2022KO OSTALARITZAKO ETA GAUEKO AISIALDIKO ESTABLEZIMENDUEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZA-PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuOnuradunak:
Elkarrekiko Berme Elkarte (EBS) baten edo Nekazaritza Kauziorako Estatuko Sozietate Anonimoaren (SAECA) abala duten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainian egindako inbertsioetarako edo likidezia beharrak betetzeko.Deialdi honen ondorioetarako, eta jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluan ixteko ordutegiari buruz ezarritako sailkapenaren arabera, honako hauek hartzen dira ostalaritzako eta gaueko aisialdiko establezimendutzat:
- II. taldeko establezimenduak, 01:00etan itxi behar direnak:
- Kontzertu-aretoak.
- I. edo III. taldeetan sartzen ez diren ostalaritzako establezimenduak.
- III. taldeko establezimenduak, 02:30ean itxi behar direnak:
- Pubak eta taberna bereziak.
- IV. taldeko establezimenduak, 04:30ean itxi behar direnak:
- Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.
Laguntzaren zenbatekoa:
Laguntza hauek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa establezimendu motaren eta establezimendu horretan 2021eko abenduaren 1ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da.
Langileen zenbaketa egiteko, honako txosten hauek hartuko dira kontuan, 2 bloketan elkartuta:
- 1. blokea:
- Kotizazio Kontuaren Kode (KKK) baten Lan Bizitzari buruzko txostena.
- Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta ematea (RETA).
- Langile autonomoaren (edota laguntzailearen) eta erakunde eskatzailearen arteko lan-harremana egiaztatzen duen dokumentua.
- 2. blokea:
- Alta-egoeran dauden langileen Batez besteko Plantillaren txostena, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona (BP).
Langile kopurua kalkulatzeko, establezimendu mota hartuko da kontuan, betiere agindu honetan aurreikusitako sailkapenaren arabera; era berean, aurreko apartatuan adierazitako txostenak ere kontuan hartuko dira, honako ehuneko hauek aplikatuta:
Establezimendu mota |
1. blokea |
2. blokea |
---|---|---|
II. taldea |
%50 |
%50 |
III. taldea |
%60 |
%40 |
VI- taldea |
%80 |
%20 |
Formula hau aplikatuko zaio talde bakoitzari laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, langile-kopuruaren zenbaketaren arabera.
Establezimendu mota | Langile kopuruaren zenbaketa | Emaitza | Laguntzaren zenbatekoa |
---|---|---|---|
II. taldea |
(1. blokea x 0,50) + (2. blokea x 0,50) |
1 edo 2 |
2.000,00€ |
3 |
2.300,00€ |
||
4 |
2.400,00€ |
||
5 edo 6 |
2.500,00€ |
||
7 |
2.600,00€ |
||
8 |
2.700,00€ |
||
9 |
2.800,00€ |
||
10 |
2.900,00€ |
||
11 eta 20 bitartean |
3.200,00€ |
||
20 eta 30 bitartean |
4.500,00€ |
||
31 baino gehiago |
6.000,00€ |
||
III. taldea |
(1. blokea x 0,60) + (2. blokea x 0,40) |
1 eta 4 bitartean |
6.000,00€ |
5 eta 10 bitartean |
10.000,00€ |
||
11 eta 20 bitartean |
20.000,00€ |
||
20 baino gehiago |
25.000,00€ |
||
IV. taldea |
(1. blokea x 0,80) + (2. blokea x 0,20) |
1 eta 4 bitartean |
10.000,00€ |
5 eta 10 bitartean |
30.000,00€ |
||
11 eta 20 bitartean |
50.000,00€ |
||
20 baino gehiago |
70.000,00€ |
1 BLOKEA: Hauen batuketa: KKK+RETA+ESKATZAILEA EZ DEN AUTONOMOA
- Kotizazio Kontuaren Kode (KKK) baten Lan Bizitzari buruzko txostena.
- Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta ematea (RETA).
- Eskatzailea ez den langile autonomoaren (edota laguntzailearen) eta erakunde eskatzailearen arteko lan-harremana egiaztatzen duen dokumentua.
- Alta-egoeran dauden langileen Batez besteko Plantillaren txostena, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona (BP).
Eskaerak nola egin:
Laguntza hauek bitarteko elektronikoen bidez bakarrik kudeatuko dira, ESTEKA honetan.Eskabideak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an, 23:59etan amaituko da.Estekak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren orrianOhiko galderak
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina