2017ko Otsaileko Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017ko Otsaileko Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko otsailaren 25(a), larunbata

Erakusketa Azokak: 2017KO MARTXOA

OHARRAK:

  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK

ERAKUSKETA AZOKAK: 2017KO MARTXOA


AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
BESTEAKFORINVEST2016/3/8tik 2017/3/9ra VALENCIA
AZOKAINNOVATE4CLIMATE2016/5/22tik 2017/5/26ra BARTZELONA
AZOKA EXPOHALAL SPAIN. MEDITERRANEAN FOOD TOURISM AND LIFESTYLE EXHIBITION 2016/11/10etik 2017/11/11ra MADRIL
AZOKA4YFN2017/2/27tik 2017/3/2ra BARTZELONA
AZOKA YOMO - MOBILE FESTIVAL PARA JOVENES 2017/2/27tik 2017/3/2ra BARTZELONA
AZOKA FARMAFORUM Y COSMETICAFORUM. FORO INDUSTRIA FARMADEUTICA Y BIOFARMACIA COSMETICA Y TECNOLOGIA DEL LAB 2017/3/1etik 2017/3/2ra MADRIL
AZOKAIMAGINENANO2017/3/1etik 2017/3/31ra (*) BILBO
AZOKAMOSTRA DA OPORTUNIDADE2017/3/3tik 2017/3/5era OURENSE
AZOKA WINTER FREAK salón del manga y cultura alternativa 2017/3/4tik 2017/3/5era MURCIA (Torre-Pacheco)
AZOKAFERIA DE LA BELLEZA, MODA Y COSMÉTICA2017/3/10etik 2017/3/12ra BADAJOZ
AZOKADESEMBALAJE2017/3/11tik 2017/3/12ra BILBO
AZOKAEXPOSPORTS2017/3/13tik 2017/3/14ra BARTZELONA
AZOKA MARINE ENERGY WEEK2017/3/27tik 2017/3/31ra BILBO
AZOKASINAVAL/EUROFISHING (Luxua)2017/3/28tik 2017/3/30era BILBO
AZOKAFERIA INTERNACIONAL DEL JUEGO2017/3/28tik 2017/3/30era MADRIL
KONGRESUA22 REUNION NACIONAL SEH-LEHLA2017/3/29tik 2017/3/31ra MADRIL
AZOKAFAME INNOWA 2017/3/29tik 2017/4/1ra MURCIA (Torre-Pacheco)
AZOKASALÓN I. COMIC DE BARCELONA2017/3/30etik 2017/4/2ra BARTZELONA
AZOKAIMOTOH! BARCELONA2017/3/30etik 2017/4/2ra BARTZELONA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2017(e)ko urtarrilaren 1(a), igandea

Zinemako dendak

ZINEMAKO DENDAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Zinemaz hitz egiten dugunean, baina ZINEMA maiuskulaz idatzita, hamaika titulu datoz gure burura: Blade Runner, Kane herritarra, Diligentzia, Star Wars,… guztiak gure kulturaren ikonoak.

Baina film handi hauetan zer edo zer falta da: dendak. Bai, mota askotako dendak agertzen dira baina ez dira protagonistak, antzezlekuak baino ez. Ez daukate eraginik istorioan. Berdin da akzioa leku horietan gertatzea beste edozein lekutan baino.

Baina salbuespenak ere badaude, zinemako kontakizun eta historiak denda bati buruzkoak direnak. Denda hauek filmaren protagonistak dira eta bere gidoiaren erritmoa adierazten dute. Hauexek dira adibide batzuk:

Zinemako dendak


La pequeña tienda de los horrores

SINOPSIA: Lore-saltzaile batek lore arraro bat aurkitzen du. Lore arraro hori aitzakia, lore-denda hiriko famatuena bilakatuko da, baina loreak sekretu ikaragarri bat dauka.

Komedia musikal honetaz film bi egin dira, 1960 eta 1986 urteetan. Ia akzio guztia denda barruan gertatzen da, lore famatu honen inguruan. Denda istorioaren koprotagonista da, esparru perfektua ipuinaren testuingururako. Hiri baten barruan lore-denda da leku hoberena lore berezi bat edukitzeko eta filmean primeran ikusi dezakegu nola erakargarri, apartekoa eta paregabea den elementuak dendaren salmentak gehitu dezakeen.

BIG

SINOPSIA: Heldua izan nahi duen ume batek desio bat eskatzen dio makina magiko bati. Bere desioa beteko da, baina horrek beste arazo batzuk sortuko ditu.

Tom Hanks da ipuin atsegin honen protagonista, gizon baten gorputzaren barruan bizi den ume honek helduen munduan bizi behar du. Hau lortzeko lana aurkituko du ume guztiek lan egin nahi duten lekuan, munduko jostailu-dendarik handiena. Denda hau istorioaren parte bihurtuko da eta aldi berean merkataritzaren ikono bat, egiazko denda bat zelako. Fao Schwarz zeukan izena eta New York-eko Bosgarren etorbideko 767 zenbakian zegoen; barruan Tom Hanks eta bere nagusiak jo zuten piano erraldoia aurki genezakeen. Filma estreinatu zenetik (1988 urtean) denda itxi zen arte milaka pertsona eta turista pasa ziren bai denda bai pianoa bisitatzeko.

Chocolat

SINOPSIA: Emakume exotiko batek txokolate-denda ireki du Frantziako herri txiki eta tradizional batean, laster denda eta bere salgai goxoek herriko bizimodua desorekatuko dute.

2000 urtean estreinatutako filma berezi honetan Juliette Binoche da “Chocolaterie Maya” ireki duen enpresari gaztea. Dendak berak eta bertan saltzen diren produktu gozoek herriko bizimoduan egundoko eragina edukiko dute; denda pixkanaka-pixkanaka istorioaren kokaleku bihurtuko da, herritar batzuentzat zoragarria izango da, beste batzuentzat, ordea, deabruzko obra bat.

Delicatessen

SINOPSIA: Istorio surrealista honetan auzoteri arraro bat bisitatuko dugu mundu post-apokaliptiko batean. Auzokide guztien bizitzak haragi-denda berezi batekin lotuta daude modu batean edo bestean.

1991 urtean estreinatutako film honetan auzokide guztien janari iturri bakarra eraikuntzan dagoen haragi-denda da, Delicatessen-a, baina bertan saltzen den haragia ez da Labelekoa. Hala eta guztiz ere, jan egin behar dute eta behar den guztia egingo dute denda irekita eta haragiz beteta egon dadin.

Desayuno con Diamantes

SINOPSIA: Holly Golightly (Audrey Hepburn) oso emakume nabarmena da eta egunero gosaria hartzen du Tiffany's bitxi-dendako erakusleihoaren aurrean. Bere bizitza guztiz aldatuko da Paul Varjack (George Peppard), bere auzokide berria, ezagutu eta gero.

Filmografiaren klasikoa, 1961 urtean estreinatua, Holly eta Paul bere bi protagonisten artean gertatuko den istorio erromantikoa kontatu zaigu. Egia da Tiffany's bitxi-denda ez dela narrazioaren puntu garrantzitsuena, baina izena ematen dio filmari bere bertsio originalean: Breakfast at Tiffany’s.

Denda hau egiazkoa zen 1961 urtean (eta da oraindik), New York-era joaten bazara bere Bosgarren etorbideko 727 zenbakian aurkituko duzu, eta gura baduzu croissant bat jan dezakezu erakusleihoaren aurrean zure gosaria diamanteekin propio gozatzeko.




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: