2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

Bizkaiko Foru Aldundia 2014: ETEei Diruz Languntzeko Programa. EETIFIL


EETIFIL PROGRAMA 2014: ETEEI DIRUZ LANGUNTZEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
6 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresak, baldin eta haien jarduera nagusia handizkako industria eta merkataritzarekin loturako industria, eraikuntza, garraio eta zerbitzuen sektoreekoa bada.
Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea
  • Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak:
Diruz laguntzeko ekintzatzat joko dira jarduera ekonomikoa hobetzeko, zabaltzeko edo berriko inbertsioek. Inbertsioek gutxienez 30.000 euroko bolumeneko diru-laguntza jaso dezakete.

OHARRA: Inbertsioak 2013ko urriaren 1etik 2014ko irailaren 30era bitarteko epearen barruan gauzatu behar dira

Zehazki, kapitulu honen ondoreetarako, diruz lagun daitezke honako kategoria hauetakoren batekoa diren ibilgetuak:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 215. Beste instalazio batzuk
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Honako hauek ez dira diruz lagunduko:
  • 500 euro (BEZa kenduta) baino gutxiagoko gastuen frogagiriak
  • BEZa
  • Kreditu-lineetako modalitate guztiei dagozkien interesak
  • Banku-komisioak
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak
Laguntza Kopurua:
Diruz lagunduko den inbertsioaren %8 izango da diru-laguntza.

Diru-laguntzaren gehineko kopurua, erakundeko, 50.000 eurokoa izango da.
Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 014ko irailaren 1ean hasi eta hil bereko 30ean bukatuko da, 13:30ean.
Loturak:
Informazioa: EETIFIL programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina