2018ko Abenduko Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018ko Abenduko Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko abenduaren 13(a), osteguna

Gabonetako argiak Gernika-Lumon

GERNIKA-LUMO GABONETARAKO ARGITU DA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Joan den abenduaren 5ean herriko Gabonetako argiak piztu Gernika-Lumon


Gabonak argiu eta ingurumena zaindu

Udalak ipini dituen argiek oso diseinu berezia daukate herriko monumentu eta eraikuntzen oinarrituta.
Bestalde erabili diren argiak kontsumo baxukoak dira.

Hau ez da Vigo baina argiz beteta dago Gernika-Lumo


Argiak eta motiboak leku hauetan kokatuko dira: herriko sarreretan, Erialeko eta Pasilekuko gunean, Carlos Gangoiti, Artekalea, Juan Calzada, Industria, Adolfo Urioste, Barrenkalea, Ocho de Enero, Don Tello, San Juan, San Bartolomé kaleetan eta Lorategieta auzunean.

Udaleko eraikuntza nagusiak argituta egongo dira ere, batez beste Bakeraren Museoa, Kultur Etxea eta Udaletxea. Aipagarria da beti Foru Plazako zuhaitz handia.

Argiak piztuta egongo dira arratsaldeko 18:00 etatik goizeko 8:00etara.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Like: Bizkaiko XXXV. Erakuslehioen Lehiaketa

BIZKAIKO XXXV. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2018/11/me-gusta-xxxv-concurso-de-escaparates.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bilboko Merkatal Ganberak Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berri bat jarri du matxan Bizkaiko udalerri guztietan merkataritzaren kultura eta irudia sustatzeko konpromisoarekin.

Izen emateko epea:
Azaroaren 5etik abenduaren 5era

Izen emateko era:
Bilboko Merkatal Ganberako web orria izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra: XXXV Erakusleiho Lehiaketa

Inskripzioa:
Doan

Erakusketa epea:
  • Abenduaren 5etik 31ra
  • Erakusketak dirauen bitartean, erakusleihoak argiztatuta egongo dira gaueko 22:00ak arte.
  • Erakusleiho guztiek, parte hartzen dutela erakusteko, Antolakuntzak emandako bereizgarria jarri beharko dute ongi ikusteko moduan.
Zer baloratuko da:
  • Kalitatea
  • Komertzialtasuna eta produktuaren aurkezpena
  • Sormena
  • Argiztapena
  • Modernitatea eta berrikuntza
Sariak:
Lorura honetan aurki dezakezu sarien-zerrenda: Bizkaiko XXXV. Erakusleiho Lehiaketaren sariak

Parte hartzeko gonbidatu nahi dizuegu lehiaketa hau oso aukera ona delako zure denda promozionatzeko eta zure erakuslehioa zaindu dezazuelako.

Lehiaketaren babesleak Kutxabank eta El Correo dira. Gainera, erakunde hauen laguntza ere badauka: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapena Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Lankidego, "Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea, eta Azul Marino Bidaiak.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Bizkaiko XXXV. Erakuslehioen Lehiaketaren sariak

BIZKAIKO XXXV. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAREN SARIAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko XXXV. Erakusleiho Lehiaketak ondoko sariak emango ditu:

  • Bilboko Merkataritza Ganberak, Kutxabank-ek eta El Correok emandako lurralde mailako sariak
    • Lehen Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 1.000 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Bigarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 700 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Hirugarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 550 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
  • Sektoreko sariak (Eskultura original batekin sarituko dira ondoko sektoreak)
    • Elikadurako Sari Berezia, Bizkaiko Txakolina-k emanda
    • Gozogintza
    • Oinetakoak, Larrua eta Larrugintza
    • Drogeria eta Lurringintza
    • Botikak
    • Loradendak
    • Irudi Pertsonala
    • Bitxigintza, Ordulariak, Imitaziozko Bitxiak eta Opariak
    • Liburu-dendak eta Paper-dendak
    • Burdindegiak
    • Altzariak eta Dekorazioa
    • Ehunak eta Jantziak
    • Jarduera anitzak
    • Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak ere sari bat emango du
  • Ostalaritzako Sari Berezia, Baqué Café-ren eskutik

  • Sormenari Saria, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik

  • Merkataritzako Berrikuntzari Saria, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren eskutik

  • Argiztapenari Saria, Iberdrolaren eskutik erakusleihoan agertzen diren produktuak ongien nabarmentzen dituen merkataritza argiztapen onenari

  • Barruti Sariak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak emandako eskultura bat, barruti bakoitzeko erakusleiho onenak saritzeko

  • Ezkerraldenda Saria, Merkatari eta ostalarien federakundea den Ezkerraldendak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko partaide diren denden artean, eskualde-erakusleiho onenari saria emango dio

  • Ehun urteko merkataritza establezimendua, Sari berezia egongo da Lehiaketaren aurreko edizioetan kategoria honetan saritu ez ziren merkataritza establezimenduentzat, 2014an 100 urte bete edo pasa dituztenentzat alegia

  • "Merkataritzako web onenarentzat" Saria, eraginkorra, edukia eta Interneteko zerbitzu onenak eskaintzen dituen web orria saritzeko

  • Merkataritza Konposizio Onenari Saria, El Corte Inglés-en eskutik. Saldu beharreko produktua aurkezteko ideia original onena sarituko da, erakusleihoa osatzen duten elementu tekniko eta estetikoen arteko oreka bilatuko delarik

Aurten erosleek ere sari bat jaso dezakete. Whatsapp bidez 648 281 730 zenbakira bidalitako tiketaren edo fakturaren argazki guztiek parte hartuko dute zozketan, eta erosketa egin duteneko saltegiaren eta eroslearen izena zein den agertu beharko da bertan. Erosketak egiteko epea abenduaren 5etik 31ra izango da eta argaziak bidaltzeko epearen azken eguna 2019ko urtarrilaren 3 izango da

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: