2012(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2012 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2012

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.

Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.

Erakunde onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:

  • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz..

  • Eremu eta elementu komunak, merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotuta daudenak
    , merkataritza-enpresa txikiek eta ertainek partekatzen dituztenak, besteak beste, merkataritzagune itxi baten barruan daudenak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, komunak edo zentrorako sarbideak konpontzera eta modernizatzera bideratutako inbertsioak, betiere eremu horiek merkataritzako saltokien titularrek kudeatzen badituzte, jabeen erkidego-erregimenean. Merkataritzagunean dauden merkataritzako saltokien titular bakoitzak izandako partaidetzak (zati alikuota) eta aipatutako eremu komunean egindako inbertsioak eragindako gastuei dagokien laguntza eskatu ahal izango du.
  • Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.

Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
  2. Inbertsioa gutxienez 2.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 600 euro izango da
  3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
  4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
  5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
  6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
  7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
  8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2012 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2011ko irailaren 17tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira

NOTAK:

  • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
  • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:

  • OROKORREAN:
  • Inbertsioanre %15 lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak
  • Inbertsioaren %20 Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta osagarriak erosteko bideraturiko inbertsioak
  • GEHIKUNTZAK
  • 2 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
  • 2 puntu gehiago UNE 175001 ziurtagiria badu
  • 3 puntu gehiago tarteko bikaintasun-ziurtagiriak baditu

Notak:

  • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
  • kalitateari dagozkion igoera horietan gehienez ere 5 puntu meta daitezke
  • Inbertsioetarako dirulaguntza-eskabidea egiten duten establezimenduek eskabide bana aurkeztu beharko dute

Tramitazioa:

Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bi bide daude:

Paperean: Eskabidea bete behar da eta eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu

Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Kasu honetan bi aukera daude:

  1. Dendak ez dauka Txartela Elektronikoa: paperezko kopia aukeratu behar da eta baita eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
  2. Dendak bai dauka Txartela Elektronikoa: eskarea Intereten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da
LOTURA WEB ESKAERA ORRIRA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2012ko ekainaren 30 arte luzatuko da

Notak:

Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartel Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar

Loturak:

Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

Arautegiko loturak:

Eskabide orriak



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

Bizkaiko Foru Aldundia 2012: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa

LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA (LALF 2012)

Laguntzaren Xedea:

Ayudar a la financiación de las inversiones realizadas por las personas autónomas de Bizkaia.

Onuradunak:

Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.

Pertsona onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:

Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak.

Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du.

Laguntza Mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagundu daitekeen egitatea:

Laguntza jasoko dute Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.

OHARRA: 2011ko azaroaren 1etik 2012ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edo finantza-errentamenduak.

Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren eta/edo finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:

  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 211 Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makinak
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak
  • 217 Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218 Garraio-osagaiak

Laguntzen zenbatekoa:

Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren % 10 izango da diru-laguntza.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea % 0,5 gehituko da.

Diru laguntzaren gutxieneko portzentajea 1.000 euro izango da, eta gehinekoa, 10.000 euro.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.500 euro izango da.

Eskabideak:

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia sustatzeko sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/Sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela

Finantza-erakunde laguntzaileak:

Hemen begira dezakezu 2011ko akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileen zerrenda: LOTURA

Eskatzeko Epea:

2012 urtean eskatzeko epea2012ko maiatzaren 2tik irailaren 30era arte izango da

Oharrak:

Laguntza hauek bateragarri izango dira jaso daitezkeenbeste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabidebatzuk, edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutikdatozela ere (nazionalak, Europar Batasunekoak zein nazioartekoak).

Informazio gehiago eta Loturak:

Informazioa: LALF programaren telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38

Informazioa Bizkaiko Foru Adundiko web orrian

Araudi Araupetzailea



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012(e)ko otsailaren 28(a), asteartea

Fashion Window: Erakusleihoak benetan saltzen duenean

PAYPAL-EK FASHION WINDOW ERAKUSLEIHO INTERAKTIBOA AURKEZTEN DUN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

PayPal enpresa internet bidezko ordainketetan espezializatua da eta eBay subasta etxearena da. Berriki, telefono bidez erakusleihotik bertatik erosi ahal izateko teknologia berri bat aurkeztu dute.

Dispositiboa Fashion Window deitzen da eta konektatzen den edozein pertsonari dendaren katalogora sartzen usten dio, produktu eskuragarrien artean, zure erosketa egin eta ordaindu dezakezu, dena zure telefono mugikorretik. Onena dispositiboak 24 ordu funtzionatzen dituela da, beraz erakusleihoak saltzen jarraitzen du denda itxi ostean ere.

Nola funtzionatzen du?

Dendan Fashion Window bat izateko merkatariak ordenagailu bat eta proiektore bat izan behar ditu. Pelikula fin bat ere erosi beharko du, 3M-k garatua, erakusleihoan jartzen dena eta pantaila hologafrika bat bihurtzen da.

Bezeroak oraindik errezago dauka, smarthphone bat izatearekin nahikoa du eta Screach aplikazioa jaitsi.

Fashion Window batera hurbiltzean, bezeroak mugikorra erakusleihora konektatu behar du eta hau martxan hasiko da. Guztia mobilez maneiatuz, dendako produktu ezberdinak erakusleihoan proiektatuko dira 3D dimentsioan bere datu guztiekin: neurria, prezioa... Behin produktua edo produktuak aukeratuz,ordaintzea besterik ez da gelditzen, mugikorretik bertatik eta PayPal teknologiaren bidez.

Zenbat balio du?

Ekipamendu hau jartzearen kostua 2000€-takoa dela estimatzen da. Ordenagailuaren erosketa, proiektorea, pelikula transparentea eta software-aren konfigurazioa kostuen barruan sartuz.

Nola entregatzen dira produktu salduak?

Errazena, bezeroa dendatik pasatzea da jada prestatutako bere produktuaren bila. Bezeroak denbora aurrezten du eta komertzioak efizientzian irabazten du eta gainera bisita erosketa borobiltzeko erabiltzen badu, askoz hobe.

Zertarako balio dezake?

Begi bistakoa da bere lehenengo funtzioa gehiago saltzea izango litzatekeela. Bezeroei erosteko aukera eskeintzen zaie denda itxita egon arren. Erakusleiho aurretik pasatzen den norbait produktu batengatik erakarrita senti daiteke edo erosteko gogoak izan ditzake baina une horretan ezin badu, gogo hori hotzitu egin daiteke edo pertsona hau beste komertzio batetara joan daiteke.

Fashion Window-aren beste abantaila bat, erakusleihoak produzitzen duen atrakzioa da, bezeroak erabiltzen duen bitartean merkatariak mugimenduan dagoen erakusleiho bat baitu eta gainera 3 dimentsiotan. Establezimenduko produktuak errazago ikus litezke eta erakargarriagoak dira. Desabantaila bakarra bezero bakarra konektatu daitekeela da Fashion Window bakoitzeko.

Zer saldu daiteke Fashion Window-ean?

Produktu guztiak eskaini daitezke 3 dimentsiotako erakusleiho honetan, baina produktu batzuk ikusgarriago agertzeko ere balio dezake. Kasu guztietan, katalogo handiegi bat ez jartzea gomendatzen da. 30 produktu inguru jartzea nahikoa da eta gainera promozio berezietarako, produktu berrien aurkezpenerako, eskaintza berezietarako...erabil daiteke.

Nola lortzen da?

Fashion Window bat izateko PayPal-ekin kontaktuan jarri eta eskaera bat egin behar da, Europan dagoeneko erabilgarria da.

Bideo honetan Fashion Window-ak nola funtzionatzen duen ikus dezakegu (ingelesez).


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















Erakusketa Azokak: 2012KO MARTXOA

OHARRAK:
  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu


ERAKUSKETA AZOKAK: 2012KO MARTXOA

AZOKADATAKDESKRIBAPENA
HIRIA
AZOKA
indexE y E - ARAGÓN EDUCA Martxoaren 01etik 31raSalón de Educación, Formación y Empleo
ZARAGOZA
indexFOTO / VENTAS DIGITALMartxoaren 01etik 03raSalón de la Fotografía e Imagen
MADRIL
indexVENATORIA & SUBARUMartxoaren 01etik 03raCita con la Caza
MADRIL
indexBIOCULTURAMartxoaren 02tik 04raFeria de Productos Ecológicos y Consumo Responsable
VALENTZIA
indexCOMERCI@Martxoaren 02tik 04raFeria del Stock
ALBACETE
indexFERIA DEL STOCKMartxoaren 02tik 04raOprtunidades de negocio, tanto para el comerciante como para el consumidor
BILBO
indexMOSTRA DA OPORTUNIDADEMartxoaren 02tik 04ra
OURENSE
indexSALÓN ERÓTICO DE LEVANTEMartxoaren 02tik 04ra
MURCIA (Torre-Pacheco)
indexSTOCK CITYMartxoaren 02tik 04raFeria Outlet Valencia
VALENTZIA
indexFERIA DE LA BELLEZA, COSMÉTICA Y SALUDMartxoaren 03tik 05era
BADAJOZ
indexJESAL / EXTÉTICMartxoaren 03tik 05eraCongreso Nacional de Estética / Salón de Estética, Cosmética, Belleza y Peluquería
ELX (Alicante)
indexSALÓN DEL DESEMBALAJE DE ANTIGÚEDADES DE ALICANTEMartxoaren 03tik 05eraFeria de anticuarios y empresas de antigüedades, almonedas, galerías, almacenistas y servicios
ELX (Alicante)
indexFERIA DEL STOCKMartxoaren 03tik 04raFeria del Stock del Comercio de Valladolid
VALLADOLID
indexSALÓN DE GOURMETSMartxoaren 05etik 08raFeria Internacional de Alimentación y Bebidas de Calidad
MADRIL
indexSMAMartxoaren 06tik 09raSalón del Medio Ambiente
ZARAGOZA
indexSMAGUAMartxoaren 06tik 09raSalón Internacional del Agua
ZARAGOZA
indexCONVENCIÓN EHLISMartxoaren 08tik 08ra
BARTZELONA
indexFIRA NATURA (organizada por IPCENA)Martxoaren 09tik 11raFeria de la Calidad de Vida y el Medio Ambiente
LLEIDA
indexPROPETMartxoaren 09tik 11raFeria para el Profesional del Animal de Compañía
MADRIL
indexSALÓN DEL COMICMartxoaren 09tik 11ra
VALLADOLID
indexSOBRE DOS RUEDASMartxoaren 09tik 11raFeria de la Motocicleta y la Bicicleta
ELX (Alicante)
indexEXPOCADENAMartxoaren 09tik 10era
BARTZELONA
indexMODACALZADO IBERPIELMartxoaren 11tik 13raFeria Internacional de Calzado y Artículos de Piel
MADRIL
indexE-COMMMARKETINGMartxoaren 14tik 15eraComercio y Negocios Online
BARTZELONA
indexFERIA DE EMPLEO DE FORMACIÓN PROFESIONALMartxoaren 14tik 15era
MADRIL
indexEXPOMÓVIL COMERCIALMartxoaren 15etik 17raSalón del recambibo, Accesorios, Equipos y Posventa del Automóvil
BARTZELONA
indexINTERNATIONAL CONFERENCE ON HOME MECHANICAL VENTILATIONMartxoaren 15etik 17ra
BARTZELONA
indexEQUIMURMartxoaren 16tik 19raSalón Nacional de Caballos de Razas Puras
MURCIA (Torre-Pacheco)
indexFIRA DE SANT JOSEPMartxoaren 17tik 19raLa Feria Catalana de Maquinaria Agrícola y Salón del Automóvil
MOLLERUSSA (Lleida)
indexEPOCAUTOMartxoaren 17tik 18raSalón de Vehículos de Época, Clásicos y Antiguos .En esta Feria se puede encontrar vehículos antiguoa, tanto coches como motos, piezas de recambio, miniaturas, vestuario, accesorios,..
REUS (Tarragona)
indexLLEIDA EXPO TRENMartxoaren 17tik 18raFeria Internacional de modelismo ferroviari i trens
LLEIDA
indexCARRERA DE BOMBEROSMartxoaren 18tik 18ra
LLEIDA
indexINFARMAMartxoaren 20tik 22raCongreso Europeo de Oficina de Farmacia. Salón de Medicamentos y Parafarmacia
MADRIL
indexSALÓ DE L´ENSENYAMENTMartxoaren 21etik 25era
BARTZELONA
indexEXPODIDÁCTICAMartxoaren 21etik 23raSalón de los Recursos para la Educación
BARTZELONA
indexEXPO E-COMMERCE ESPAÑAMartxoaren 21etik 22raSalón-Congreso sobre el Comercio Electrónico
MADRIL
indexOMExpo MadridMartxoaren 21etik 22raFeria - Congreso sobre el Marketing Digital y la Publicidad Online
MADRIL
indexEXPOCARMartxoaren 23tik 25eraSalón del Automóvil de Ocasión
ELX (Alicante)
indexFIRAUTOMartxoaren 23tik 25eraFeria del Automóvil y Motocicletas
ELX (Alicante)
indexFUTURAMartxoaren 23tik 24raSalón de los Masters y los Postgrados
BARTZELONA
indexMASCOTA`M - FERIA DE LAS MASCOTASMartxoaren 24tik 25eraFeria del animal de companyia
LLEIDA
indexEL DESVÁNMartxoaren 25etik 25eraRastrillo de Antigüedades
BARBASTRO (Huesca)
indexALIMENTARIA (Organizada por Alimentaria Exhibition)Martxoaren 26tik 29raSalón Internacional de la Alimentación y las Bebidas / International Food & Drinks Exhibition
BARTZELONA
indexALIMENTARIA (organizada por Alimentaria Exhibitions y celebrada en Fira Barcelona)Martxoaren 26tik 29raSalón Internacional de la Alimentación y las Bebidas
BARTZELONA
indexSALÓN INDUSTRIAL STARBIENMartxoaren 27tik 29raFeria Industrial de Equipamiento y Suministros para Centros Asitenciales y Colectividades
ZARAGOZA
indexSITI/@asLANMartxoaren 27tik 29raSalón de las Tecnologías de la Información
MADRIL
indexSTAR-BIENMartxoaren 27tik 29raPunto de encuentro 360º para empresas y profesionales del equipamiento y suministro a colectividades integradas en el sector de lasanidad, la asistencia y el bienestar
ZARAGOZA
indexFER-INTERAZAR (organizada por Grupo Interazar de Inversiones)Martxoaren 28tik 30eraFeria Internacional del Juego
MADRIL
indexREUS LAN PARTY (incluida en TECNO-REUS)Martxoaren 29tik Apirilaren 01eraEncuentro de aficionados a la informática. Durante los cuatro días, los participantes realizán concursos y pueden asistir a conferencias y charlas.
REUS (Tarragona)
indexLLEIDA MOTO/LLEIDA BIKEMartxoaren 30etik Apirilaren 01Feria de Servicios y Equipamientos para la Moto
LLEIDA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: