DIGITALIZAZIOA: MERKATARITZAREN ERRONKA

Denda txikien aukera beharra

Baina digitalizazioa askoz gehiago da, erronka nagusia datuen gestioa da, prozesuen eraginkortasuna, automatizazioa, eskariaren predikzioa eta bezeroaren erosketa-esperientzia hobetzea, eta ez dio axola zein kanal erabiltzen den.
Artikulu honetan digitalizazioaren garrantzia azaltzen da (erdaraz)
Digitalizatu ez da soilik online saltzea

Badakigu merkatariak prezioak gogoratzeko, bezeroaren gustuak ezagutzeko eta areago ere gai direla baina, badaki merkatari batek produktu zehatz baten zenbat ale saldu zuen pasa den urtean? Bai, koaderno bat dago eta arratsalde batean kontuak egin ditzake, baina ez al da errazago botoi bat sakatu eta berehala datua sortzea?
Eskuz hartutako datuak kudeatzeko behar duzun denborak zenbat balio du?
Ezin da Amazonera jokatu Amazonekin
Digitalizazioaren bidezko online salmenta denda txikien aukera paregabea modura agertu da, baina ez da horrela izan behar. Internet askoz interesgarriagoa izan daiteke erakusleiho bezala erabiltzen bada. Denda txikien abantaila nagusiena eta diferentzia da denda fisikoa izatea. Esparru horretan Internetek ez dauka zer egiterik, mundu fisikoan ematen diren zerbitzuak ezin dira parekatu Interneten.Online denda bat denda fisiko bat bezalakoa da eta zaindu behar da arrakastatsua izan dadin. Baina Interneten beste arazo bat dago: mundu errealean eskaintzen dituzun zerbitzu guztiak ez dira existitzen. Arauak desberdinak dira eta lehiakortasuna lortzea askoz zailagoa da, desberdina izatea askoz zailagoa delako. Amazonera jokatu Amazonekin ezinezkoa da.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina