2018, URTE POSITIBOA EUSKAL MERKATARITZARAKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuUrteko azken hiruhilabeteko hazkundea gakoa 2018 urtean
Iturria: Eustat, TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI). IV/2018Eustaten datuen arabera, 2018ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmentak %3,3 gehitu ziren prezio finkoetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %1,4 erreala gehitu da, urtaro-eraginak behin kenduta eta urte osoan %0,9ko gehikuntza metatua izan da.
Sektoreka, elikagaien salmentak %3,0 gehitu ziren 2018ko laugarren hiruhilekoan, gainerako produktuenak %3,9 igo ziren eta automobilgintzarako erregaiarenak %1,0, betiere 2017ko aldi beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %0,5 gehitu zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan, %4,1.
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan aldakuntza positiboak izan dira sektore guztietan. Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako merkataritzan %4,5eko igoera gertatu da; pertsonaren ekipamenduan espezializatuan, %4,2koa; eta etxeko ekipamenduan espezializatuan, %2,3koa. Gainerako produktuak nagusi diren merkataritzaren sektorean gertatu da hazkunderik handiena, %8.4koa, dena prezio finkoetan.
2018ko balantzea
Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %0,8ko gehikuntza erreal metatua eduki dute 2018ko datu metatuetan 2017koen aldean. Sektoreka, elikagaiak %2,0 igo ziren bakarra izan da eta gainerako produktuek eboluzio negatiboa eduki zuten, %0,2koa, urtean.EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina