Renove Planarekin ere bat egingo dute.

Beste denda guztiek programa honetan parte hartzeko atxikimendu-protokoloa bete behar dute. Dokumentu hau EVE: Etxetresna Elektrikoen Renove Plana orrian saltokien gunean.

Hau egin eta gero, EVEtik eskatzen den dokumentazioa helarazi behar zaie.

3: Erosketa bakoitzean egin beharrekoa

  • Dirutan lagundutako zenbatekoa fakturan aplikatzea
  • Beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea bezeroari
  • Eragiketa guztia EVE orrialdean erregistratzea

ESKATZEKO EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 31 arte iraungo du, edo diru-laguntza guztiak eman arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
EVE web orrialdean
Planari buruzko txosten informatiboa: TXOSTENA
ETXETRESNA ELEKTRIKOEN RENOVE PLANAren gaineko informaziorako telefono zenbakia: 638 573 361

2009(e)ko irailaren 18(a), ostirala

Merkataritza Inguruneak dinamizatzea

HIRIETAKO MERKATARITZA INGURUNEAK DINAMIZATZEKO EKINTZAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


  • DIRU-LAGUNTZA HONEN HELBURUA:
Hiriguneak dinamizatzeko ekintzak sendotzea. Horretarako, kontsumitzaileari estuki "lotutako" ekimenak egingo dira: street marketina, harreman-marketina, marketin-esperientziala.
  • ONURADUNAK:
Merkatari Elka
  • ESKATZEKO EPEA:
Oraindik argitaratu gabe.

Saltoki txikietan langileak kontratatzeko laguntzak

DIRU-LAGUNTZAK DENDA TXIKIENTZAT LANGILEAK KONTRATATZEKO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


  • DIRU-LAGUNTZA HONEN HELBURUA:
EAEko Merkataritzaren, Ostalaritzaren eta Jatetxeen alorreko enpresa ertain eta txikietan enplegua sortu dadin bultzatzea.
  • ONURADUNAK:
9 langile baino gutxiago dituzten EAEko enpresa txiki eta ertainak, merkataritzaren, ostalaritzaren eta jatetxeen sektorean dihardutenak.
  • LAGUNTZA MOTA:
Gabonetan egiten diren kontratazio berrien soldata-kostuetarako diru-laguntza emango da.
  • KONTRATUAK EGITEKO ONARTUTAKO DATAK:
Kontratuak 2009ko abenduaren 1etik 2010eko urtarrilaren 31ra egingo dira baina, gutxienez epe horren barruan 45 egun egon behar dira indarrean.
  • LAGUNTZEN KOPURUA:
1200 euroko diru-laguntza egun osoko kontratazio bakoitzeko, Gabonetan plantilla sendotzeko.
  • ESKATZEKO EPEA
Oraindik argitaratu gabe.
  • BESTE EZAUGARRI BATZUK:
Zuzeneko laguntza bakarra izango da, gehienera 2000 enpresa txiki eta ertainentzat.
Batez ere gazteen enplegua sustatuko da

Altzarien RENOVE plana

ALTZARIAK ZAHARBERRITZEKO PLANAREN GAINEKO INFORMAZIOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Altzarien Renove Planak, honelako ondasunak kontsumitzera bultzatuta, ekonomia suspertzea du helburu.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Plan honen baitan biltzen dira arestian aipatutako altzariak eta erositakoaren zenbateko guztiaren %25 laguntzen du dirutan, BEZa aplikatu aurretik. Gehienezko zenbatekoa 1.000 euro dira etxe bakoitzeko. Erositako altzariak EAEko etxeetan erabili behar dira nahitaez.

Dirutan lagunduko diren produktuak:

  • Etxerako altzariak
  • Sukalde eta bainugelarako altzariak (sanitarioak ez)
  • Lanparak eta argi-gauzak
  • Koltxoiak

Dirutan lagun daitezkeen erosketak: Arestian aipatu eta, gutxienez, 300 euroko zenbatekoan (BEZ barik) erosten diren produktuak, 2009ko irailaren 15etik abenduaren 31ra arteko epealdian egiten direnak (edo dauden altzariak bukatu arte).


BEZEROAREKIKO GESTIOAK: Bat bera ere ez.

SALTOKIAREKIKO GESTIOAK:

1: Programari atxikitzea
Programa honetan EAEn dauden ETEak (enpresa txiki eta ertainak) har dezakete parte, batik bat, altzari, argi-gauzak eta etxerako beste produktu batzuetan txikizkako merkataritzan dihardutenak.


2: Atxikitzeko modua
Atxikipena internet-en bidez egin behar da SPRI orrialdean, “Altzarien Renove Plana”ren atalean.
Hau egin eta gero, SPRItik eskatzen den dokumentazioa helarazi behar zaie.

Eskabidea onartutakoan, enpresak baimena du jadanik deskontuak aplikatzen hasteko.

3: Erosketa bakoitzean egin beharrekoa

  • Dirutan lagundutako zenbatekoa fakturan aplikatzea, baina betiere BEZa jarri aurretik
  • Beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea bezeroari
  • Eragiketa guztia SPRI orrialdean erregistratzea

ESKATZEKO EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 31 arte iraungo du, edo diru-laguntza guztiak eman arte.

OHARRAK:
• Aplikazioaren bitartez, edonoiz ikusi ahal da programan dagoen aurrekontua.
• Aplikazioak, halaber, etxe bat 1.000 euroko zenbatekora iritsi denentz jakinarazten du.
• Urte bukaerara arte egiten diren operazioak onartuko dira, altzariak urtea bukatu ostean entregatuagatik ere

Informazio gehiago nahi izanez gero:
SPRI: www.spri.net web orrialdean
Planari buruzko galdera esanguratzuenak: FAQ
ALTZARIEN RENOVE PLANAren gaineko informaziorako telefono zenbakia: 902 540 818