BIZKAIKO XXXII. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Bilboko Merkatal Ganberak Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berri bat jarri du matxan Bizkaiko udalerri guztietan merkataritzaren kultura eta irudia sustatzeko konpromisoarekin.
Izen emateko epea:
Azaroaren 2tik 30era
Izen emateko era:
Bilboko Merkatal Ganberako web orria izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra: XXXII Erakusleiho Lehiaketa
Inskripzioa:
34 euro
Erakusketa epea:
- Abenduaren 1etik 31ra
- Erakusketak dirauen bitartean, erakusleihoak argiztatuta egongo dira gaueko 22:00ak arte.
- Erakusleiho guztiek, parte hartzen dutela erakusteko, Antolakuntzak emandako bereizgarria jarri beharko dute ongi ikusteko moduan.
- Kalitatea
- Komertzialtasuna eta produktuaren aurkezpena
- Sormena
- Argiztapena
- Modernitatea eta berrikuntza
Bizkaiko XXXII. Erakusleiho Lehiaketak ondoko sariak emango ditu:
- Premios territoriales de la Cámara de Comercio de Bilbao, BBK y El Correo
- Lehen Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 1.000 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
- Bigarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 700 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
- Hirugarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 550 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
- Sektoreko sariak: Eskultura original batekin sarituko dira ondoko sektoreak:
- Elikadurako Sari Berezia, Bizkaiko Txakolina-k emanda Gozogintza
- Oinetakoak, Larrua eta Larrugintza
- Drogeria eta Lurringintza
- Botikak
- Loradendak
- Irudi Pertsonala
- Bitxigintza, Ordulariak, Imitaziozko Bitxiak eta Opariak
- Liburu-dendak eta Paper-dendak
- Burdindegiak
- Altzariak eta Dekorazioa
- Ehunak eta Jantziak
- Jarduera anitzak
- Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak ere sari bat emango du
- Ostalaritzako Sari Berezia Baqué Café-ren eskutik
- Sormenari Saria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eskutik
- Merkataritzako Berrikuntzari Saria Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren eskutik.
- Argiztapenari Saria Iberdrolaren eskutik.
- Natura Saria Coca-Colaren eskutik. Estetika naturala, material eta produktu naturalen edo berziklatuen erabilera merkataritza irudian.
- Barruti Sariak Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak emandako eskultura bat, barruti bakoitzeko erakusleiho onenak saritzeko.
- Tokiko Sariak. Parte hartzen duten Udalek sariak emango dizkiete euren herrietako merkataritza establezimenduei.
Lehiaketaren babesleak Kutxabank eta El Correo dira. Gainera, erakunde hauen laguntza ere badauka: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapena Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Coca-Cola, Lankidego, “Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina” Jatorrizko Deituaren Kontseilu Arautzailea eta Barceló Bidaiak-B The Travel Brand.
Aurten, 27 udalen babesa ere badugu: Bilbo, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Ugao-Miraballes, Valle de Trápaga-Trapagaran eta Zalla. Hauetako bakoitzak euren herriko erakuslehio hoberena sarituko du.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina