DENDAK BAINO GEHIAGO SARE SOZIALETAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
La Puebla de Almoradiel (Toledo) gutxi gora behera 5.600 biztanle dituen herri txiki bat da eta beste herriek bezala “gastu-ihesaren” arazoa dauka. Biztanle askok alde egiten dute alboko herri handiagoetara erosketak egiteko.
Udalak, Tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz publizitate kanpaina bat egin du; kanpaina honen zati ikusgarriena “Qué maravilloso es comprar aqui” deritzon spota da, dagoeneko 100.000 baino gehiagotan ikusi den bideoa.
Iragarki honetan la Puebla de Almoarediel-go biztanle eta merkatariak izan dira aktoreak eta gauzatzeko aurrekontua ñimiñoa izan da, 1.000 eurokoa baino gutxiagokoa. Bideoan denda txikien ezaugarri baloratuen batzuk ikus ditzakegu. Besteak beste:
- Hurbiltasuna, ez duzu kotxerik hartu behar erosketak egiteko
- Erosotasuna, ondoan daudelako eta oinez joan zaitezkeelako
- Arreta pertsonala, bezeroak ezagunak dira, dendariak nor zaren eta zer behar duzun emango dizu
Agurrik beroenak gure herrietako dendei eta zorionik beroenak La Puebla de Almoradieli bere kanpainaren arrakastagatik.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina