2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

Bost promozioen adibide, prezioak jaitsi gabe

ERRONKA: BEZEROAK ERAKARTZEA PREZIOAK JAITSI GABE

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Merkealdien erdian zaude baina neguan jarraitzen duzula dirudi?

Jende gutxi sartzen al da zure saltokira?

Zerbait desberdina bilatzen duzu salmentak animatzeko?

"The retail doctor" blogean (txikizkako merkataritzaren doktorea), positibismoz betetako mezu hau aurkitzen dugu, zure salmentak animatzen saiatzeko sustapen-ideia batzuk ematen dituena.

Proposatzen dituen hamalau ekintzetatik bost laburbiltzen ditugu hemen, ahoa irekitzen joateko:

1. Egin batera saltzeko paketeak zure produktuekin:

Prezioa jaistea izan daiteke zure salmentak animatzeko errazena. Errazena da, noski, baina ez beti eraginkorrena, batez ere jakiten duzunean beti egongo dela norbait merkeago. Eta prezioan mugitzen den bezeroaren bila bazoaz, ahaztu.
Bilatu pakete bateratuetan bil ditzakezun produktuak (xanpua eta egokitzailea, blusa eta galtzak, haragia eta arrautzak …) eta batera eskaini. Beste aukera bat deskontu-bale bat ere izan daiteke etorkizuneko erosketa baterako, zuzeneko deskontua baino askoz hobea da, zure bezeroarengana itzularazten duelako.

2. Beste saltoki batzuekin batera sustapen ekintzak egin:

Beste saltoki batzuekin batera antola zaitezke baterako erosketa-ekitaldiak sortzeko, hala nola erosketa-pasaporte bat hainbat saltokitan, azken sari batekin hura osatzen duenarentzat. Edo modu errazago batean, beste establezimendu batzuetako zerbitzuak eskainiz zure dendan opari gisa (erosketa bakoitzeko depilazioa doan).

3. Lortu zure bezeroen datuak:

Zure dendan tablet bat jarriz, jendeak Facebookeko zure orrian izena eman dezan, sarean bilatuko ez zintuzketen pertsona askoren arreta lor dezakezu. Jarri gauzak erraz bezeroen datu-basea izateko, aurrerago harremanetan jartzeko.

4. Erosketa positiboko esperientzia sortu:

Hemen sartzen da zure ezkerreko eskua zure bezeroak ezagutzea, baina kontuan hartu inori ez zaio gustatzen denda batean denbora bat pasatzea norbaitek Ogasunarekin dituen arazoak kontatzen dizkion bitartean, zein gaizki dagoen eguraldia edo dena delakoa. Saiatu gai positiboez hitz egiten, jende eredugarriaz …

5. Bezeroak elikatu:

Zuzenean egin dezakezu, gozoki erretilu bat zure eskura jarriz, edo zeharka, gosariak doan eskainiz akordio batera iristen zaren kafetegiren batekin. Baina ez duzu zalantzarik urdaila norbait konkistatzeko modu oso ona dela.
Artikulu osoa hemen kontsulta dezakezu (ingelesez)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina