Prestakuntza 2015 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Prestakuntza 2015 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

IKASTAROA GERNIKA-LUMON: Azaroak 23: Facebook mugikorran

ERABIL EZAZU FACEBOOKA ZEURE MUGIKORRAREN EDO TABLETAREN BIDEZ

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eta ikasi zeure sare sozial guztiak sarrera soil batekin eguneratzen.
  • Eguneratuta dago zure Facebook-orria?
  • Badakizu beste sare sozial batzuk daudela baina ez duzu gehiago nahastu nahi?
  • Gura izango zenuke telefonoa erabili zure sareak eguneratzeko?

ORAIN ZORIAK HARRAPATU ZAITU, GERNIKA-LUMON BERTAN AURKITUKO DIEZU GALDERA HAUEI ERANTZUNA


Hauxe ikusiko duzu ikastaro honetan:
  • Zure Facebook-orria eguneratzen
  • Facebooka mantentzen zure mugikorra edo tableta erabiliz
  • Oso famatuak diren beste sare batzuk ere erabiltzen: Pinterest edo Instagram
  • Zure sare guztiak sarrera bakar batekin eguneratzen

ERABAT PRAKTIKOA ETA NORBERARI EGOKITUTAKOA DEN IKASTAROA, ZEURE ORRIAREKIN EGINGO DUZU LAN ETA BIZKORTZEN ERE IKASIKO DUZU

Data:Azaroaren 23tik 27ra arte
Ordutegia:14:30etik 17:00etara
Lekua:Gernika-Lumoko KZ Gunea (Iparragirre kalea, 5)

Kurtsoa doako da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94 625 79 40 edo idatzi gure e-postara: gatc@gernika-lumo.net

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Gernika-Lumo: Azaroak 16, Ikastaroa: KONBENTZITU SALTZEKO

IKASTAROA
NOLA ZUREGANATU ZURE BEZEROEN ARRETA ESTIMULU BETETAKO MUNDUAN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Denok begiekin erosten baina gaurko munduan etengabe ari gara milaka estimulu jasotzen: erakusleihoak, telefonoak, hiri altzariak, jendea, autoak,...¿Nola bereiz dezakegu gure denda nahaste-borraste honetan?

Hauxe ikasiko duzu: Estimuluak zer diren, zein da haien garrantzia erosketa prozesuan eta nola estimulu hauek emozioak sor ditzakete bezeroen buruan. Azken pausua hau lortzea da: ZURE DENDAK TRANSMITITUKO DUEN EMOZIOA DEFINITZEA ETA BEZERO ETA SALMENTA GEHIAGO LORTZEKO ERABILTZEA.

Data: Azaroaren 2tik 6ra
Ordutegia:14:30etik 17:00etara
Lekua:Gernika-Lumoko Kultur Etxea

Zein da gure proposamena IKASTARO honetan?

Hauexek dira ikastaro honen edukiak:
  • Zeintzuk dira zure bezeroek arreta handiagoa ematen dioten estimuluei zure dendan sartzean?
  • Zein da gure emozioen eragina erosketa-prozesuan?
  • Zein da guren dendan azpimarratu bahi dugu emozio nagusiena?
  • Nola aplika dezakegu multisentsorialtasuna gure dendan?
  • Zer arrazoik daukate eragin handiagoa bezeroen buruan?
Kurtsoa doako da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94 625 79 40 edo idatzi gure e-postara: gatc@gernika-lumo.net

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

IKASTAROA GERNIKA-LUMON: Azaroak 2: Erlazio-Marketin-a

ZAINDU ZURE BEZEROAK GEHIAGO ETA HOBETO SALTZEKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Zentzu onak hauxe esaten digu: zure bezeroak txarto tratatzen badituzu salmentak galduko dituzu, baina, tratu ona bada eta gustura badago zure dendan aukera gehiago daukazu berriro ikusteko.

Baina denda batean denetarik jasan behar duzu, bezero atseginak baita astunak, gogaikarriak, aspergarriak eta zakarrak ere. Askotan erantzun ez egokiak emateko gogoa sortarazten digute. Hala era, ez amore eman,BADAUDE BEZEROAREKIKO HARREMANAK ATSEGINAGOAK EGITEKO TEKNIKAK, BAI BEZEROENTZAT ETA BAITA ZEURETZAT ERE.
Data: Azaroaren 2tik 6ra arte
Ordutegia:14:30etik 17:00etara
Lekua:Gernika-Lumoko Kultur Etxea

Zein da gure proposamena IKASTARO honetan?
Hauexek dira ikastaro honen edukiak:
  • Nola leialdu, berreskuratu eta errentagarri egin zure bezeroak
  • Ferekak eta mimoak: zure bezeroak maite eta baloratuak senti daitezen
  • Erabaki guztiak emozionalak dira. Erabili komunikazio emozional hori
  • Nola aktibatu gomendio sistema
  • Nola sortu fidelizaziorako programak eta estrategiak
Kurtsoa doako da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94 625 79 40 edo idatzi gure e-postara: gatc@gernika-lumo.net.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

IKASTAROA GERNIKA-LUMON: Urriak 19: Prezio Kudeaketa

PREZIOEN KUDEAKETA EGOKIAK ATARRAMENDU HANDIAGOA DAKAR
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2015/10/curso-en-gernika-lumo-19-de-octubre.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hasieran hauxe esango diozu zeure buruari:
  • “Prezioak igotzen baditut gehiago irabaziko dut”
Baina berehala jasoko duzu erantzun argia:
  • “Prezioak igo eta gero salmentak jaitsiko dira”
Orduan prezioak aldatzea ez da hain erraza, merkatuak, hornitzaileek, konpetentziak, Internetek eta beste askok trabak jarriko dizkizu. Baina ez amore eman. BADAUDE PREZIOAK ALDATZEKO TEKNIKAK

Data:Urriaren 19tik 23ra
Ordutegia:14:30etik 17:00etara
Lekua:Gernika-Lumoko Kultur Etxea

Zein da gure proposamena IKASTARO honetan?
Hauexek dira ikastaro honen edukiak:
  • Nola jakin zein produktuk emango didaten etekinik haundiena
  • Nola kudeatu kosteak eta mozkin-marjinak
  • Nola negoziatu hornitzaileekin
  • Nola finka dezaket nire produktuen salmenta prezioa
  • Zeintzuk dira nire etekin-kontuaren gakoak
Kurtsoa doako da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94 625 79 40 edo idatzi gure e-postara: gatc@gernika-lumo.net

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

Uztailak 20 Gernika-Lumon: BLOG BAT ZURE NEGOZIORAKO

BLOG BAT NEGOZIORAKO MARKETIN TRESNA BEZALA
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2015/07/20-de-julio-gernika-lumo-un-blog-para.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ikastaro honetan ikasiko duzu blog korporatiboa tresna egokia dela gure negozioan marketin eta sustapen jarduerak egiteko. Blogen sorkuntza eta mantenimendurako plataformei buruz hitz egingo dugu, baina nagusiki Wordpress eta bere onlineko bertsioa landuko ditugu, tresna horri dagozkion oinarrizko kontzeptuak azalduz. Bestalde, adibideekin eta jardunbide egokiekin ilustratuko dugu saioa, gure bloglari alderdiari arrakastaz aurre egiteko.

HELBURUA:
Blogak funtsezko erreminta dira marka sortzean eta enpresaren onlineko presentzia garatzean. Hauek dira saio honen helburuak:
  • Blog korporatiboa ezagutzea komunikazio eta marketin digitaleko estrategia garatzeko, enpresa edo negozioaren arlo guztiekin koordinatuta
  • Blog korporatiboa sustatzeko estrategiak ezagutzea eta irakurleak atzeman eta leialtzea
  • Blogen feedback-a kudeatzen ikastea: gomendioak, kritikak...
  • Wordpress.com tresna (oinarrizko bertsioa) erabiltzen hasteko oinarrizko tresnak ezagutaraztea eta administrazio panelaren oinarrizko baliabideak ezagutzea.
Edukia:
  • Blog korporatiboa marketin tresna gisa
  • Blog korporatibo motak. Adibideak
  • Blog bat sortzeko tresnak
  • Blog bat sortzea Wordpress.com erabiliz
  • Saioa hastea eta Wordpress.com administrazio panela
  • Nola sortu sarrera bat
  • Aipamenen kudeaketa
  • Kategorien, gaien, widget-en, orrien eta menuen kudeaketa
  • Nola sustatu zure blog korporatiboa. Arrakasta faktoreak
Data: uztailak 20
Ordua:14:00 - 16:00 tara
Lekua:KZ Gunea Gernika-Lumo (Iparragirre, 5)

Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Uztailak 16 Gernika-Lumon: HOOTSUITE

HOOTSUITE: KUDEATU ZURE SARE SOZIAL GUZTIAK PROGRAMA BAKAR BATEKIN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hootsuite tresna bat da, sare sozialetako kontu desberdinak modu erosoan kudeatzeko balio duena, aplikaziotik irten gabe eta interfaze bakarra erabiliz. Ikastaro honetan ikasiko dugu nola bistaratu daitezkeen sare sozialetako edukiak, erabiltzailearen lehentasunen arabera ordenatuta. Ikastaroari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko, komeni da ikaslea alta emanda egotea plataformarekin integratu daitezkeen sare sozial batean edo gehiagotan (Facebook, Linkedin, Twitter...).

HELBURUA:
Zuren enpresan Hootsuite erabiltzeko behar dituzun ezagutzak ematea, presentzia duzuen sare sozial guztietako kudeaketa zentraleko tresna.

Edukia:
  • HootSuite, zer da?
  • HootSuite, zergatik?
  • Erregistroa
  • Interfazea
  • Estekatu konteak : Twitter, Facebook, Linkedin
  • Erlaitzak eta zutabeak
  • Erantzi edukiak
  • Ordainpeko funtzionalitateak
Data: uztailak 16
Ordua:14:00 - 16:00 tara
Lekua:KZ Gunea Gernika-Lumo (Iparragirre, 5)

Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Bermeo: Oinarriak pertsiana ez ixteko

ZURE DENDAN DIRUA IRABAZTEKO EGIN BEHAR DUZUNA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gaur egun dauzkazun bezeroekin, aspaldian saltzeko erabiltzen zenituen teknikak dagoeneko baliogabekoak dira. Gaur egun bizi irauteko ezinbestekoa duzu denda ondo gestionatzen ikastea. Hori eginez gero, bihar, ostera, dirua irabazi ahal izango duzu.

Jardunaldi honetan hauxe proposatzen dizugu:
Zure denda hobeto funtzionatzeko oso teknika erraz, eta batez ere, praktikoak irakatsiko dizkizuegu.

GASTU GUTXIAGO + SALMENTA GEHIAGO = BENEFIZIO HANDIAGOA

Astertuko diren edukinak hauek dira:
  • Kasu praktikoa: prezio bat kalkulatuko dugu eta ez duzu gau osoan lorik egingo
  • Nola jakin zure denda errentagarria den ala ez?
  • Zer preziotan saldu behar dituzun zure produktuak?
  • Zenbat erosi behar diezun hornitzaileei eta zer preziotan?
  • Zenbat saldu behar duzun zure enpresak dirua emateko?

Eta ez hori bakarrik: benetako adibideak ikusiko dituzu, zureak bezalakoak diren denda txikiak, aholku hauek jarraituz egunez egun gehiago irabazten dutenak

Data:ekainak 26
Ordua:14:30 - 16:30 tara
Lekua:Bermeoko Txiki-erdi enpresen Alkartea (Intxausti, 16-1º)

Jardunaldia debaldekoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki honetara: 94 688 46 36

Zatoz, ikusi eta ikasi. Bestela damutu egingo zara.

EKARRI KALKULADORA, MESEDEZ!
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Lekeitio: Merkatarientzako tailerra

SALTOKI TXIKIEN MARKETING GIDA
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2015/06/lekeitio-taller-para-comerciantes.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Txikizkako Merkataritzaren Lehiakortasuna Sustatzeko Planaren barruan, estatuak diruz lagundua eta Bilboko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean, LEARTIBAI GARAPEN AGENTZIAK tailer hau antolatu du.

HELBURUA:
Txikizkako merkataritzak saltokian ezarri ahal dituen marketingeko gakoak ezagutu behar ditu, lehiakortasuna hobetzeko.

Tailer honetan, modu sinplean, “Retail marketing” a osatzen duten elementuak azalduko dira: saltokiaren kokapena eta ingurua, barrualdearen eta kanpoaldearen diseinua, produktu-aukera eta merchandisinga, prezioen estrategia, zerbitzua eta bezeroenganako arreta, komunikazio elementuak eta salmentak promozionatzeko ekintzak. Batez ere, saltoki txikiei zuzenduta dago, langile eta jabeen ezagutza hobetzeko eta sektorearen aldaketetara egokitzeko (eskari urria, kontsumo ohitura berriak, merkataritza elektronikoa…).

HIZLARIA:
Mª Paz Irastorza, Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendaria

NORENTZAT:
Bizkaiako txikizkako merkatariei zuzenduta (autonomo, ETE…)

Eguna:ekainak 25
Ordua:14:15 - 16:15 tara
Lekua:Lekeitioko Udal Kultur Etxea (Resurrección Mª Azkue, 5)

Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena ekainak 22 baino lehen.

KONTAKTUA:
Bakarne Larrinaga Arrasate
Leartibai Garapen Agentzia
94.683.34.95

blarrinaga@leartibai.com

www.leartibai.com

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Gernika-Lumo: FACEBOOK merkatarientzat (II. maila)

FACEBOOK II: FANPAGE-A, PLUGGINS, ADS ETA SEO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ikastaro honetan azalduko dira zeintzuk diren Facebook-eko tresna aurreratuenak jarraitzaileei informazio gehiago emateko, eta baita ere jarraitzaileak leialtzeko baliabideak.

HELBURUA:
Baldin eta zure negozio edo enpresak FanPage bat badu eta oinarrizko erabilgarritasunak ezagutzen badituzu (ikusi Facebook I ikastaroa), ikastaro honetan zure FanPage-a pertsonalizatzen eta ezarpenak hobetzen ikasiko duzu, zure jarraitzaileek eduki osoagoak jaso ditzaten. Social Pluggins-ekiko elkarreragina ezagutuko duzu eta kanpaina bat sortzen ikasiko duzu Facebook Ads erabiliz.

Edukia:
  • Posizonamendua: EdgeRank algoritmoa
  • Pertsonalizatu zure FanPage-a
    • Cooltabs
    • External Content Tab: nola erantsi erlaitz bat zure webarekin
    • Contact Tab: nola erantsi harremanetan jartzeko formulario bat
    • Youtube Tab: nola erantsi zure Youtube-ko kanala
  • Social Pluggins
  • Landing Page
  • Nola sortu ekitaldi bat
  • Facebook Ads: nola sortu kanpaina bat
  • nola idatzi Facebook-en
  • SEO Facebook-en
  • Estatistikak
Data: ekainak 18
Ordua:14:00 - 16:00 tara
Lekua:KZ Gunea Gernika-Lumo (Iparragirre, 5)

Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Gernika-Lumo: FACEBOOK merkatarientzat (I. maila)

FACEBOOK I
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hastapen ikastaro honetan parte hartzen dutenek ikasiko dute nola sortu beren negozioarentzako orri bat Facebook sarean eta nola kudeatu eta konfiguratu Fanpage bat eta bere erabilgarritasun garrantzitsuenak.

HELBURUA:
Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileei Facebook sare soziala erabiltzen irakastea eta hainbat estrategia eskaintzea, tresna hori eragile eta marka biralizatzaile bezala aprobetxa dezazun eta, bide horretatik, zure negozioaren irudia indartu dezazun Interneten. Hainbat jarraibide emango zaizkizu negozioaren irudi korporatiboa hedabide sozialen esparrura eramateko.

Edukia:
  • Facebook sareari buruzko hastapenak
  • Facebook-eko aukerak: profila, orrialdea, taldeak eta aplikazioak
  • Nola sortu profil pertsonal bat Facebook-en
  • Profilaren oinarrizko elkarreraginak:
    • Profilaren eta orrialdearen arteko desberdintasunak
    • Nola sortu orrialde bat zure saltoki edo enpresarentzat
    • FanPage baten oinarrizko elkarreraginak
    • Nortasun korporatiboa: azalerako eta profilerako argazkiak
    • Asteroko adierazleak eta datuak
    • Time Line
    • Negozioaren informazioa
    • Gure jarraitzaileen argitalpenak
    • Gure jarraitzaileen iritziak
    • Jarraitzen ditugun Fanpage-ak
  • Argitalpenak: programazioa, segmentazioa, nola finkatu edo baztertu
  • Traolak erabiltzea
  • Eskaintzak sortzea
  • Ekitaldiak sortzea
  • Mugarriak
  • Argitalpenak programatzea
  • Orrialdearen ezarpen orokorrak
  • Nola lotu zure orrialdea Twitter-ekin
Data:ekainak 17
Ordua:14:00 - 16:00 tara
Lekua:KZ Gunea Gernika-Lumo (Iparragirre, 5)

Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: