Diru-laguntzak 2026 Eusko Jaurlaritza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Diru-laguntzak 2026 Eusko Jaurlaritza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

MEC 2026. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA: MEC 2026

euskeraInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak eta merkataritza-azpiegiturak eta -ekipamenduak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.


Onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza edo zerbitzu-establezimenduak.

Merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du, eta haren jarduera laguntzaren arauan zerrendatutakoen artean kokatu beharko da.


Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.


Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

Tendrán la consideración de inversiones subvencionables las siguientes:

  • 1. ildoa. Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira. (Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro BEZik gabe)
  • 2. ildoa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko. (Gutxieneko inbertsioa: 1.000 euro BEZik gabe)

Diruz lagun daitekeen aldia:

2025eko urriaren 1etik 2025eko irailaren 15era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute dirulaguntza.


Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:

  • Inbertsioaren %40, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.


Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA: Eskaera

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2026ko irailaren 15ean amaituko da.


Estekak:

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

Gernika-Lumoko Merkataritza Laguntzako Puntuak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2026(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

EMET 2026: Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2026

euskeraInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:

  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Onuradunak:

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute.

Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, beharrezkoa den kasu guztietan, enpresak EAEko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta egon beharko du.


Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.


Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak DIRU-LAGUNTZA TAULA honetan agertzen direnak izango dira (BEZ gabe).


Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.


Tramitazioa:

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: EMET online eskabidea


Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2026ko maiatzaren 15 arte luzatuko da.


Más información:


EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

Gernika-Lumoko Merkataritza Laguntzako Puntuak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2026(e)ko martxoaren 1(a), igandea

Euskal merkataritzako sariak 2026

EUSKAL MERKATARITZAKO EUSKADI SARIAK 2026

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Sari hauek aukera bat dira diferentzia markatzen duen txikizkako merkataritza aitortzeko.

Euskal txikizkako merkataritzak berriro ere hitzordu bat izan du erakundeen aintzatespenarekin. Eusko Jaurlaritzak Euskal Merkataritzari Euskadi Sarien edizio berri bat deitu du, ekonomia dinamizatzen, sektorean berritzen eta herri eta hirietako bizitza soziala indartzen laguntzen duten merkataritza-enpresen lanari balioa ematea helburu duten sariak.

EHAAn argitaratutako deialdiak egokitzapen-gaitasunagatik, ingurunearekiko konpromisoagatik eta kudeaketaren bikaintasunaren aldeko apustuagatik nabarmentzen diren enpresa-proiektuak bereizten ditu.

Merkataritza-bikaintasuna aitortzeko hiru sari

Sektoreko enpresek hiru aintzatespen nagusi lor ditzakete.

  1. 2026ko Merkataritzako Euskadi sariak berrikuntzagatik, kudeaketaren kalitateagatik, negozio-ereduaren iraunkortasunagatik edo merkatuaren aldaketetara egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen diren establezimendu edo enpresak saritzen ditu. Azken batean, sektorearen barruan erreferentzia gisa jarduten duten saltokiak identifikatu nahi ditu.

  2. Bestalde, Ibilbide Profesionalaren Euskadi sariak merkataritzan finkatutako karrerak aitortzen ditu. Sari honek, urteen poderioz, establezimendu enblematiko bihurtzea lortu duten negozioetan jartzen du arreta, inguruko bizitza ekonomiko eta sozialari ekarpen nabarmena eginez.

  3. Txikizkako merkataritzari irekitako hirugarren kategoria Ekintzailetzako Euskadi saria da, sortu berri diren negozioei zuzendua. Gehienez bi urteko antzinatasuna duten merkataritza-enpresek parte hartu ahal izango dute, baita merkataritza batek belaunaldi-errelebuko prozesuen bidez bere jarduerarekin jarraitzen duen kasuek ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabideek, gutxienez, honako hauek jaso behar dituzte:
  • Eskabide-inprimaki ofiziala.
  • Azalpen-memoria, hautagaitzaren merezimenduak zehaztuta.
  • Aurkeztutako jarduera edo proiektua ilustratzen duen sustapen-material grafikoa (irudiak edo bideoak).

Material honek ibilbidea, berrikuntza edo negozioak bere ingurunean duen eragina baloratzeko aukera ematen dio epaimahaiari.

Aurkezteko epea eta modua

Martxoaren 20a izango da hautagaitzak aurkezteko azken eguna.

Eskabideak bide elektronikoz soilik aurkeztu behar dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez, Eusko Jaurlaritzaren orrian dagoen estekaren bidez..

Ebaluazioa eta ebazpena

Epaimahai espezializatu bat arduratuko da kategoria bakoitzeko irabazlea erabakitzeaz; eta ez da ahaztuko epaimahai horrek edozein sari eman gabe utz dezakeela, hautagai-zerrenda batek ere behar adina merezimendu betetzen ez dituela uste badu..

Errekonozimendu publikoa

Sari hauek ohorezko izaera dute eta sarituek aitorpen instituzional eta mediatiko garrantzitsua jasoko dute. Sari-banaketa Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak deitutako ekitaldi publiko batean egiten da, eta, gainera, euskal merkataritzaren jardunbiderik onenak ikusgai jartzeko erakusleiho gisa balio du.

Animatu parte hartzera!
Gernika-Lumoko Merkataritza Arretarako Gunean prest gaude eskaerarekin laguntzeko.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: