2017KO EUSKAL MERKATARITZAREN AMIA ANALISIA: AHULEZIAK ETA MEHATXUAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuIkusmer-ek, Euskadiko merkataritzaren behatokiak iazko 2017ko euskal merkataritzaren AMIA analisia argitaratu du.
AMIA Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak hitzen lehenengo hizkien akronimoa da eta, kasu honetan, merkataritzaren indarguneak eta aukerak modu argi eta bisual batean erakusteaz arduratzen da.
Zeintzuk dira 2017ko euskal merkartaritzaren puntu ahulak?
Puntu hauek bi motatan banatzen dira: ahuleziak, merkatarien esku baldin badaude eta mehatxuak, merkatuaren esku baldin badaude.Mota bakoitzeko garrantzitsuenak hurrengoak dira:
- AHULEZIAK:
- Enpresa estrategia: lortu beharreko helburu eta honetarako burutu beharreko ekintzak zehazten dituen urteko kudeaketa planik ez da existitzen. Ziurrenik estrategia falta hau joera berrien, produktu berrien, bezeroak ezagutzeko beharraren, beharrizanen… inguruan duten ezagutza faltaren ondorioz ematen da.
- Teknologia maila: gehienena eguneratu gabeko oinarrizko ekipamendu teknologikoa da eta ez da zaharkitze teknikoak eskatzen duen arte berritzen.
- Kudeaketarako softwarea: salmenta azaleraren optimizaziorako eta errotazio indizeak edo merkataritza marjinak kalkulatzeko orduan kudeaketarako softwarearen erabilera mugatua.
- Prestakuntza maila: merkataritza enpresa kudeaketan prestakuntza maila eskasa agertzen da.
- Tradizionalismoa: Euskadiko saltoki gehienek ohiko salmenta eredua erabiltzen dute bezeroarekin elkar eragiteko. Gizarte sareen bidezko edo online eta offline bideak uztartzen dituen online salmenta gutxienekoa da.
- Merkataritza ordutegia: Ez da malgua eta ez da bezeroen beharretara moldatzen.
- MEHATXUAK:
- Globalizazioa: Antolatutako Banaketa Handiko lehiakideen eta mundu mailan merkataritza leia ezartzen duten saltzeko modu berrien igoera.
- Kontsumitzaileak: Gazteen erakarpen eta bereganatze falta.
- Kanal berriak: Teknologia berrietan oinarritutako banaketa eta komunikazio kanaletara egokitzapen eskasa.
- Merkataritza mix-a: Guneen arteko edo gremioen arteko lankidetzaren aldeko joera ez duten nazioarteko kateek merkataritza saltokiak ordezkatzeko joera mailakatua.
- Krisialdi ekonomikoa: Atzeraldi egoera jarraituak kontsumo eta enpleguaren beherakada ekarri du eta honek erosketa irizpideak aldatzea.
- Merkataritza ordezkapena: jabeen erretiroagatik itxiko diren saltokiak ondokoek, lanean dauden langileek edo ekintzaile berriek ordezkatzeko orduan duten zailtasuna.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina