2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

Merkataritza Buletina: 2014KO OTSAILA

MERKATARITZA BULETINA: 2014KO OTSAILA

  • DIRU-LAGUNTZAK
EUSKO JAURLARITZA
ETE eta Autonomoak finantzarioki laguntzeko programa

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF

ETEei Diruz Languntzeko Programa. EETIFIL

Bizkaiko TXIKIZKAKO MERKATARITZArako finantza-laguntza

SPRI
Inbertsiorako Finantza Laguntzak, AFI

  • IKUSMER: Hileko buletina
Otsaileko berrien aukera

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2014KO MARTXOA
Erakusketa Azokak: 2014KO MARTXOA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

SPRI 2014: Inbertsiorako Finantza Laguntzak, AFI


AFI PROGRAMA 2014: FINANTZA LAGUNTZAK INDUSTRIAN, MERKATARITZAN ETA TURISMON
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko industria, merkataritza eta turismo sektoreetan
Onuradunak:
Jarduera nagusia Industrial, Merkataritza edo Turistikoa duten ETE eta Autonomoek. Beste zerbitzu aktibitateak EZ DIRA SARTUKO (ile-apaindegiak,...)
Laguntza mota:
Laguntzak inbertsioak ordaintzeko eskatutako mailegu edo leasing-go interes-tasaren hobaria izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen inbertsioak:
Ondorengoak hartuko dira diruz laguntzeko moduko jardueratzat, inbertsioak finantzatzeko, edo zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak.

IBILGETU ESKURATZEA:
Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak. Ibilgetu ez-material eta/edo material berriak eskuratzea, honako kontularitza-kategorietakoren batean:
  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo-arlokoak izan ezik)
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makineria
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak (merkataritza-eta turismo-arlokoak bakarrik)
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
  • 218 Garraio-elementuak (turismo-arlokoak bakarrik)
  • 219 Bestelako ibilgetu materialak

  • 6211 Finantza-errentamendu bidezko erosketen kasuan, mikroenpresek epigrafe hau erabili ahal izango dute
Inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
  1. Laguntza eskatzen den ekitaldiari dagokion inbertsio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izango da industria-sektorean, 30.000 eurokoa turismo-sektorean eta 30.000 eurokoa merkataritza-sektorean.
  2. Laguntzak kalkulatzeko, horiek eskatu diren urtean bertan aktiboak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoa baino ez da aintzat hartuko.
  3. Inbertsio-proiektua eta dagozkion polizak 2014. urtean gauzatutakoak izan beharko dira.
ZIRKULATZAILEA FINANTZATZEA:
Finantza-eragiketek berariaz jaso beharko dute zirkulatzailea finantzatzekoak direla; betiere, industria-sektorean 100.000 euroko zenbateko gutxienaz formalizatutako polizen bitartez, eta merkataritzaren eta turismoaren sektoreetan, 30.000 eurotarakoaz.
Maileguen Baldintzak:
ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:
  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100
  • Finantza-erakundeak baimendutako maileguaren zenbatekoa
EPEA:
Ibulgetu eskuratzeko eskatutako maileguak
Gutxienez, 5 urte eta, gehienez, 7 urte, hasierako gabealdia barne dela; gabealdi hori, gehienez, honelakoa izango da:
  • 7 urterako maileguak: 24 hilabete
  • 6 urterako maileguak: 18 hilabete
  • 5 urterako maileguak: 12 hilabete
SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake (gutxieneko epea 5 urtekoa izango da, betiere), baldin eta formalizatutako maileguan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik ekarriko laguntzen zenbatekoan. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 7 urterako maileguei. dagokiena baino handiagoa.

Zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak
Gutxienez, 1 urte eta, gehienez, 5 urte, printzipala ordaintzeko gabealdia barne.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GASTU ETA KOMISIOAK: Egongo den komisio bakarra irekitzekoa izango da eta ezin da %0,4 baino handiagoa izan

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:
  • ICO maileguetan: ICO-ren indarrean dagoen interes-tasa
  • ICO ez diren maileguetan:
    • ALDAKOR-TASA:
    • EURIBOR + %3,5

    • TIPO FINKOA:
    • TIPO FINKOA: %5
Leasing-en baldintzak:
Leasing eragiketek baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Enpresa onuradunak konpromisoa hartuko du erosteko aukera gauzatzeko, hala dagokionean; konpromiso hori kasuan kasuko formalizazio-agirian jasoko da.
  • Leasing-a Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun Sailak eta finantza-erakundeen arteko ituna sinatu duen Entitate batek egingo du.
ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:
  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100
  • Finantza-erakundeak baimendutako leasing-aren zenbatekoa
EPEA: Gutxienez 2 urte, eta gehienez 5 urte
SPRIk epe ezberdinak onartzea: laguntza-programa honetan sartzen dela berariaz jasotzen bada formalizatutako finantza-errentamenduaren kontratuan. Eta horrek ez du aldatuko emango diren laguntzen zenbateko; edozelan ere, zenbateko horrek ez du gaindituko 5 urterako finantza-errentamenduari dagokiona.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:
  • ALDAKOR-TASA:
  • EURIBOR + %4
  • TIPO FINKOA:
  • %5,5
Laguntza Kopurua:
Laguntzak diru-laguntza legez eratuko dira, onartzen den operazio bakoitzaren interes puntuetan oinarriturik:
  • OROKORREAN:

  • Puntu 1 diruz lagun daitekeen inbertsiorako operazioen kasuan (Aktibo Finkoak)
  • 0,50 puntu Zirkulatzailerako maileguen kasuan
  • BESTE ALDE BATETIK
  • 0,25 puntu Elkarrekiko berme sozietate batek, hitzarmena sinatzen duenak, bermatutako finantza-eragiketaren kasuan.
Notak:
  • Diruz lagun daitezkeen jardueren balio guztizkoaren zenbatekoa, zehazki, finantza erakunde baten eskura dezakeena ez da izango 1.500.000 eurotik gorakoa
Eskaerak:
Eskaerak: Tramitazioa SPRI-ren web orrian egingo da:
ESKABIDEA ONLINE EGITEKO LOTURA
Eskatzeko Epea:
2014 urtean eskatzeko epea 2014ko azaroaren 16an amaituko da
Loturak:
Informazioa: AFI programaren informazio telefonoa: 902 702 142
SPRI-ren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

Bizkaiko Foru Aldundia 2014: Bizkaiko TXIKIZKAKO MERKATARITZArako finantza-laguntza


BIZKAIKO TXIKIZKAKO MERKATARITZARAKO FINANTZA-LAGUNTZA 2014
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2014/03/diputacion-foral-de-bizkaia-2014-apoyo_5.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia Sustatzeko Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako zirkulatzailearen eragiketetarako kreditu-kontuen interesak  emango dira.
Onuradunak:
Jarduera nagusia txikizkako salerosketaren barruan diharduten mikroenpresak eta pertsona fisikoak entitateak, baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako kreditu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.

Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
  • Ekoizpen zentroa Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea
  • Txikizkako merkataritzaren barruan, 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN) II. eranskineko epigrafeen barruan, sartuta egon behar da enpresaren jarduera nagusia
  • 6 pertsona baino gutxiagoko plantilla izatea
Gainera pertsona fisikoek baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate baliokide batean alta emanda egotea
  • Ekonomiza-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diruz lagundu daitekeen egitatea:
Ekonomia Sustatzeko Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako zirkulatzaile-eragiketen ziozko kreditu-kontuen 2013ko urtarrilaren 1etik 2014ko ekainaren 30era bitarteko interesak joko dira diruz lagunduta baldin eta, entitate onuradunaren ekonomi jardueran erabiltzen badira.

Erakunde onuradunaren zirkulatzaile-eragiketen finantzaketarako kreditu-kontuen interesen %50 joko da diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat.
  • Irekitze-komisioak eta zorpetzeagatiko komisioak ez dira joko diruz lagun daitekeen gastutzat
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak ere ez dira diruz lagun daiteken gastutzat joko
Laguntza Kopurua:
Erakunde onuradunaren zirkulatzaile-eragiketen finantzaketarako kreditu-kontuek 2013ko urtarrilaren 1etik 2014ko ekainaren 30era bitartean sortutako interesen zenbatekoaren %50aren parekoak izango dira.

Diru-laguntzaren gutxieneko mugak:
  • Behe-muga: 500 euro izango da
  • Goi-muga: erakundeko eta urteko 3.000 euro
Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2014ko irailaren 1ean hasi eta hil bereko 30ean bukatuko da, 13:30ean, amaituko da.
Loturak:
Informazioa: Bizkaiko TXIKIZKAKO MERKATARITZArako finantza-laguntza programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Bizkaiko Foru Aldundia 2014: ETEei Diruz Languntzeko Programa. EETIFIL


EETIFIL PROGRAMA 2014: ETEEI DIRUZ LANGUNTZEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
6 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresak, baldin eta haien jarduera nagusia handizkako industria eta merkataritzarekin loturako industria, eraikuntza, garraio eta zerbitzuen sektoreekoa bada.
Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea
  • Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak:
Diruz laguntzeko ekintzatzat joko dira jarduera ekonomikoa hobetzeko, zabaltzeko edo berriko inbertsioek. Inbertsioek gutxienez 30.000 euroko bolumeneko diru-laguntza jaso dezakete.

OHARRA: Inbertsioak 2013ko urriaren 1etik 2014ko irailaren 30era bitarteko epearen barruan gauzatu behar dira

Zehazki, kapitulu honen ondoreetarako, diruz lagun daitezke honako kategoria hauetakoren batekoa diren ibilgetuak:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 215. Beste instalazio batzuk
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Honako hauek ez dira diruz lagunduko:
  • 500 euro (BEZa kenduta) baino gutxiagoko gastuen frogagiriak
  • BEZa
  • Kreditu-lineetako modalitate guztiei dagozkien interesak
  • Banku-komisioak
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak
Laguntza Kopurua:
Diruz lagunduko den inbertsioaren %8 izango da diru-laguntza.

Diru-laguntzaren gehineko kopurua, erakundeko, 50.000 eurokoa izango da.
Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 014ko irailaren 1ean hasi eta hil bereko 30ean bukatuko da, 13:30ean.
Loturak:
Informazioa: EETIFIL programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Bizkaiko Foru Aldundia 2014: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF


LALF PROGRAMA 2014: LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak (Ondasun-erkidegoak, Sozietate zibilak,...), baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.
  • Pertsona onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak
    • Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du
  • Mikroenpresek, sei langile baino gutxiago eduki behar dituzte, eta helbide soziala eta fiskala Bizkaian izan behar dituzte
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.

OHARRA: 2013ko urriaren 1etik 2014ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edota finantza-errentamenduak
Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren edota finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 214. Tresneria
  • 215. Beste instalazio batzuk
  • 216. Altzariak
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Honako gastu hauek, berriz, ezin izango dituzte diru-laguntza hauek jaso:
  • 300 euro baino gutxiagoko gastuen frogagiriak, fakturak edo aurrekontuak (BEZik gabe)
  • BEZa
  • Kreditu-lerro mota guztiei dagozkien interesak
  • Banku-komisioak
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Entitate onuradunaren jarduerarekin inolako zalantzarik gabe identifika daitezkeen eta/edi deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez diren gastu guztiak
Laguntza Kopurua:
Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren % 10 izango da diru-laguntza.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea %0,5 gehituko da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da izango finantza-eragiketa formalizatu osteko lehen bi urteetan pilatutako interesen batura baino handiagoa.

Diru-laguntzaren gehineko kopurua, erakundeko,10.000 euro izango da.
Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea ekainaren 1ean hasiko da, eta 2014ko irailaren 30ean, 13:30ean, amaituko da.
Loturak:
Informazioa: LALF programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Eusko Jaurlaritza 2014: ETE eta Autonomoak finantzarioki laguntzeko programa

BANAKO ENPRESARIOAK ETA PROFESIONAL AUTONOMOAK
FINANTZARIOKI LAGUNTZEKO PROGRAMA 2014
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Elkarrekiko berme-baltzu (SGR) eta finantza-erakunde laguntzaileen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ETEen eta autonomoen aldeko finantzaketa-lerroa eratzea.
Onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak.
  • Pertsona onuradunak hurrengo baldintzak bete behar dituzte ere:
    • Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea
    • Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea
Finantzatzeko moduko egoerak:
Programa hone bidez lortutako maileguek helburu hauek eduki ditzakete:
  • Kapital zirkulatzaileko likidezia
  • Finantzaketa-premiei aurre egitea
  • Epe laburrera zorra berritzea
  • Epe laburrerako epea moldatzea epe ertain eta luzekora
Laguntza mota:
Laguntza honen bidez enpresek abalak lortuko dituzte maileguak eskatzeko. Maileguek ere interes-tasa mugatuta edukiko dute.
Abal operazioen ezaugarriak:
Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte.

Abalen kostea hauxe izango da:
  • Azterketa-komisioa: maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,10, behin bakarrik, abala eskatzean
  • Gauzatze-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20, behin bakarrik
  • Abal-komisioa: % 0,75 urteko
  • Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko
Mailegu operazioen ezaugarriak:
  • Interes-tasa: hamabi hilabeterako euriborra, gehi % 3
  • Epea: 3, 5 eta 7 urte, eta beste bat aukerako gabealdikoa zenbateko nagusia amortizatzeko
  • Zenbatekoa:
    • 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat
    • 10.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat
Eskaerak:
Hitzarmenaren arabera laguntzaileak diren elkarrekiko berme-baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira eskabideak eta bai aurreko artikuluan aipatutako gainerako agiri guztiak ere, entitate hauen bulegoak hemen ikus daitezke:
Akordioa sinatu duten finantza-erakunde laguntzaileak:
Hauexek dira programan honetan parte hartzen duten erakundeak:
  • Kutxabank, S.A.
  • Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.
  • Banco Santander, S.A.
  • Caixabank, S.A.
  • Banco de Sabadell, S.A.
  • Banco Popular Español, S.A.
  • Bankinter, S.A.
  • Bankoa, S.A.
  • Targobank, S.A.
  • Caja Laboral Popular, C.C.
  • Caja Rural de Navarra, S.C.C.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2014ko otsailaren 17an irekiko da eta aurrekontua amaitu arte egongo da irekita.
Loturak:
Informazioa:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arauak (DEKRETUA)
Arauak (AGINDUA)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

IKUSMER: Otsaileko berrien aukera

IKUSMER: MERKATARITZARI BURUZKO BERRIEN AUKERA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

IKUSMER-rek, Merkataritza Behatokia hilero aukeratzen ditu merkataritzarako berririk
interesgarrienak.

Hona hemen 2014ko OTSAILAko aukera, espero dugu zuen interesekoa izan dadila.

2014KO OTSAILA BERRIEN AUKERA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: