TXIKIZKAKO MERKATARITZARAKO IDEIA TEKNOLOGIKOEN LEHIAKETA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuIndustria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Merkataritzako Estatu Idazkaritzak, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin (FEMP) eta Sociedad Estatal Correos y Telégrafos S.A. S. M. E.-arekin lankidetzan, "Concurso de ideas Tecnológicas para el Comercio Minorista"-ren hirugarren edizioa aurkeztu du.
HELBURUA:
Lehiaketaren helburua software, hardware edo sentsoringaren garapena da, txikizkako merkataritza-jardueraren berezko negozioetarako. Soluzioek txikizkako merkataritza-jardueraren berezko edozein prozesutan txertatzeko modukoak izan behar dute:- Barne-prozesuak (erosketak, stockak antolatzea, informazioa erabiltzea, informazioa biltegiratzea, etab.)
- Merkataria azken kontsumitzailearekin erlazionatzen duten kanpo-prozesuak, erosketa-esperientzia hobetuko duten teknologia berriak txertatuz
- Saltokiak MarketPlace batean sar daitezen erraztea
NORTZUK AURKEZ DAITEZKEEN:
Lehiaketa, batez ere, honakoei zuzenduta dago:- Merkataritza-jardueraren sektoreko profesionalak eta enpresaburuak.
- Software-garatzaileak, aplikazio informatikoak (aplikazioak), etab.
SARIAK:
Sarien zuzkidura ekonomikoa 34.000 €-koa da, eta ideia irabazleen artean banatuko da. Ideia horiek gehienez 4 izango dira.ZER BALORATZEN DEN:
Honako hauek baloratuko dira:- Proposamenaren izaera berritzailea, originaltasuna eta sormena.
- Proiektuen interesa eta egokitasuna.
- Proiektuaren kalitate teknikoa.
- Merkataritza-negozioen ideien bideragarritasuna eta moldagarritasuna.
HAUTAGAITZAK NON AURKEZTU:
Interesdunek Merkataritza Politikako Zuzendaritza Nagusian aurkeztu ahal izango dute eskabidea, helbide elektroniko honen bidez: areaeconomica@femp.esEPEA:
Hautagaitzak 2020ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, egun.INFORMAZIO GEHIAGO
Edozein argibide edo informazio gehigarri behar izanez gero, FEMPekin harremanetan jartzea:E-posta: areaeconomica@femp.es
Tel.: 913643700
(Galdetu Paulino Rodríguez Becedasengatik).
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina