2022(e)ko otsailaren 4(a), ostirala

Next Generation EU diru-laguntzak

LANBIDEREN LAGUNTZAK INBERTSIORAKO 2022


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Europar Batasuna-NextGenerationEU laguntzen barruan, mikroenpresentzako lerro bat irekiko da.

Laguntzaren Xedea:

Enpleguari eusten laguntzea.

Onuradunak:

Diru-laguntzaren onuradun izan ahalko dira mikroenpresak, beren forma juridikoa edozein izanda ere, betiere beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta gutxienez lantoki bat bertan badute, soldatapeko hamar langile baino gutxiago badituzte, eta beren negozio-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

Diruz lagun daitezkeen bi inbertsio-lerro daude:
  1. Trantsizio ekologikorako inbertsioen kasuan:
    1. Aurrezte edo eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
    2. Energia ez-kutsagarri eta berriztagarrien instalazioak.
    3. Energetikoki eraginkorra den ekipamendua, jarduerara bideratua, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badu (A+++, A++ eta A+, edo baliokideak).
    4. Klimatizazio-ekipoak, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badute (A+++, A++ eta A+, edo baliokideak).
    5. Ingurumen-ziurtagiriak (EMAS, ISO14001, ISO 14006, UNE 150301, etiketa berdea eta abar), hemen sartzen delarik egindako ezarpenaren inbertsioa.
    6. Garraio-elementu elektriko edo hibrido entxufagarriak, enpresariaren edo profesionalaren jarduerarekin zuzenean eta esklusiboki lotuta daudenak; karga elektrikoko puntuak.
    7. Ekonomia zirkularreko irtenbideak, enpresaren jasangarritasunean aurrera egiteko: orokorrean kontsumoak, eta, zehazki, lehengaiak eta energia murrizten dituztenak; hondakinen sorrera murrizten dutenak; berrerabilpena areagotzen dutenak; uraren erabileraren eraginkortasuna hobetzen dutenak edo berotegi-efektuko gas-isuriak murrizten dituztenak. Produktuetan edo biltzeko prozesuan hondakinen sorrera ezabatu edo murrizten duen diseinua ahalbidetzen duten irtenbideak.
    8. Bio dibertsitatea berrezartzeko proiektuen ezarpena, jarduera ekonomikoarekin lotutakoa.
  2. Trantsizio digitalerako inbertsioen kasuan:
    1. Ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea.
    2. Haririk gabeko konektagarritasuna hedatu edo hobetzeko inbertsioak.
    3. Irtenbide teknologikoen ezarpena, enpresaren digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko: hodeiko biltegia, kobrantza eta ordainketa segurua, negozioaren kudeaketa integrala (bezeroak, hornitzaileak eta abar), Big Data prozesuetan oinarritutako irtenbide aurreratuak, bezeroaren esperientziako irtenbide teknologikoak (errealitate handitua, errealitate birtuala, errealitate murgildua, eta abar), fakturazio elektronikoko irtenbideak (TicketBAI-TBAI sistemarako fakturazio-softwarea barne), bezeroarentzako zerbitzuen kudeaketa, salmenta-puntuen terminalak, produktuen kodetze eta irakurketa optikorako sistemak, eta abar.
    4. Merkaturatze-sistemak martxan jarri edo hobetzeko sorrera, garapena eta ezarpena (webguneen garapena, online salmenta, ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak)


Gutxienezko inbertsioa:

Egindako inbertsioek gutxienez 600 euroko zenbatekoa eduki behar dute, BEZa kanpo.


Laguntzen kopurua:

Emango diren diru-laguntzak 5.000 eurokoak izango dira, mikroenpresa onuradun bakoitzeko.

Inbertsioak egiteko epea:

Mikroenpresek berariaz egiaztatu beharko dute trantsizio ekologiko edo digitalerako inbertsioak egin eta ordaindu dituztela, 2021eko urtarrilaren 1etik diru-laguntzaren eskaria aurkezten den datara arte.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31ra izango da.

Tramitazioa:

Diru-laguntza-eskabideak EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: Egoitza elektronikoa

Lanbideren web-orrian ere esteka bat egongo da: LANBIDE.

Informazio Gehiago:

Laguntzaren fitxa LANBIDE web orrian

Araudia


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina