2019 URTEA ONDO HASI DA EUSKAL MERKATARITZARAKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuTxikizkako merkataritzak % 1,9 egin zuen gora, prezio finkoetan
Iturria: Eustat, TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). I/2019EUSTATen datuen arabera EAEko txikizkako merkataritza-sektoreak %2,0 handitu zituen salmentak, prezio finkoetan, 2019ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoari dagokionez, salmenta-indizeak %0,2ko igoera erreala izan du, urtaroaren araberako eraginak ezabatu ondoren.
Sektoreen arabera, elikagaigintzak %1,4 areagotu zituen salmentak 2019ko lehen hiruhilekoan eta gainerako produktuen txikizkako merkataritzak %2,4 egin zuen gora. Hori guztia, 2017ko aldi beraren aldean eta prezioen efektua kendu ondoren.
Elikagaigintzaren txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak % 0,1 egin zuen behera, eta elikagaiak nagusiak diren ez-espezializatuak %2,2 egin zuen gora.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza positiboak izan ziren gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan (%9,7ko gorakada), etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritzan (%2,2 egin zuen gora) eta beste kontsumo-ondasun batzuetan espezializatuetan (%1,2 egin zuen gora). Ordea, pertsonaren ekipamenduan espezializatutako merkataritzan %0,8 egin zuen behera, hori guztia prezio finkoetan.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina