2009(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

SPRI: Ordenadoreak erosteko diru-laguntzak: KZ Mikroempresa Digitala programa

INTERNET KONEXIA DUTEN ORDENADOREAK EROSTEKO DIRU-LAGUNTZA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
  • LAGUNTZAREN XEDEA:
Laguntza honek Internet conexioa duten ordenadoreen erosketa bultzatu nahi du. Konexioa banda zabalekoa izan behar da.
  • ONURADUNAK:
ETEak EHEan duten egoitza.
  • DIRU-LAGUNTZAREN FORMA ETA KOPURUA:
Fondo galdutako laguntza inporte hauekin:
  • %25eko diru-laguntza, ordenagailu berri bakoitzeko, eta 250 euroraino gehienez.
  • %50eko diru-laguntza interneteko alta gastuetarako eta internetera konektatzeko ordaindu beharreko kuotetarako, aurreneko6 hiletan. Horietarako diru-laguntza 200 eurokoa
  • Biruskontrako hardwarea edota software lizentziak eskuratzeko gastuen %100eko diru-laguntza; eskatzaile bakoitzari 90 euro emango zaizkio gehienez.
  • LAGUNTZA HAU ESKATZEKO AZKEN EGUNA:

2009ko abenduaren 31a arte

  • INBERTSIOAK EGITEKO EPEA:

Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eginiko fakturak baino ez dira onartuko.

  • ESKAERA EGITEKO ERA:

Laguntza Eskaera internet bidez bete beharko da, SPRI web gunean xede horretarako prestatuko duen helbidean: LOTURA.

Lotura honetan GIDA OSOA aurkituko duzu laguntza eskaera urratsez urrats betetzeko (gazteleraz): TUTORIAL

  • ESKAKIZUN GARRANTZITSUAK:

Enpresak:

  • Diru-laguntza hau ETEek eska dezakete bakarrik
  • SPRIk KZguneen Sarean mikroenpresentzat eskaintzen dituen IKTen erabilerari buruzko ikastaroetariko batera nahitaez etortzea (enpresa onuraduneko kide bat)

Ordenagailuak:

  • Programa honek zehaztutako gutxienezko espezifikazioak bete edo gainditu behar dituzte.
  • Ekipoaren fakturak Sistema Eragile baten lizentzia erosi izana egiaztatu beharko du (Windows edo doakoa).
  • Ordenagailuen fakturetan SINADURA DIGITALEKO IRAKURGAILUA teklatuan edo USB kanpo irakurgailuan dagoena zehaztu behar da.

Prozedura:

  • Laguntza eskaerak bakarrik onartuko dira batera egiaztatzen badira ekipamendu informatikoen erosketa eta interneteko konexioa.
  • Interneterako sarbidea banda zabaleko izan behar da.
  • Enpresek behin barakkik eskatu dezakete laguntza hau.
  • Eskaera internet bidez bete beharko da, SPRI web gunean.

2009(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Eusko Jaurlaritza: Merkataritzan kalitatea sustapenerako kanpaina: spot elektronika

DENDA BATEK KALITATEZKOA IZATEKO LAN ASKO EGIN BEHAR DU

Eusko Jaurlaritza: Merkataritzan kalitatea sustapenerako kanpaina: spot oinetako denda

DENDA BATEK KALITATEZKOA IZATEKO LAN ASKO EGIN BEHAR DU

Eusko Jaurlaritza: Merkataritzan kalitatea sustapenerako kanpaina: spot altzari denda

DENDA BATEK KALITATEZKOA IZATEKO LAN ASKO EGIN BEHAR DU

Eusko Jaurlaritza: Merkataritzan kalitatea sustapenerako kanpaina: spot fruitategia

DENDA BATEK KALITATEZKOA IZATEKO LAN ASKO EGIN BEHAR DU

2009(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA-2009ko Gabonetan Langileak Kontratatzeko diru-laguntzak

2009ko Gabonetako kanpainan merkataritza eta ostalaritza arloak indarberritzeko eta lehiakortasuna sustatzeko pizgarrietarako dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 2009ko Gabonetako kanpainan merkataritza eta ostalaritza arloak indarberritzeko eta lehiakortasuna sustatzeko pizgarrietarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki berri du. Laguntza hauen helburua langabezian dauden pertsonak kontratazioa bultzatzea da. Kontratu hauek egiteagatik laguntza jasotzeko kontratzaileen jarduera naguzia merkataritza edo ostalaritza izan behar da.
Merkataritza edo Turismo sektoreko jarduera hauetan lan egiten duten (ETE) enpresa txiki eta ertainek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek:
  1. Merkataritza
  2. Hotelak, landetxeak eta kanpinak
  3. Jatetxe-enpresak

Ostalaritzaren kasuan, Euskadiko enpresen eta turismo-establezimenduen
erregistroan inskribatuta egon behar dira.

Langileak kontratatzea 2009ko Gabonetako kanpainarako

  1. Besteren konturako langileen kontratazioak izan behar dira
  2. Kontratuaren hasteko data: 2009ko azaroaren 12 tik aurrera
  3. Kontratuaren gutxienezko iraupena: 45 egun 2009ko azaroaren 12tik 2010eko urtarrilaren 31ra bitartekoa
  4. Lanaldia: Egun osokoa

Kontratatuko diren pertsonak langabiezian egon behar dira laguntzak eskatu baino 30 egun lehenago gutxienez.

1.200 euro kontratazio bakoitzagatik

Gehienez ere 12.000 euro emango dira enpresako.

Eskatzeko orriak honako hauen helbideak eskura daude:


  1. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan
  2. Merkataritza Laguntza Teknikorako Kabineteen sarean
  3. Interneten:

Diru-laguntza Internet bitartez tramitatu

Eskaera orriak deskargatu (pdf formatoan)

Hirugarren Datuen Alta



Eskaerak aurkesteko lekua Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak dira.


Eskaerak aurkezteko azken eguna 2009ko abenduaren 15a da.


Durarik baldin badaukazu mezu bat bidali dezakezu MLTK Gernika-Lumo-ra, horretarako klikatu irudi honetan: