BIZKAIKO TXIKIZKAKO MERKATARITZARAKO FINANTZA-LAGUNTZA 2013

- Laguntzaren Xedea
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Diruz lagundu daitekeen egitatea
- Laguntza Kopurua
- Eskaerak
- Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak
- Eskatzeko Epea
- Loturak
Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia Sustatzeko Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako zirkulatzailearen eragiketetarako kreditu-kontuen interesak emango dira.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak eta pertsona fisikoak entitateak, baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.
Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
- Ekoizpen zentroa Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea
- Txikizkako merkataritzaren barruan, 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN) II. eranskineko epigrafeen barruan, sartuta egon behar da enpresaren jarduera nagusia
- Gainera pertsona fisikoek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate baliokide batean alta emanda egotea
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diruz lagundu daitekeen egitatea:
Ekonomia Sustatzeko Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako zirkulatzaile-eragiketen ziozko kreditu-kontuen 2013ko interesak joko dira diruz lagunduta baldin eta, entitate onuradunaren ekonomi jardueran erabiltzen badira.
Erakunde onuradunaren zirkulatzaile-eragiketen finantzaketarako kreditu-kontuek 2013. urtean sortutako interesen zenbatekoaren % 50aren parekoak izango dira.
- Irekitze-komisioak eta zorpetzeagatiko komisioak ez dira joko diruz lagun daitekeen gastutzat
- Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak ere ez dira diruz lagun daiteken gastutzat joko
Laguntza Kopurua:
Erakunde onuradunaren zirkulatzaile-eragiketen finantzaketarako kreditu-kontuek 2013. urtean sortutako interesen zenbatekoaren % 50aren parekoak izango dira.
Diru-laguntzaren gutxieneko mugak:
- Behe-muga: 500 euro izango da
- Goi-muga: erakundeko eta urteko 3.000 euro
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak:
2013 urtean akordia sinatu duten finantza-erakunde zerrenda hemen kontsulta daiteke: LOTURA
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da.
Loturak:
Informazioa: Bizkaiko TXIKIZKAKO MERKATARITZArako finantza-laguntza programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
![]() | ![]() | ![]() |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina