2019(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

Denda berriak irekitzeko diru-laguntzak: EMCO 2019

MERKATARITZAREN ALORREAN EKINTZAILETZA SUSTATZEKO LAGUNTZAK 2019


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza hauen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri-inguruetan merkataritza-ekintzailetza sustatzea.

Onuradunak:

Merkatal mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek lortu ahal izango dituzte laguntzak, eskaera egiteko orduan laguntzaren xede den jarduera garatzen baldin badaude.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

Merkataritza-establezimendu berrien irekiera diruz lagundu ahal izango da hura 2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu bitartean egin bada:
  • Enpresa eratzeko gastuak: Erregistroa, notariotza eta hasierako aholkularitza-gastuak.
  • Jarduera martxan jartzeko gastuak: Negozioari dagokion lokalaren alokairua; Bideragarritasun-azterlanak; Izen komertzialaren babesa, patenteak eta markak; Irudi korporatiboaren diseinua; Negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak.
  • Enpresa eratzeko eta hazteko beharrezkoak diren inbertsioak aktibo finkoetan. Horiek berriak izan beharko dute, enpresaren aktiboan sartu beharko dute eta laguntzaren xede den establezimenduan egon beharko dute abian, gutxienez hiru (3) urtez, EJZn alta ematen den egunetik aurrera:
    • Merkataritza-jarduerarekin lotutako altzariak eta makinak erostea.
    • Ekipamendu informatikoa eta inprimatze- eta/edo digitalizatze-sistemak erostea, sistema eragilearen software-lizentzia edo hura abian jartzeko oinarrizko softwarea barne.
    • Online salmentaren funtzionalitatea barne hartzen duten merkataritza elektronikorako web-orriak eta software-tresnak sortzea.
    • Garraio-elementuak: diruz lagundu ahal izango dira diruz lagundutako enpresaren jarduera horietan garatzen bada edo jarduera garatzeko ezinbestekoak badira.
Oro har, EZ dira diruz laguntzekoak:
  • Txikizkako eta handizkako merkataritza-jarduera hauetara bideratutako establezimenduak:
    1. Sendagaiak, produktu farmazeutikoak eta homeopatikoak.
    2. Lurreko, aireko, ibaiko edo itsasoko ibilgailuak (ibilgailu, bizikleta, bizikleta elektriko eta osagarrien ordezko piezen merkataritza, berriz, diruz lagundu ahal izango da).
    3. Erregaiak eta labaingarriak.
    4. Tabako-gaiak.
    5. Armak ekoitzi, merkaturatu eta finantzatzea.
  • Online merkataritza-jarduera garatzen duten establezimenduak irekitzea.
  • Merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako lokalik ez duten enpresak.
  • Lan-jarduera edo lantokia kalean bertan kokatuta ez duten enpresak.
  • Jarduera-zentroa edo lantokia ohiko etxebizitzan duten enpresak.
  • Izendapen edo forma juridikoa aldatzea edo kapitala hedatzea.
  • Lekualdaketak, belaunaldien arteko erreleboak edo enpresen arteko transmisioak izan dituzten establezimenduak irekitzea (hornidura-azoken kasuan salbu, horiek diruz lagundu ahal izango baitira).
  • Euskaditik kanpo edo bizitegiz bestelako gune gisa kalifikatutako guneetan establezimenduak irekitzea.
  • Diruz lagun daitekeen gastua 6.000 eurotik beherakoa duten jarduketak.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopurua hauexe izango da:
  • Inbertsioaren %70, eta gehienez 20.000 euroko diru-laguntza emango da eskabide bakoitzeko.

Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da.
LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2019ko azaroaren 14an amaituko da.

Loturak:

Informazio gehiago: Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina