MERKEALDIAK GARRANTZITSUAK DIRA ORAINDIK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu2012 urtetik dendariek Merkealdiak noiz egiteko askatasun osoa daukate eta dagoeneko denboraldi batzuk pasa dira. Egoera aldatu da bai, baina oraindik kaosa ez da heldu.
Denda txikien jarrera
Denda txiki gehienek Merkealdiek data zehatz eta finko eduki ditzaten nahi dute, hau da liberalizatze aurreko sistemara itzuli.Dendariek esaten dute liberalizatzeagatik denda asko ofertak, deskontuak edo promozioak egiten ari dira edozein datatan. Prezioak jaistea oso tresna erraza da promozio bat egiteko, oso erraz ikusten da eta oso erraz kopiatzen da ere eta horregatik gehiegi erabiltzen ari da. Ondorioa: betiko merkealdiek garrantzia galdu dute.
Merkealdiak Denda Handietan
Liberalizatzearekin denda handiek merkealdiak egiten dituzte betiko daten inguruan. Baina daukaten askatasuna erailtzen dute egun batzuk lehenago hasteko, lau, bost edo astebete bat.Garrantzia galdu dute Merkealdiek?
Argi eta garbi: ez. Bezeroak oraindik Merkealdien gogotik zain daude. Oso ekitaldi garrantzitsua dira urtean eta beharrezkoak dira denden biltegiak husteko denboraldi berrirako.Arazo handiena ez da merkealdien liberalizatzea, benetako arazoa da prezioaren jaitsiera gehiegi erabiltzea promozio tresna bezala. Denda fisikoek eta merkataritza elektronikoek gero eta gehiago erabiltzen dute tresna hau: Black Friday, Cyber Monday, BEZ gabeko eguna,… adibideak baino ez dira, baina prezio jaitsiera hauek indarra kentzen die dira betiko Merkealdiei.
Informazio gehiago
Las Rebajas se resisten a desaparecerLas rebajas ya han empezado
Los comercios bilbaínos adelantan las rebajas
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina