2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

Merkataritza Buletina: 2016KO URRIA

MERKATARITZA BULETINA: 2016KO URRIA

  • PRESTAKUNTZA

GERNIKA-LUMO

IKASTAROA ABENDUAN: Saltzekoa ala aberasgarria daukazu?

  • DIRU-LAGUNTZAK
2016ko Udazkeneko BONO DENDA: Deskontuak Gabon aurretik

  • EDIZIO BEREZIA: URBAN COMMERCE 2016
Urban Commerce 2016ko hitzaldien laburpena

  • IKUSMER: Hileko buletina
Urriko berrien aukera

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2016KO AZAROA
Erakusketa Azokak: 2016KO AZAROA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Instagram, Snapchat eta beste zenbait baliabide bisual, zure denda interneten sustatzeko

URBAN COMMERCE 2016: CRISTINA JUESAS

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/11/instagram-snapchat-y-otras-herramientas.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hizlaria: Cristina Juesas
Komunikazio-aholkularia. Komunikazio Zientzien aditua

Cristina andrearen arabera, sare sozial bisualak erkidego birtualean eraginik handienak dituztenak dira, Snapchat, Instagram edo Youtube, esaterako.

Garrantzi handia dute, halaber, Whatsapp, Spotify… eta abarrek.

Denda sustatzeko bideoak egiten ausartu behar dugu, eta gero, sarean eskegi. Bideo entretenigarri batek sekulako eragina izan dezake balizko bezeroarengan.

Hortaz, bideoa BAI eta irudia ERE BAI. Interneten irudi batek (edota bideo bat) 1.000 hitzek baino eragin haundiago daukate.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

Tokiko merkataritza eta lurraldea. Bizikidetza sarean: gida

URBAN COMMERCE 2016: BELINDA TATO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hizlaria: Belinda Tato
Masterra Arkitekturan eta Hirigintzan. Ecosistema Urbano-ren sortzailea

Tato andreak egindako zenbait lan erakutsiko ditu. Lan hauen bidez, sozialki erakargarri ez diren hiri eremuak suspertzen ditu. Bizia ematen die.

Hirigintzako planteamenduetan, askotan, berehalako arazoa hartzen du eginkizun. Esaterako, autoak
aparkatzeko gune bat behar da eta aparkalekua egiten da. Baina ez da kontuan hartzen diseinaturiko gune urbano hori pertsonek erabiliko dutela, eta diseinuaren arabera, gizarteak era bateko edo besteko probetxua aterako dio.

Vallecas auzoko “bules”-ak azaldu dizkigu. Bulebar hauek trafiko bolumen ikaragarri dute, baina ez dute bizitza urbanorik. “Ekosistema urbano”ak, hortaz, biziberritu egin ditu gune horiek. “Hamar” adibidea ere jarri digu. Aparkaleku zahar bat plaza bilakatu du eta bizia eman. Asuncion (Paraguay) eta Cuenca (Ekuador) hirietako proiektua ahaztu barik. Herri hauek trafiko arazo ikaragarriak dituzte.

Labur esanda, lortu nahi dena hauxe da: eremu urbanoak hiri baten zati eta gune sozial bilakatzea. Eta merkataritzari dagokionez, dendek urbanismo abegikorra behar dute, aglutinatzailea.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Tokiko merkataritza eta teknologia aldaketak eragindako estresa

URBAN COMMERCE 2016: ALEX LÓPEZ

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/11/el-comercio-local-ante-el-estres.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hizlaria: Alex Lopez
Sartia Retail Meeting Point-eko zuzendaria

Lopez jaunak sare sozialen eragina azalduko digu. Denda txiki bateko jabearentzat ikaragarria, zinez.
Uneoro agertzen dira sare berriak, eta azken aplikazio edo dena delako ez baduzu, ematen du ez duzula arrakastarik izango. Ez da ito behar baina, aldaketak emaro-emaro egin behar dira. Denda txiki bati interesatzen zaiona hauxe da: zelan eta nondik dabilen bezeroa sarean. Eta horretan jartzea indar guztia. Ezin duzu sare sozial guztiak menpean izan. Bezeroak zein erabili, huraxe dendariak.

Sare sozialak, gainera, ez dira zureak, erabiltzailea baino ez zara. Horrela, bada, landu estrategiak zuk sortuko duzun trafikoak zuk nahi duzun web gunera iritsi dadin. Garrantzitsua da jakitea egiten duzuna ondo egiten duzun. Horretarako arau hauek bete behar dituzu: neurtu, neurtu eta atzera berriz neurtu.

Trafikoa lortu ahal izateko ez ahaztu zure agindupean dituzun langileak, oso garrantzitsuak izan daitezkeelako sare sozialetan zure presentzia handiagoa izan dadin.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Nork babesten du tokiko merkataritza?

URBAN COMMERCE 2016: ROGER SUNYER

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/11/el-comercio-local-quien-lo-defiende.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hizlaria: Roger Sunyer
Politologoa eta Masterdun Herri Zuzendaritzan

Roger jaunak emandako hitzaldian hausnarketa hau egiten du: lagundu ahal dio teknologiak merkataritza txikiari? Eta erantzuna BAIEZKOA da. Bizirauten barik, lehiakorrago izaten lagundu ahal dio
teknologiak.

Honetarako, baina, erakundeek lagundu beharra dute prozesua abian jartzen. Eta hau positiboa da, denda txikiek, kalekoek herria egiten dutelako. “Hiriko merkataritza” kontzeptua baztertu eta “Hiritarren merkataritza” onartu behar dugu. Gure kaleetan dauden taberna, denda eta beste zerbitzu batzuek herri egiten eta berau osatzen dutelako. Ezin da ahaztu hirien sorrera merkataritzan duela oinarri. Jarduera honek sortu zituen hiri eta herriak.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Nola teknologiak gure bizimoldea aldatu digun

URBAN COMMERCE 2016: ENRIQUE DANS

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/11/como-la-tecnologia-nos-ha-transformado.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hizlaria: Enrique Dans
IE Business School-ean Berrikuntza irakaslea. Management-en doktore eta Informazio Sistemetan espezializatua.

Teknologiak bizimoldea aldatu digu. Gaur egun ohikoa dena, duela hamarkada bat eraujibat desberdina zen. Komunikatzeko moldea aldatu da, berrietara eta informaziora iristeko beste bide batzuk daude, eta
zer esanik ez, erosketak egiteko moldeari dagokionez.

Aldaketa hau errotuta dago eta ezinbesteko dugu aldaketa onartzea. Ez dago atzera bueltarik. Bihar etzi beste aldaketa bat ezagutuko dugu eta ohiturak ere aldatu egingo dira.

Dendek, beraz, egokitu baino ez dute gizartean emandako aldaketa hauetara. Saltzen jarraitu nahi izatekotan, komunikatzeko gaitasuna izan behar dute eta bezeroak darabilen kanal bera sintonizatu.

Dans-ek formula bitxia dakar: orain arte egindakoak balio ez badu, ikasitakoa ahantzi beharra dago, ahaztu egin behar dira erabilgarri ez diren praktikak.

Denda txikien itxaropena, hortaz, txiki izatea da, mundu teknologiko moderno honetan txiki izatea abantaila delako aldaketak bizkorrago egin ahal izateko. Errazago zaio denda txiki bati ohitura berriak eta lan-moldeak praktikan jartzea. Ezen teknologia berriak darabiltzan pertsona batek asko baloratzen baitu berak egindako galdera edo kontsultari erantzuna ematea. Denda txiki batek azkarrago eta hobeto erantzun ahal dio egoera berri honi. Eta, ondorioz, salmentek gora egingo dute eta positiboa izango da bezeroen balorazioa.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Edizio berezia Urban Commerce 2016ri buruz: Egitaraua

URBAN COMMERCE 2016: EGITARAUA

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/11/especial-urban-commerce-2016-programa.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Pasa den urriaren 27an Urban Commerce foroaren 2016ko edizioa antolatu zuen Vitoria-Gasteizko Udalak. Espainian egindako hiriko merkataritzari buruzko lehenengo nazioarteko foroa da Urban Commmerce, hiriko merkataritzak hiriaren bizitzan duen funtzio funtsezkoa aitortzen duena eta 2006. urtean sortu zen ekimena da.

Topagune bat da, aukera paregabea merkataritza biziberritzen diharduten profesionalentzat, bai esperientzia praktikoak trukatzeko eta sektorearen azken joerak ezagutzeko, bai eta hiriko merkataritza-guneari eragiten dioten fenomenoak ere: berrikuntza, hirigintza, irisgarritasuna, merkataritzaren dinamizazioa...

Hemen, edizio honetako hitzaldi batzuen laburpena aurkituko duzu.

EGITARAUA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: