Merkataritzarako diru-laguntzak 2012 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Merkataritzarako diru-laguntzak 2012 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

BONO DEKOR-a heldu da: %20 deskontuan altzariak erosteko

BONO DEKOR: %20KO DESKONTUA ALTZARIAK EROSTEKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioak (CECOBI), Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera BONO DEKOR kanpaina hasi du salmentak dinamizatzeko altzari dendetan.

Bono hauekin etxerako eta sukaldeko altzariak, lanparak eta koltxoiak erostean produktuen prezioan %20ko deskontua jasoko dute erosleek.

Bonoak Bizkaian baino ez dira erabilgarriak izango kanpainako atxikimen pegatina duten dendetan. Erosketak maiatzaren 15etik ekainaren 30era egin beharko dira.


Zer egin behar dute bezeroek deskontu hau eskuratzeko?

Deskontu hauek lortzeko hauxe da beharrezkoa:
  1. Bonoak erostea: edozein BBKko kutxazain automatikoan, lehen 10.000 bonoek 5€ balioko dute, bono 10.001tik aurrera prezioa 10€tara igoko da.
  2. Edozein atxikitutako dendetan gutxienez 300euroko (BEZ gabe) erosketa bat egitea ekainaren 30 aurretik.

OHARRA: Posiblea da dendetan kanpainan kanpoko produktuak egotea, produktu hauetan ez da deskonturik aplikatuko.


Zer egin behar dute dendek programan parte hartzeko?

Kanpaina honetan parte hartzeko ekintza hauek egin behar dituzte dendek:
  1. Altzari-denda, sukaldeko altzari-denda edota elektratresna-denda izatea.
  2. Kanpainan parte hartzea, horretarako beharrezkoa da CEBONI/AMUBIrekin kontaktatzea telefono zenbaki honetan 94 400 28 00 eta atxikipen-dukumentua betetzea.
  3. Inskripzio-kuota ordaintzea: 100€ AMUBIko kideentzat eta 200€ beste denda guztientzat.
  4. Dendako leku ikusgarri batean ipini kanpainako kartela eta promozioan hartuko diren produktuak ondo etiketatu.
  5. Deskontua aplikatu bezero batek bono bat aurkezten duen bakoitzean.
  6. Atxikipen-dokumentuan eskatzen diren betebehar guztiak bete.


Nola funtzionatzen den kanpaina?

Bezero batek 300€ baino gehiagoko erosketa bat egiten denean (gutxienezko PSP 324€) merkatariak %20 deskontua egingo dio BONO DEKOR aurkezten badu. Deskontuaren kopurua honela kalkulatuko da:

Adibide:
Erosketaren PSP: 400 €
Deskontua: 20% x 400 = 80 euro
Bezeroak ordainduko du: 320 euro


Laburpena:
  • BONO DEKOR-rak BBK kutxazain-automatikoetan erosten dira, prezioa 5€ (10€ bono 10.001 aurretik). Bonoak gastatzeko epea 2012ko ekainaren 30era izango da
  • BONO DEKOR-rak kanpainan arte hartzen duten dendetan baino ez dira erabilgarriak
  • Gutxienezko erosketa 300 eurokoa (BEZ gabe) izan behar da
  • Dendako produktu guztiek ez dute kanpainan parte hartu behar. Onartutako produktuek kanpainaren etiketa edukiko dute


Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioa
AMUBI: Asociación de Comercio del Mueble de Bizkaia


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2012 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2012

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.

Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.

Erakunde onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:

  • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz..

  • Eremu eta elementu komunak, merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotuta daudenak
    , merkataritza-enpresa txikiek eta ertainek partekatzen dituztenak, besteak beste, merkataritzagune itxi baten barruan daudenak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, komunak edo zentrorako sarbideak konpontzera eta modernizatzera bideratutako inbertsioak, betiere eremu horiek merkataritzako saltokien titularrek kudeatzen badituzte, jabeen erkidego-erregimenean. Merkataritzagunean dauden merkataritzako saltokien titular bakoitzak izandako partaidetzak (zati alikuota) eta aipatutako eremu komunean egindako inbertsioak eragindako gastuei dagokien laguntza eskatu ahal izango du.
  • Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.

Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
  2. Inbertsioa gutxienez 2.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 600 euro izango da
  3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
  4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
  5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
  6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
  7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
  8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2012 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2011ko irailaren 17tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira

NOTAK:

  • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
  • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:

  • OROKORREAN:
  • Inbertsioanre %15 lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak
  • Inbertsioaren %20 Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta osagarriak erosteko bideraturiko inbertsioak
  • GEHIKUNTZAK
  • 2 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
  • 2 puntu gehiago UNE 175001 ziurtagiria badu
  • 3 puntu gehiago tarteko bikaintasun-ziurtagiriak baditu

Notak:

  • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
  • kalitateari dagozkion igoera horietan gehienez ere 5 puntu meta daitezke
  • Inbertsioetarako dirulaguntza-eskabidea egiten duten establezimenduek eskabide bana aurkeztu beharko dute

Tramitazioa:

Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bi bide daude:

Paperean: Eskabidea bete behar da eta eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu

Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Kasu honetan bi aukera daude:

  1. Dendak ez dauka Txartela Elektronikoa: paperezko kopia aukeratu behar da eta baita eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
  2. Dendak bai dauka Txartela Elektronikoa: eskarea Intereten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da
LOTURA WEB ESKAERA ORRIRA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2012ko ekainaren 30 arte luzatuko da

Notak:

Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartel Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar

Loturak:

Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

Arautegiko loturak:

Eskabide orriak



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

Bizkaiko Foru Aldundia 2012: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa

LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA (LALF 2012)

Laguntzaren Xedea:

Ayudar a la financiación de las inversiones realizadas por las personas autónomas de Bizkaia.

Onuradunak:

Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.

Pertsona onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:

Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak.

Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du.

Laguntza Mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagundu daitekeen egitatea:

Laguntza jasoko dute Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.

OHARRA: 2011ko azaroaren 1etik 2012ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edo finantza-errentamenduak.

Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren eta/edo finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:

  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 211 Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makinak
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak
  • 217 Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218 Garraio-osagaiak

Laguntzen zenbatekoa:

Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren % 10 izango da diru-laguntza.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea % 0,5 gehituko da.

Diru laguntzaren gutxieneko portzentajea 1.000 euro izango da, eta gehinekoa, 10.000 euro.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.500 euro izango da.

Eskabideak:

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia sustatzeko sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/Sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela

Finantza-erakunde laguntzaileak:

Hemen begira dezakezu 2011ko akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileen zerrenda: LOTURA

Eskatzeko Epea:

2012 urtean eskatzeko epea2012ko maiatzaren 2tik irailaren 30era arte izango da

Oharrak:

Laguntza hauek bateragarri izango dira jaso daitezkeenbeste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabidebatzuk, edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutikdatozela ere (nazionalak, Europar Batasunekoak zein nazioartekoak).

Informazio gehiago eta Loturak:

Informazioa: LALF programaren telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38

Informazioa Bizkaiko Foru Adundiko web orrian

Araudi Araupetzailea



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

ICO 2012: ICO Zuzena

FINANTZIAZIO ILDOA: ICO ZUZENA 2012

ESKATZEKO EPEA
ONURADUNAK
MAILEGUAREN HELBURUA
AMORTIZAZIO-EPEA ETA INTERESEN ORDAINKETA
ENPRESEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZATZIOA
INTERES-TASA
KOMISIOAK
BORONDATEZKO AMORTIZAZIO AURRERATUA
TRAMITAZIOA
DOKUMENTAZIOA
BERMEAK
Loturak ICO-ren web-gunera


  • ESKATZEKO EPEA:

2012ko abenduaren 31 arte.

  • ONURADUNAK:

Autónomos y Pymes que tengan más de un año de antigüedad y que lleven a cabo inversiones o tengan necesidades de circulante.

  • MAILEGUAREN HELBURUA:

Inbertsio hauek finantza daitezke:

  • Inbertsioak:
  • Aktibo finko produktiboak: berriak eta bigarren eskukoak.
  • Automobilak, prezioa (BEZ gabe) 30.000 euro baino txikiagoa denean.
  • Enpresak erostea.
  • Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (B.E.Z.) edo Impuesto General Indirecto Canario (I.G.I.C.).

Finantzatuko den inbertsioak ezin du urtebete baino gehiago eduki, eta 3 hilabeteko epean, finantzazioa sinatzearen datatik, bukatuta egongo dira.

  • Likidezia:

Likidezia eta diruzaintza beharizan puntualak.

  • AMORTIZAZIO-EPEA ETA INTERESEN ORDAINKETA:
Segun maileguaren helburua hauexek dira amortizazio-epeak:
    • INBERTSIOA: 7 urte, 0 edo 2 urteko gabe-aldiarekin.
    • LIKIDEZIA: 5 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
  • ENPRESEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZATZIOA:
200.000 eurotaraino, operazio bakar batean edo zenbait operaziotan.
  • INTERES-TASA:

Interes-tasa aldakorra Euribor 6 hilabetera gehi %4,5

  • KOMISIOAK:
Kreditu-entitateak %0,50rainoko komisioa ipini dezake formalizazio momentuan, minimoa 60 euro.
  • BORONDATEZKO AMORTIZAZIO AURRERATUA:

Bezeroak penalizaziorik gabe egin dezake borondatezko amortizazio aurreratua interes-tasaren berrikuste data batekin bat badator.

Amortizazioa beste edozein datan egiten bada %1eko komisioa aplikatuko da.

  • TRAMITAZIOA:

Eskaera inkormatikoki egingo da Facilitador Financiero kanalaren bidez, bertan sartzeko hona hemen lotura: www.facilitadorfinanciero.es

  • DOKUMENTAZIOA:

ICOren bidezko operazio analisia: Egin nahi den analisirako beharrezkoa den dokumentazioa posta-elektroniko bidez eskatu ahal izango da. Dokumentu hau www.facilitadorfinanciero.es bidez aurkeztua izango da.

Operazioa behin ICOk onartua izan denean, bezeroak aukeratzen duen banketxean, Santander zein BBVAn, dokumentazioa aurkeztu beharko du operazioaren titularitatea ziurtatzeko.

Inbertsioaren modalitatea aukeratzen den kasuetan, banketxean inbertsio finantzieroaren justifikazioa aurkeztu beharko da, fakturak aurkeztera konprometitu beharko da, baita ordainagiriak, proiektuak, eskriturak edo beste edozein dokumentu, inbertsioa egin dela justifikatzen dutenak.

Bezeroak banketxeak operazioa baloratzeko beharrezko dela uste duen edozein dokumentu aurkeztera konprometitu beharko da.

  • BERMEAK:

ICO-k maileguaren eskaera analizatuko du eta erabakiko du bezeroak aurkeztu behar dituen bermeak eta hauek izan daiteke:

  • Hipotekazkoak
  • Pertsonalak
  • Abalak
  • Elkarrekiko Garantia Elkartea

Loturan ICO-ren web orrira

EZAUGARRI OROKORRAK (gasteleraz):

INTERES-TASAK:

NON ESKATU:

Informazio gehiago jasotzeko:WEB: www.icodirecto.es

TELEFONOA: 900 121 121



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















ICO 2012: ICO Likidezia

FINANTZIAZIO ILDOA: ICO LIKIDEZIA 2012

ESKATZEKO EPEA
ONURADUNAK
AMORTIZAZIO-EPEA ETA INTERESEN LIKIDAZIOA
ENPRESEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZAZIOA
INTERES-TASA
KOMISIOAK
BORONDATEZKO ZORRAREN AURRE-KITAPENA
TRAMITAZIOA
DOKUMENTAZIOA
BERMEAK
Loturak ICO-ren web-gunera


  • ESKATZEKO EPEA:

2012ko abenduaren 15 arte, edo aurrekontutako kreditua eman arte

  • ONURADUNAK:

Autonomoak eta edozein tamainako enpresak Kreditu Entitateko zorra-betebeharrak egunean dauzkatela.

  • AMORTIZAZIO-EPEA ETA INTERESEN LIKIDAZIOA:
Bezeroek aukera hauen artean bat har dezake:
    • 1 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
    • 3 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
    • 5 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
    • 7 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
  • ENPRESEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZAZIOA:
10 miloi eurotaraino, operazio bakar batean edo zenbait operaziotan.

  • INTERES-TASA:

Interes-tasa FINKOA edo ALDAKORRA (Euribor 6 hilabetera) izan daiteke. Indarrean dauden interes-tasak ICO-ren web orrian kontsulta ditzakezue:

ICO LIKIDEZIA 2012: INTERES-TASAK

  • KOMISIOAK:
Kreditu-entitateak %0,50rainoko komisioa ipini dezake formalizazio momentuan

  • BORONDATEZKO ZORRAREN AURRE-KITAPENA:

Bezerak kontratuan adostu dituen data eta baldintzetan egin dezake aurre-kitapena, baina ICO-k finkatutako baldintzak bete behar ditu.

Kontratuak data zehazten ez badu bezeroak edozein momentutan egin dezake aurre-kitapena.

Borondatezko zorraren aurre-kitapenaren balditzak hauexek dira

  • Tasa aldakorra: ez da komisiorik egongo.
  • Tasa Finkoa: komisio bat egon daiteke, operazioaren araberaz.
  • TRAMITAZIOA:

Ildo honetan ICO-rekin kolaboratzen duten kreditu-entitateen edozein bulegotan.

Kreditu-entitate kolaboratzaileen zerrenda hemen kontsulta dezakezue: ICO-ren Kreditu-entitate kolaboratzaileak

  • DOKUMENTAZIOA:

Bezeroak kreditu entitateak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.

  • BERMEAK:

Kreditu-entitate bakoitzak erabakiko du bezeroak aurkeztu behar dituen bermeak eta hauek izan daiteke:

  • Hipotekazkoak
  • Pertsonalak
  • Abalak
  • Elkarrekiko Garantia Elkartea

Loturak ICO-ren web-gunera

EZAUGARRI OROKORRAK (gasteleraz):

INTERES-TASAK:

NON ESKATU:

Informazio gehiago jasotzezko:WEBa: www.icodirecto.esTELEFONOA: 900 121 121


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

ICO 2012: ICO Inbertsioa

FINANTZIAZIO ILDOA: ICO INBERTSIOA 2012

ESKATZEKO EPEA
ONURADUNAK
ENPRESEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZATZIOA
GEHIENEZKO FINANTZATZIOA
ONARTUTAKO INBERTSIOAK
AMORTIZAZIO-EPEA
INTERES-TASA
KOMISIOAK
BORONDATEZKO AMORTIZAZIO AURRERATUA
TRAMITAZIOA
DOKUMENTAZIOA
BERMEAK
BATERAGARRITASUNA

Loturak ICO-ren web-gunera


  • ESKATZEKO EPEA:

2012ko abenduaren 15 arte, edo aurrekontutako kreditua eman arte.

  • ONURADUNAK:

Lurralde nazionalean inbertsioak egiten dituzten autonomoak, ETEak eta beste enpresa guztiak.

  • ENPRESEK ESKA DEZAKETEN GEHIENEZKO FINANTZATZIOA:

10 miloi eurotaraino, operazio bakar batean edo zenbait operaziotan.

  • GEHIENEZKO FINANTZATZIOA:

Inbertsio-proiektuaren %100koa BEZ barne.

  • ONARTUTAKO INBERTSIOAK :
  • Aktibo finko produktiboak: berriak eta bigarren eskukoak.
  • Automobilak, prezioa (BEZ barne) 30.000 euro baino txikiagoa denean.
  • Ibilgailu industrialak.
  • Enpresak erostea.
  • Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (B.E.Z.) edo Impuesto General Indirecto Canario (I.G.I.C.).

Finantzatuko den inbertsioak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi egin behar du, eta 12 hilabeteko epean, finantzazioa sinatzearen datatik, bukatuta egongo dira.

  • AMORTIZAZIO-EPEA:

Bezeroek aukera hauen artean bat har dezake:

    • 3 urte gabe-aldirik gabe
    • 5 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
    • 7 urte, 0 edo 1 urteko gabe-aldiarekin.
    • 10 urte, 0 edo 2 urteko gabe-aldiarekin.
    • 12 urte, 0 edo 2 urteko gabe-aldiarekin.
    • 15 urte, 0 edo 2 urteko gabe-aldiarelin.
    • 20 urte, 0 edo 2 urteko gabe-aldiarelin.
  • INTERES-TASA:

Interes-tasa finkoa edo aldakorra izan daiteke:

    • Finkoa, ICOk hamabost egunero komunikatzen duen kotizazioa, gehi %1,50raino
    • Aldakorra, 6 hilabetera Euriborra gehi diferentziala, ICOk hamabost egunero komunikatzen duen kotizazioa, gehi %1,50

Indarrean dauden interes-tasak ICO-ren web orrian kontsulta ditzakezue: ICO Inbertsioaren Interes-tasak

  • KOMISIOAK:

ICO-k argitaratzen duen interes-tasa UTB da, honek esan nahi du Kreditu-entitateek ezin dute komisiorik eskatu irekieraz, ikerketaz edo disponibilitateaz.

  • BORONDATEZKO AMORTIZAZIO AURRERATUA:

Bezeroak eta kreditu-entitateak adoztuz gero amortizazio aurreratua, bai osoa bai partziala, edozein momentutan egin dezake bezeroak baldintza hauekin:

    • Tasa aldakorra: Komisio bat egon daiteke lehen bi urtetan.
    • Tasa finkoa: Beti egongo da komisio bat.
  • TRAMITAZIOA:

Ildo honetan ICO-rekin kolaboratzen duten kreditu-entitateen edozein bulegotan.

Kreditu-entitate kolaboratzaileen zerrenda hemen kontsulta dezakezue: ICO-ren Kreditu-entitate kolaboratzaileak

  • DOKUMENTAZIOA:

Bezeroak kreditu entitateak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.

Bezeroak finantziazioa jaso duen inbertsioak egin den justifikatzeko fakturak, ordainketa-orriak, proiektuak, eskriturak edo beste dokumentu aurkeztuko ditu.

  • BERMEAK:

Kreditu-entitate bakoitzak erabakiko du bezeroak aurkeztu behar dituen bermeak eta hauek izan daiteke:

  • Hipotekazkoak
  • Pertsonalak
  • Abalak
  • Elkarrekiko Garantia Elkartea
  • BATERAGARRITASUNA:

Ildo honek Europar Batasuneko "de mínimis" baldintzak bete behar ditu eta bateragarria beste Autonomi erkidegoko eta beste instituzioen laguntzekin, baina Europar Batasunak finkatu egin dituen mugak errespetatu behar ditu.

Loturak ICO-ren web-gunera

EZAUGARRI OROKORRAK (gasteleraz):

INTERES-TASAK:

NON ESKATU:

Informazio gehiago jasotzeko:

WEBa: www.icodirecto.es

TELEFONOA: 900 121 121



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

SPRI 2012: Inbertsiorako Finantza Laguntzak, AFI

AFI PROGRAMA 2012: FINANTZA LAGUNTZAK INDUSTRIAN, MERKATARITZAN ETA TURISMON
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko industria, merkataritza eta turismo sektoreetan

Onuradunak:

Jarduera nagusia Industrial, Merkataritza edo Turistikoa duten ETE eta Autonomoek. Beste zerbitzu aktibitateak EZ DIRA SARTUKO (ile-apaindegiak,...)

Laguntza mota:

Laguntzak inbertsioak ordaintzeko eskatutako mailegu edo leasing-go interes-tasaren hobaria izango dira.

Diru-lagutza jaso dezaketen inbertsioak:

Ondorengoak hartuko dira diruz laguntzeko moduko jardueratzat, inbertsioak finantzatzeko, edo zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak.

IBILGETU ESKURATZEA:

Laguntza jaso dezaketen aktiboak 2007ko Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetan sartzen direnak izango dira:

  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo-arlokoak izan ezik)
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makineria
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak (merkataritza-eta turismo-arlokoak bakarrik)
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
  • 218 Garraio-elementuak (turismo-arlokoak bakarrik)
  • 219 Bestelako ibilgetu materialak

Inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Laguntza eskatzen den ekitaldiari dagokion inbertsio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izango da industria-sektorean, 30.000 eurokoa turismo-sektorean eta 30.000 eurokoa merkataritza-sektorean.
  2. Laguntzak kalkulatzeko, horiek eskatu diren urtean bertan aktiboak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoa baino ez da aintzat hartuko.
  3. Inbertsio-proiektua eta dagozkion polizak 2012. urtean gauzatutakoak izan beharko dira.

ZIRKULATZAILEA FINANTZATZEA:

Finantza-eragiketek berariaz jaso beharko dute zirkulatzailea finantzatzekoak direla; betiere, industria-sektorean 100.000 euroko zenbateko gutxienaz formalizatutako polizen bitartez, eta merkataritzaren eta turismoaren sektoreetan, 30.000 eurotarakoaz.

Maileguen Baldintzak:

ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:

  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100
  • Finantza-erakundeak baimendutako maileguaren zenbatekoa

EPEA:

Ibulgetu eskuratzeko eskatutako maileguak

Gutxienez, 5 urte eta, gehienez, 7 urte, hasierako gabealdia barne dela; gabealdi hori, gehienez, honelakoa izango da:

  • 7 urterako maileguak: 24 hilabete
  • 6 urterako maileguak: 18 hilabete
  • 5 urterako maileguak: 12 hilabete
SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake (gutxieneko epea 5 urtekoa izango da, betiere), baldin eta formalizatutako maileguan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik ekarriko laguntzen zenbatekoan. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 7 urterako maileguei. dagokiena baino handiagoa.

Zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak
Gutxienez, 1 urte eta, gehienez, 5 urte, printzipala ordaintzeko gabealdia barne.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GASTU ETA KOMISIOAK: Egongo den komisio bakarra irekitzekoa izango da eta ezin da %0,4 baino handiagoa izan

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:

  • ICO maileguetan: ICO-ren indarrean dagoen interes-tasa
  • ICO ez diren maileguetan:
  • ALDAKOR-TASA:
    • EURIBOR + %3, inbertsiorako finantza-maileguen kasuan
    • EURIBOR +%2,75 Zirkulatzailerako maileguen kasuan
  • TIPO FINKOA: %7

Leasing-en baldintzak:

Leasing eragiketek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Enpresa onuradunak konpromisoa hartuko du erosteko aukera gauzatzeko, hala dagokionean; konpromiso hori kasuan kasuko formalizazio-agirian jasoko da.
  • Leasing-a Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun Sailak eta finantza-erakundeen arteko ituna sinatu duen Entitate batek egingo du.

ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:

  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100
  • Finantza-erakundeak baimendutako leasing-aren zenbatekoa

EPEA: Gutxienez 2 urte, eta gehienez 5 urte

SPRIk epe ezberdinak onartzea: laguntza-programa honetan sartzen dela berariaz jasotzen bada formalizatutako finantza-errentamenduaren kontratuan. Eta horrek ez du aldatuko emango diren laguntzen zenbateko; edozelan ere, zenbateko horrek ez du gaindituko 5 urterako finantza-errentamenduari dagokiona.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:

  • ALDAKOR-TASA:
    • EURIBOR + %4, bost urtera arteko operazioetan
    • EURIBOR +%4,25, bost urte baino gehiago operazioetan
  • TIPO FINKOA:
    • %7, bost urtera arteko operazioetan
    • %7,5, bost urte baino gehiago operazioetan

Laguntza Kopurua:

Laguntzak diru-laguntza legez eratuko dira, onartzen den operazio bakoitzaren interes puntuetan oinarriturik:

  • OROKORREAN:

  • Puntu 1 diruz lagun daitekeen inbertsiorako operazioen kasuan (Aktibo Finkoak)
  • 0,50 puntu Zirkulatzailerako maileguen kasuan
  • BESTE ALDE BATETIK
  • 0,25 puntu Elkarrekiko berme sozietate batek, hitzarmena sinatzen duenak, bermatutako finantza-eragiketaren kasuan.

Notak:

  • Diruz lagun daitezkeen jardueren balio guztizkoaren zenbatekoa, zehazki, finantza erakunde baten eskura dezakeena ez da izango 1.500.000 eurotik gorakoa

Eskaerak:

Eskaerak: Tramitazioa SPRI-ren web orrian egingo da:

ESKABIDEA ONLINE EGITEKO LOTURA

Eskatzeko Epea:

2012 urtean eskatzeko epea 2012ko irailaren 14an amaituko da

Loturak:

Informazioa: AFI programaren informazio telefonoa: 902 702 142

SPRI-ren web orrian informazioa (gazteleraz)

Arauak







EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012(e)ko urtarrilaren 1(a), igandea

2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: Bizkaiko Foru Aldundia

BIZKAIKO FORU ALDUNDI-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2012 URTEA


Bizkaiko Foru Aldundia 2012: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa

"2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: SPRI

SPRI-REN DIRU-LAGUNTZAK: 2012 URTEA




AFI Programa 2012: Finantza Laguntzak Indsutrian, Merkataritzan eta Turismon

"2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: EVE/EEE

EVE/EEE-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2012 URTEA


ORAINDIK EZ DA LAGUNTZARIK ARGITARATU

"2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: EUSKO JAURLARITZA

EUSKO JAURLARITZA-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2012 URTEA


ORAINDIK EZ DA LAGUNTZARIK ARGITARATU

"2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: ICO

ICO-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2012 URTEA




ICO ZUZENA 2012

ICO LIKIDEZIA 2012

ICO INBERTSIOA 2012

"2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2012 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak

2012 URTEAN INDARREAN DAUDEN DIRU-LAGUNTZAK
EUSKO JAURLARITZA
SPRI
ICO: Instituto de Crédito Oficial
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
BIZKAIAKO FORU ALDUNDIA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: