KONTSUMOKO ARBITRAJE SISTEMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuKontsumoko Arbitraje Sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak herritarren esku jartzen duen zerbitzu publikoa da, kontsumoaren arloan sortzen diren eztabaidak konpontzeko. Kontsumitzaileen, eta enpresen, saltokien edo profesionalen arteko gatazkak konpontzeko sistema bat da.
Sistema honek bere abantaila ugari ditu: sistema azkarra da, ez du formalitate konplikaturik, borondatezkoa, doakoa eta loteslea, bi aldeak arbitraje- laudoa betetzera behartuta baitaude.
Enpresa, saltoki eta profesionalentzat, Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikitzea balio erantsia da, eta bezeroei eskaintzen dieten kalitate-bermea. Gaur egun, 16.000 enpresa baino gehiago ditugu Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita.
Sistema horri atxikitzea erraza eta azkarra da, Kontsumobideren webgunean aurki daitekeen atxikimendu-konpromisoa osatu eta erakunde horren helbidera posta elektronikoa bidez (kontsumobide.sistema.arbitraje@gmail.com) bidali besterik ez da egin behar. Egun gutxi barru, baieztapena eta establezimenduko atean jartzeko bereizgarria jasoko dira.
ATXIKITZEKO KONPROMISOA
Anima zaitez eta eman pausoa.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina