URBAN COMMERCE 2016: EGITARAUA

Pasa den urriaren 27an Urban Commerce foroaren 2016ko edizioa antolatu zuen Vitoria-Gasteizko Udalak. Espainian egindako hiriko merkataritzari buruzko lehenengo nazioarteko foroa da Urban Commmerce, hiriko merkataritzak hiriaren bizitzan duen funtzio funtsezkoa aitortzen duena eta 2006. urtean sortu zen ekimena da.
Topagune bat da, aukera paregabea merkataritza biziberritzen diharduten profesionalentzat, bai esperientzia praktikoak trukatzeko eta sektorearen azken joerak ezagutzeko, bai eta hiriko merkataritza-guneari eragiten dioten fenomenoak ere: berrikuntza, hirigintza, irisgarritasuna, merkataritzaren dinamizazioa...
Hemen, edizio honetako hitzaldi batzuen laburpena aurkituko duzu.
EGITARAUA
- Sarrera-hitzaldia "Nola teknologiak gure bizimoldea aldatu digun".
- Hizlaria: Enrique Dans. IE Business School-ean Berrikuntza irakaslea. Management-en doktore eta Informazio Sistemetan espezializatua.
- "Nork babesten du tokiko merkataritza?"
- Hizlaria: Roger Sunyer. Politologoa eta Masterdun Herri Zuzendaritzan.
- "Tokiko merkataritza eta teknologia aldaketak eragindako estresa"
- Hizlaria: Alex López. Sartia Retail Meeting Point-eko zuzendaria.
- "Tokiko merkataritza eta lurraldea. Bizikidetza sarean: gida"
- Hizlaria: Belinda Tato. Masterra Arkitekturan eta Hirigintzan. Ecosistema Urbano-ren sortzailea.
- "Instagram, Snapchat eta beste zenbait baliabide bisual, zure denda interneten sustatzeko"
- Hizlaria: Cristina Juesas. Komunikazio-aholkularia. Komunikazio Zientzien aditua.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina