
MEC 2013: Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa
MET 2013 Programa, Turismo-enpresak Modernizatzen laguntzak
ETE eta Autonomoak finantzarioki laguntzeko programa
"2013 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI
Leku honetan Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak egiten duen lanari buruzko informazioa aurkituko duzu Busturialdeko eta Lea-Artibai-ko merkataritza dinamizatzeko martxan jarriko diren ekintzak zabaltzeaz gain beste helburu bat daukagu: denda txiki baten eguneroko kudeaketarako ezinbestekoak diren errekurtsoak hemen bertan aurki ditzakezula, adi bidez, diru-laguntzak, zergak, marketina, merkatal estrategia,...


![]() | EUSKO JAURLARITZA |
![]() | SPRI |
![]() | ICO: Instituto de Crédito Oficial |
![]() | ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA |
![]() | BIZKAIAKO FORU ALDUNDIA |
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak EAEko merkataritzaren esku jarriko du aholkularitza ekonomiko-finantzario zerbitzua, eta honela, honako galdera hauei emango zaie erantzuna:
Ekonomiko-finantzario izenak nahasmena sor dezake, baina termino honek ulertarrazak diren bi kontzeptu balioztatu baino ez du nahi:
Parte hartzea:
Dendak eskura jarriko dituen datuekin txostena egingo da eta ebatziak hartuko dira. Baina txosten honek baliorik izan dezan, oinarrizkoa da merkataritzak parte hartzea prozesuan. Zenbaki hutsak aurkeztearekin ez da nahikoa. Diagnostikoa egin behar du eta proposamenak ere bai.Erabakiak:
Aholkularitza honek erabakiak hartzen lagunduko die EAEko merkatariei, esaterako, inbertsiorik egitea merezi ote duen edota langileak kontratazeko bideragarritasuna balioztatzea.Negoziazio bankarioa:
Merkataritzaren premiarik larriena likideziarik ez izatea da. Gabezia hau konpontzeko, mailegu bat eskatzen da, baina gaur egungo krisia dela eta, ez da erraza bankuko krediturik lortzea.Maileguak atzera berriz negoziatzea:
Aholkularitza mota honek balio ahal du, halaber, mailegua berriro negoziatzeko alternatiba kontuan hartzeko. Maileguak izateko epeak luzatzeak likidezia gabezia konponduko luke, baina behar bezala egitea komeni da, arazoa berriro gerta ez dadin.Merkataritzako zenbakien gorabeherak ezagutu behar dira. Garrantzitsua da, eta etor litezkeen arazoei aurre egiten laguntzen du. Zertan itxaroterik ez duzu, eskatu azterlana.
Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoek eskaintzen dute aholkularitza hau. Bulegoak EAEn sakabanatuta daude eta hurbilen duzun horretan eman ahal dizkizue argibide guztiak, estekadura hau erabilita.
Bulego Dinamizatzaileen zerrenda
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Kanpainari atxikipena agertu dioten edozein dendatan trukatu daitezke bono hauek. Bono bakoitzak 40 euro balio du, baina 50 euroko gastua egitea ahalbidetzen du. Hortaz, prezioaren %20ko deskontua eragingo luke bonoa erabiltzeak.