2025eko Uztaileko Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2025eko Uztaileko Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko uztailaren 20(a), igandea

Erakusketa Azokak: 2025eKO ABUZTUA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da
(*) BEHIN-BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2025eKO ABUZTUA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
AZOKAFIDMA - 68ª Feria Internacional de Muestras de Asturias 2025/08/02tik 2025/08/17ra (*) GIJÓN (ASTURIAS)
BATZARRA30th International Conference on Low Temperature Physics 2025/08/07tik 2025/08/13ra BILBAO
AZOKA18ª Feria de Artesanía de Gran Canaria Verano Sur 2025/08/08tik 2025/08/17ra LAS PALMAS DE GRAN CANARIA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2025(e)ko uztailaren 18(a), ostirala

MerkaEkin programa, euskal merkataritzari laguntzak emateko

MERKAEKIN: MERKATARITZA-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

AURKIBIDEA

  • Laguntzaren xedea
  • Onuradunak
  • Laguntza-lerroak
  • Laguntza mota
  • Diruz laguntzen diren kontzeptuak
  • Merkataritzako ekintzailetza-proiektuetan aholkularitza espezializatuaren gastuak
  • Merkataritzako negozioa abian jartzen laguntzeko inbertsioak, sendotzen laguntzeko, edo hazten laguntzeko
  • Merkataritza-negozioa abian jartzeko egindako gastuak
  • Eskaera egiteko epea
  • Eskaera egiteko lekua
  • Estekak
  • Laguntzaren xedea:

    Saltoki txikiak egoera hauetan bultzatzeko dirulaguntzen lerro bat da:
    • Dirulaguntzak merkataritzako negozioa martxan jartzeko
    • Dirulaguntzak merkataritzako negozioa sendotzeko
    • Dirulaguntzak negozioari hazten laguntzeko

    Onuradunak

    • Ekintzaileak (banakakoak edo pertsona-taldeak), baldin eta enpresak egingo duen jarduera komertziala bada.
    • Mikroenpresak eta merkataritza-enpresa txikiak (autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak).

    Beste betekizun batzuk
    1. Egiten den edo egingo den jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu behar da.
    2. Jarduera ekonomiko hori Agindu arautzailearen 8. oinarrian jasotako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeetako batean sartuta edo sartuta egotea aurreikusi behar da.

    Laguntza-lerroak

    Programak hiru laguntza-lerro ditu:
    1. 1. lerroa Abiatu, merkataritzako negozioa martxan jartzeko.
    2. 2. lerroa Sendotu, merkataritzako negozioa sendotzeko.
    3. 3. lerroa Hazi, negozioari hazten laguntzeko, merkatu berrietara iritsiz edo eskaintza dibertsifikatuz.

    Laguntza mota

    Laguntzak itzulpen gabeko dirulaguntza gisa gauzatuko dira .

    Diruz laguntzen diren kontzeptuak

    • MERKATARITZA-EKINTZAILE AHOLKULARITZA: denda sortzeko edo hazteko Merkataritzako ekintzailetza-proiektuetan aholkularitza espezializatuaren gastuak.
    • MERKATARITZA-EKINTZAILE DIRULAGUNTZAK: merkataritza-negozioa abian jartzen, sendotzen edo hazten laguntzeko inbertsioak.
    • MERKATARITZA-EKINTZAILE DIRULAGUNTZAK: merkataritza-negozioa abian jartzean sortutako gastuak.

    Merkataritzako ekintzailetza-proiektuetan aholkularitza espezializatuaren gastuak

    Lerroa Negozioaren fasea Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Funtsezko baldintzak
    AbiatuHasieraNegozio-plana, bidelagun lana eta jarraipenaEJZn alta emanda ez egotea
    SendotuSendotzeko aldiaDiagnostikoa, hobekuntza-plana, jarraipenaAlta EJZn 2-5 urte bitartean
    HaziHazteko aldiaHedapen-, dibertsifikazio- eta jarraipen-planaEJZn alta ≥ 3 urte
    Betekizun komunak:
    • Planek gutxieneko eduki zehaztua izan behar dute.
    • Gutxienez 35 orduko aholkularitza.
    • Deialdiaren aurretik egindako planak baliozkotu egin behar dira.
    Laguntzen zenbatekoa:
    Onartutako gastu garbiaren % 80 lagunduko da diruz; baina gehienez 5.000 euro.

    Gauzatzeko epea:
    2026ko apirilaren 30era arte, barne.

    Merkataritzako negozioa abian jartzen laguntzeko inbertsioak, sendotzen laguntzeko, edo hazten laguntzeko

    Lerroa Negozioaren fasea Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Funtsezko baldintzak
    AbiatuHasieraEkipamendua, obrak, teknologiaJEZen alta ≤ urte 1, Negozio Plan balioztatua
    SendotuSendotzeko aldiaInstalazioak hobetzea, digitalizazioa 2 – 5 urteko EJZn alta ematea, Kontsolidazio Plan balioztatua
    HaziHazteko aldiaLokal beriak, hedapenaAlta JEZ ≥ 3 urtetan, Hazkunde Plan balioztatua
    Betekizun komunak:
    • Programa honetan sartzeko, eskatzaileek, lehenago, II. kapituluko «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza» laguntza-programako lerro bereko aholkularitza amaituta eduki beharko dute eskabidea egin aurreko 2 urteetan.
    • Agindu hau argitaratu baino lehenago egindako planak organo kudeatzaileak baliozkotu beharko ditu.
    Laguntzen zenbatekoa:
    Onartutako inbertsioen % 80 lagunduko da diruz, baina gehienez ere 25.000 euro.

    Gauzatzeko epea:
    2026ko apirilaren 30era arte, barne.

    Merkataritza-negozioa abian jartzeko egindako gastuak

    Lerroa Negozioaren fasea Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Funtsezko baldintzak
    AbiatuHasieraEkipamendua, obrak, teknologiaJEZen alta ≤ urte 1, Negozio Plan balioztatua
    Betekizunak:
    • Programa honetan sartzeko, eskatzaileek, lehenago, II. kapituluko «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza» laguntza-programako lerro bereko aholkularitza amaituta eduki beharko dute eskabidea egin aurreko 2 urteetan.
    • Agindu hau argitaratu baino lehenago egindako planak organo kudeatzaileak baliozkotu beharko ditu.
    Laguntzen zenbatekoa:
    Onartutako gastu garbiaren % 80 lagunduko da diruz; baina gehienez 7.500 euro.

    Gauzatzeko epea:
    2026ko apirilaren 30era arte, barne.

    Eskaera egiteko epea

    Epea 2025eko irailaren 30ean bukatuko da.

    Eskaera egiteko lekua

    Eskaerak online aurkeztu behar dira, ESTEKA honen bidez sar daiteke gunera.

    Estekak



    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: