MERKATARITZAKO SARI NAZIONALAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuIndustria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak 15000 euroko saria duten Merkataritzako Sari Nazionaletarako deialdia ireki berri du.
Nortzuk aurkez daitezkeen:
Enpresaburu autonomoak eta txikizkako merkataritzan aritzen diren merkataritza-sozietateak izan daitezke hautagai, baldin eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 64., 65. eta 66. epigrafeetan badaude (elikagaien merkataritza eta elikagaiena ez den merkataritza).Zer baloratzen den:
- Negozioan teknologia berriak sartzea, bai kudeaketari dagokionez, bai merkaturatze-prozesuari dagokionez (30 puntu, gehienez).
- Webaren edukia, on line erosteko aukera, kontsumitzailearekin komunikatzeko bideak eta marketin digitala erabiltzea (30 puntu, gehienez).
- Norberaren markaren erregistroa, kalitate-sistema homologatuak ezartzea edo hautagaitza aurkezteko unean indarrean dauden kalitate-ziurtagiriak lortzea (15 puntu, gehienez).
- Azken bost urteetako produktuari dagokion berrikuntza (15 puntura arte).
- Etengabeko prestakuntzako eta gaitasun teknologikoen garapeneko prozesuak, hala erdi-mailako agintarienak, dendako langileenak, komertzialenak, bai eta beste langile batzuenak ere, azken bost urteetan, kontsumitzailearen gogobetetasunean eragiten dutenak (15 puntu, gehienez).
- Merkataritza-asoziazionismoa hobetzea, lehendik ezarritako talde/elkarteetan sartuz edo berriak sortuz (10 puntu, gehienez).
- Belaunaldi-txanda eta antzinatasuna merkataritza-jardueran (10 puntu, gehienez).
- Enpresa-dimentsioa handitzea, bai kapital-prestakuntzan, bai lurralde-ezarpenean. Horretarako, sukurtsalak/frankiziak irekiko dira, eta beste enpresa batzuekin akordioa lortuko da, merkataritza-kanalean edo nazioartekotzean parte hartu ahal izateko, estadio guztietan (15 puntu, gehienez).
- Merkaturatze-prozesuak hobetzea, eragin berezia izan dezan azken kontsumitzaileari kostuak eta prezioak jaistean, eta emandako zerbitzuak hobetzea, arreta berezia jarriz erosketa-turismoan eta enpresaren gizarte-erantzukizunean (10 puntura arte).
Hautagaitzak non aurkeztu:
Eskabidea Secretaría de Estado de Comercio-ren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango da, helbide honetan:SEDE ELECTRÓNICA
Epea:
Hautagaitzak 2020ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina