EETIFIL PROGRAMA 2013: ETEEI DIRUZ LANGUNTZEKO PROGRAMA

- Laguntzaren Xedea
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak
- Laguntza Kopurua
- Eskaerak
- Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak
- Eskatzeko Epea
- Loturak
Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
6 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresak, baldin eta haien jarduera industria, garraio edo eraikuntzakoa edo industriari lotutako zerbitzuetakoa bada.
Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea
- Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira. Gutxienez 30.000 euroko finantzaketa-bolumeneko diru-laguntza jaso dezakete.
OHARRA: 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edota finantza-errentamenduak
Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren edota finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:
- 206. Aplikazio informatikoak
- 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
- 212. Instalazio teknikoak
- 213. Makinak
- 214. Tresneria
- 215. Beste instalazio batzuk
- 216. Altzariak
- 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
- 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
- 200 euro (BEZa kenduta) baino gutxiagoko gastuen frogagiriak
- BEZa
- Kreditu-lineetako modalitate guztiei dagozkien interesak
- Banku-komisioak
- Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
- Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak
Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren %8 izango da diru-laguntza.
Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea %0,5 gehituko da.
Diru-laguntzaren gehineko kopurua 10.000 eurokoa izango da. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela. Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak:
2013 urtean akordia sinatu duten finantza-erakunde zerrenda hemen kontsulta daiteke: LOTURA Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da.
Loturak:
Informazioa: EETIFIL programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
![]() | ![]() | ![]() |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina