2021(e)ko maiatzaren 14(a), ostirala

2021, errekuperazioa pixkanaka iristen ari da

2021, URTEBETE ITXARONDA BAINA ZAILA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Merkataritzak %0,4ko beherakada izan zuen urte arteko tasan

Iturria: Eustat, Txikizkako merkataritzaren indizea (ICIm). I/2021

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritza-sektoreak % 0,4 murriztu ditu salmentak 2021eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta; hala ere, zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, 2020ko lehen hiruhilekoaren maila berean jarraitzen dute (urte arteko % 0,0ko aldaketa).
Sektoreka, Elikaduraren salmentek % 1,4ko beherakada izan zuten. Gainerako produktuen salmentei dagokienez, joera kontrakoa izan da, % 1,4 igo baita. Kontuan izan behar da 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zela COVID19ren pandemiari aurre egiteko19, txikizkako merkataritzaren sektorearen jardueran aldaketa handia eragin baitzuen.

2020ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, Elikaduran salmentak % 0,6 jaitsi dira, eta Gainerako produktuetan salmentak % 0,7 igo dira.

Elikaduraren txikizkako merkataritzaren barruan, Elikaduran, edarietan eta tabakoan Espezializatutako merkataritza (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 1,6 murriztu da 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta txikizkako merkataritza EZ-Espezializatua, berriz, % 1,3 murriztu da (batez ere, supermerkatuak eta hipermerkatuak).
Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan, 2021eko lehen hiruhilekoko salmentek bilakaera desberdina izan dute 2020ko hiruhileko berarekin alderatuta. Hala, Etxeko Ekipamenduan espezializatutako merkataritza, besteak beste etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak barne hartzen dituena, % 16,5 igo da, eta Beste Kontsumo-ondasun batzuetan espezializatutako txikizkako merkataritza (liburuak, papergintzako artikuluak, jostailuak eta kirol-gaiak, adibidez) % 6,0 igo da. Aitzitik, Pertsonaren Ekipamenduan espezializatutako saltokiak (jantziak, oinetakoak eta farmazia-produktuak, adibidez) % 9,0 egin du behera, eta ez-espezializatuak, berriz, % 2,6.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina