2010(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

Ongi etorri mezua

GERNIKA-LUMOKO MERKATARITZA DINAMIZATZEKO BULEGOKO WEB GUNE BERRIA


Merkataritza zerbitzuaren izena aldatu da eta oraindik aurrera Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa deituko da. Horregatik lehenengo web gunean zegoen informazio guztiak gune honetara aldatu ditugu.


Leku honetan egindako informeak kontsultatu ahali zango zarete eta artikulu berriak sartuko ditugu etengabe. Sektorean sortzen diren berri guztiek bere lekua edukiko dute hemen.


Espero dugu informazio hau guztia zuen intereseko aizan dadila.


Adeitasunez:

Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria

2009(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

MLTK Gernika-Lumoko ABENDUAren Boletina

MLTK Gernika-Lumo: 2009KO ABENDUAREN BULETINAREN INDIZEA
  • ZORIONAK ETA URTE BERRI ON
Zorionak

  • GERNIKA-LUMOKO UDALA: MERKATARITZA SUSTAPENERAKO KANPAINA:
GERNIKA SHOPPING gida

  • GERNIKA-LUMOKO MERKATARITZA KOMUNIKABIDEETAN:
Denda handiak edo txikiak?

  • UMOREA:
Super-heroiak krisialdiaren kontra


  • 2009KO ABENDUAKO ERAKUSKETA AZOKAK
2010eko urtarrileko erakusketa azokak

2009(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

GERNIKA-LUMOKO MLTK-K GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZKIZUE
Gernika-Lumoko MLTK-k Gabon zoriontsua opa nahi dizuegu eta espero dugu 2010 urtea benetan ona izan dadila zuentzat.

Badakigu krisialdia han dagoela eta konkretuki merkataritzan izugarrizko eragina daukala eta horregatik egoera hau ahalik eta azkarren gainditzea da gure nahia.

Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria

Aurkezpena: “GERNIKA SHOPPING” gida

GERNIKA SHOPPING: MERKATARITZA-SUSTAPENA FORMA BERRIA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Pasaden abenduaren 14an Gernika-Lumoko Udalak GERNIKA SHOPPING gida aurkeztu zuen, honek merkataritza-sustapenerako produktu berri berria da benetan.

Argitalpen honek oso izaera publizitarioa argia dauka eta bere helburua ez da dauden eskaintza zabaltzea gidan agertzen diren denden salmentak gehitzea baino.

Publikoa Gernika-Lumoko biztanleak dira baina baita eskualdeko biztanleak eta turistak. Gida honek informazio azkarra eta laburra dauka: 38 denda dira MODA, OINETAKO era OSAGARRIETAKO sektoreetakoak, horrela erabiltzen dutenek ez dute denbora galduko denden bila, aurretik jakingo dute zer nahi duten eta non aurkitu dezaketen.

Denda bakoitzak fitxa bat dauka eta bertan agertuko dira kontaktu datu guztiak (errotulua, helbidea eta telefonoa), dendaren argazki bat eta saltzen dituen marka ezagunenak. Erdiko orrietan mapa bat dago eta han kokatuta daude denda guztiak errazago lokalizatzeko.

Guztian 10.000 ale inprimatuko dira eta eskura egongo dira parte hartu duten dendetan, Busturialdeko ostatuetan (hotelak, ostatuak eta landetxeak) eta turismorako garrantzia handia duten beste zenbait lekutan, adi bidez: Guggenheim museoa, Arriaga teatroa eta zenbait hotelak. Modu honetan informazio hau asko banatuko da eta turista askori helduko da.

Begiratu aurkezpen hau eta gidaren ideia argiagoa edukiko duzu:

Gernika-Lumoko merkataritzak edonori aurre egingo dio

DENDA HANDIAK EDO TXIKIAK
(handiak ez du hobea esan nahi)

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Gernika-Lumoko merkataritza denda txikiez osatuta dago eta denda bakoitzak bere estilo propioa dauka, bere gauzak egiteko era, bere nortasuna. Bakarrik ez dira asko baina denak batera lehen mailako gune komertziala osatzen dute eta gune honek aurre egin diezaioke saltoki handiei.

Kasu honetan konkurrentzia komunikabideetan izan da, denda txikia eta handia, biak, garratzi bereko berria dira: Eroski eta Charcutería Pepi, aurrez aurre, biak dendak, biak berdinak.

Berri osoa hemen irakurri dezakezu


¿Grandes o pequeñas tiendas?

UMOREA: Super heroiak vs Krisialdia

SUPER HEROIEK BAT EGITEN DUTE KRISIALDIARI AURRE EGITEKO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Krisialdiaren eragina sektore eta pertsona guztiek nabaritzen dute, baita super-heroiek ere. Baina azken talde honek argi dauka aurre egin behar dutela.

Irudi hauetan guztiahaldun… hau da, Superlópez,-ek, behin betiko konponbidea dauka krisialdia gainditzeko: COMBATE LA CRISIS: ¡COMPRALO TODO! (KRISIARI AURRE EGIN: DEN DENA EROSI!)

Egia da Jan-ek komiki hau 1981 urtean marraztu zuela baina gaur egun arazo bera daukagu eta konponbidea hau ona izan daiteke, hori bai, txiste bat da eta umorez hartu behar dugu.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua