2016(e)ko azaroaren 27(a), igandea

Erakusketa Azokak: 2016KO ABENDUA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu

(*) BEHIN BEHINEKO DATAK

ERAKUSKETA AZOKAK: 2016KO ABENDUA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
AZOKA OCASIÓN2016/12/02tik - 2016/12/11ra BARTZELONA
AZOKA AUTO RETRO2016/12/02tik - 2016/12/6ra BARTZELONA
AZOKASALÓN DE LA AUTOMOCIÓN E INDUSTRIAS AFINES2016/12/03tik - 2016/12/6ra MURCIA (Torre-Pacheco)
AZOKAJUVENALIA DABADUM2016/12/06tik - 2016/12/11ra MADRIL
AZOKAALMONEDA NAVIDAD2016/12/14tik - 2016/12/18ra MADRIL
AZOKADESEMBALAJE BILBAO2016/12/17tik - 2016/12/18ra BILBO
BESTEAKMASTERCHEF TALLERES DE COCINA 2016/12/19tik - 2016/12/27ra MADRIL
AZOKAFERIA DE LA INFANCIA Y LA JUVENTUD-IBEROCIO2016/12/26tik - 2016/12/30era BADAJOZ

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

Sartu, erosi eta goza ezazu: Bizkaiko XXXIII. Erakuslehioen Lehiaketa

BIZKAIKO XXXIII. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bilboko Merkatal Ganberak Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berri bat jarri du matxan Bizkaiko udalerri guztietan merkataritzaren kultura eta irudia sustatzeko konpromisoarekin.

Izen emateko epea:
Azaroaren 7tik abenduaren 5era

Izen emateko era:
Bilboko Merkatal Ganberako web orria izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra: XXXIII Erakusleiho Lehiaketa

Inskripzioa:
44 euro

Erakusketa epea:
  • Abenduaren 5etik 31ra
  • Erakusketak dirauen bitartean, erakusleihoak argiztatuta egongo dira gaueko 22:00ak arte.
  • Erakusleiho guztiek, parte hartzen dutela erakusteko, Antolakuntzak emandako bereizgarria jarri beharko dute ongi ikusteko moduan.
Balorazioa:
  • Kalitatea
  • Komertzialtasuna eta produktuaren aurkezpena
  • Sormena
  • Argiztapena
  • Modernitatea eta berrikuntza
Sariak:
Lorura honetan aurki dezakezu sarien-zerrenda: Bizkaiko XXXIII. Erakusleiho Lehiaketaren sariak

Parte hartzeko gonbidatu nahi dizuegu lehiaketa hau oso aukera ona delako zure denda promozionatzeko eta zure erakuslehioa zaindu dezazuelako.

Lehiaketaren babesleak Kutxabank eta El Correo dira. Gainera, erakunde hauen laguntza ere badauka: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapena Saila, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Coca-Cola, Lankidego, “Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina” Jatorrizko Deituaren Kontseilu Arautzailea eta Azul Marino Bidaiak.

Aurten, udal hauen babesa ere badugu: Amorebieta- Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Ugao-Miraballes, Trapagaran y Zalla. Hauetako bakoitzak euren herriko erakuslehio hoberena sarituko du.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Bizkaiko XXXIII. Erakuslehioen Lehiaketaren sariak

BIZKAIKO XXXIII. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAREN SARIAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko XXXIII. Erakusleiho Lehiaketak ondoko sariak emango ditu:

  • Bilboko Merkataritza Ganberak, Kutxabank-ek eta El Correok emandako lurralde mailako sariak
    • Lehen Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 1.000 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Bigarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 700 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Hirugarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 550 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
  • Sektoreko sariak (Eskultura original batekin sarituko dira ondoko sektoreak)
    • Elikadurako Sari Berezia, Bizkaiko Txakolina-k emanda
    • Gozogintza
    • Oinetakoak, Larrua eta Larrugintza
    • Drogeria eta Lurringintza
    • Botikak
    • Loradendak
    • Irudi Pertsonala
    • Bitxigintza, Ordulariak, Imitaziozko Bitxiak eta Opariak
    • Liburu-dendak eta Paper-dendak
    • Burdindegiak
    • Altzariak eta Dekorazioa
    • Ehunak eta Jantziak
    • Jarduera anitzak
    • Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak ere sari bat emango du
  • Ostalaritzako Sari Berezia, Baqué Café-ren eskutik

  • Sormenari Saria, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eskutik

  • Merkataritzako Berrikuntzari Saria, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren eskutik

  • Argiztapenari Saria, Iberdrolaren eskutik erakusleihoan agertzen diren produktuak ongien nabarmentzen dituen merkataritza argiztapen onenari

  • Natura Saria, Coca-Colaren eskutik. Estetika naturala, material eta produktu naturalen edo berziklatuen erabilera merkataritza irudian

  • Barruti Sariak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak emandako eskultura bat, barruti bakoitzeko erakusleiho onenak saritzeko

  • Ezkerraldenda Saria, Merkatari eta ostalarien federakundea den Ezkerraldendak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko partaide diren denden artean, eskualde-erakusleiho onenari saria emango dio

  • Ehun urteko merkataritza establezimendua, Sari berezia egongo da Lehiaketaren aurreko edizioetan kategoria honetan saritu ez ziren merkataritza establezimenduentzat, 2014an 100 urte bete edo pasa dituztenentzat alegia

  • "Merkataritzako web onenarentzat" Saria, Lankidego-ren eskutik, eraginkorra, edukia eta Interneteko zerbitzu onenak eskaintzen dituen web orria saritzeko

  • Merkataritza Konposizio Onenari Saria, El Corte Inglés-en eskutik. Saldu beharreko produktua aurkezteko ideia original onena sarituko da, erakusleihoa osatzen duten elementu tekniko eta estetikoen arteko oreka bilatuko delarik

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

Merkataritza Buletina: 2016KO URRIA

MERKATARITZA BULETINA: 2016KO URRIA

  • PRESTAKUNTZA

GERNIKA-LUMO

IKASTAROA ABENDUAN: Saltzekoa ala aberasgarria daukazu?

  • DIRU-LAGUNTZAK
2016ko Udazkeneko BONO DENDA: Deskontuak Gabon aurretik

  • EDIZIO BEREZIA: URBAN COMMERCE 2016
Urban Commerce 2016ko hitzaldien laburpena

  • IKUSMER: Hileko buletina
Urriko berrien aukera

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2016KO AZAROA
Erakusketa Azokak: 2016KO AZAROA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Instagram, Snapchat eta beste zenbait baliabide bisual, zure denda interneten sustatzeko

URBAN COMMERCE 2016: CRISTINA JUESAS

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/11/instagram-snapchat-y-otras-herramientas.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hizlaria: Cristina Juesas
Komunikazio-aholkularia. Komunikazio Zientzien aditua

Cristina andrearen arabera, sare sozial bisualak erkidego birtualean eraginik handienak dituztenak dira, Snapchat, Instagram edo Youtube, esaterako.

Garrantzi handia dute, halaber, Whatsapp, Spotify… eta abarrek.

Denda sustatzeko bideoak egiten ausartu behar dugu, eta gero, sarean eskegi. Bideo entretenigarri batek sekulako eragina izan dezake balizko bezeroarengan.

Hortaz, bideoa BAI eta irudia ERE BAI. Interneten irudi batek (edota bideo bat) 1.000 hitzek baino eragin haundiago daukate.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

Tokiko merkataritza eta lurraldea. Bizikidetza sarean: gida

URBAN COMMERCE 2016: BELINDA TATO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hizlaria: Belinda Tato
Masterra Arkitekturan eta Hirigintzan. Ecosistema Urbano-ren sortzailea

Tato andreak egindako zenbait lan erakutsiko ditu. Lan hauen bidez, sozialki erakargarri ez diren hiri eremuak suspertzen ditu. Bizia ematen die.

Hirigintzako planteamenduetan, askotan, berehalako arazoa hartzen du eginkizun. Esaterako, autoak
aparkatzeko gune bat behar da eta aparkalekua egiten da. Baina ez da kontuan hartzen diseinaturiko gune urbano hori pertsonek erabiliko dutela, eta diseinuaren arabera, gizarteak era bateko edo besteko probetxua aterako dio.

Vallecas auzoko “bules”-ak azaldu dizkigu. Bulebar hauek trafiko bolumen ikaragarri dute, baina ez dute bizitza urbanorik. “Ekosistema urbano”ak, hortaz, biziberritu egin ditu gune horiek. “Hamar” adibidea ere jarri digu. Aparkaleku zahar bat plaza bilakatu du eta bizia eman. Asuncion (Paraguay) eta Cuenca (Ekuador) hirietako proiektua ahaztu barik. Herri hauek trafiko arazo ikaragarriak dituzte.

Labur esanda, lortu nahi dena hauxe da: eremu urbanoak hiri baten zati eta gune sozial bilakatzea. Eta merkataritzari dagokionez, dendek urbanismo abegikorra behar dute, aglutinatzailea.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Tokiko merkataritza eta teknologia aldaketak eragindako estresa

URBAN COMMERCE 2016: ALEX LÓPEZ

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/11/el-comercio-local-ante-el-estres.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hizlaria: Alex Lopez
Sartia Retail Meeting Point-eko zuzendaria

Lopez jaunak sare sozialen eragina azalduko digu. Denda txiki bateko jabearentzat ikaragarria, zinez.
Uneoro agertzen dira sare berriak, eta azken aplikazio edo dena delako ez baduzu, ematen du ez duzula arrakastarik izango. Ez da ito behar baina, aldaketak emaro-emaro egin behar dira. Denda txiki bati interesatzen zaiona hauxe da: zelan eta nondik dabilen bezeroa sarean. Eta horretan jartzea indar guztia. Ezin duzu sare sozial guztiak menpean izan. Bezeroak zein erabili, huraxe dendariak.

Sare sozialak, gainera, ez dira zureak, erabiltzailea baino ez zara. Horrela, bada, landu estrategiak zuk sortuko duzun trafikoak zuk nahi duzun web gunera iritsi dadin. Garrantzitsua da jakitea egiten duzuna ondo egiten duzun. Horretarako arau hauek bete behar dituzu: neurtu, neurtu eta atzera berriz neurtu.

Trafikoa lortu ahal izateko ez ahaztu zure agindupean dituzun langileak, oso garrantzitsuak izan daitezkeelako sare sozialetan zure presentzia handiagoa izan dadin.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: