NIK GERNIKAN BONOA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuGernika-Lumoko Udalak, Gernika-Lumoko merkatarien elkartearekin lankidetzan, NIK GERNIKAN BONOa kanpaina sustatu du. Jarduera horren helburua kontsumoa dinamizatzea eta tokiko merkataritza sustatzea da.
47.266 bonu eskainiko dira, lau modalitatetan banatuta:
MERKATARITZA-Bonoa: 20€ ordaindu eta 30€ gastatu | |
PINTXO-Bonoa: 10€ ordaindu eta 15€ gastatu | |
GOURMET-Bonoa: 3€ ordaindu eta 5€ gastatu | |
MENU-Bonoa: 7€ ordaindu eta 10€ gastatu |
Atxikitako establezimenduetan bonuak erosteko eta trukatzeko kanpaina ekainaren 1ean hasiko da eta abuztuaren 14an amaituko da.
Bono hauek Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira, eta partaidetza-bereizgarria erakusten duten establezimenduetan erabili. Esteka honetan ere kontsulta daiteke zerrenda:
Pertsona bakoitzak bonu mota bakoitzeko bi bonu erosi ahal izango ditu. Bonuak ezin izango dira tiket berean pilatu, PINTXO-bonoa eta GOURMET-bonoaren kasuan izan ezik. Oinarri osoak hemen kontsulta daitezke:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina