Prestakuntza 2012 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Prestakuntza 2012 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

Nork erosten du euskal merkataritzan?

KONTSUMOAREN PROFILA EUSKAL MERKATARITZAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ikusmer, euskal merkataritzaren Behatokiak azterlan bat argitaratu berri du. Azterlan honen arabera, gure herri eta hirietan erosketak egiten dituzten pertsonek nola kontsumitzen duten identifikatzen ahalegintzen da. Azterlan honek, besteak beste, pertsona hauek kontsumoaren aurrean duten jarreraren arabera sailkatu ditu taldeetan.

Shopping-aren bukaera:
Merkatariei esatea azterlanen arabera gero eta gutxiago saltzen dela beraiek badakiten zerbait gogoraraztea baino ez da. Hala ere, horrek ez du errealitatea aldatzen. Azterlanean parte hartu zuten pertsonen erdiek ia onartu egi zuten kontsumoak behera egin duela krisia dela eta. Prezioari gehiago begiratzen zaio eta erosi aurretik, birritan pentsatzen da.

Gainera, beste prozesu bat gertatu da, hots, shopping-aren bolada emankorrak gain behera izan du. Shopping anglizismoa da eta aisialdian “erosketak egin” esan nahi du. Merkatalguneak, egun, hutsik ikusten ditugu edo, bestela, jendea atzera eta aurrera dabil paseatzen, baina deus erosi barik. Jendek askok lehen denbora pasan ibiltzeko erosi egiten zuen; orain, ordea, ez. Eta horrek kontsumoan sekulako eragina du. Produktuen biziraupena luzatu egiten da, lehen erabili eta bota egiten zirenena, hain zuzen ere. Produktuak konpondu egiten dira (zapatak, arropa, etxeko tresnak…) eta erosketak gehiago planifikatzen dira. Laburbilduz, lehen bihozkadak agindutako erosketa, orain, kontrolatu egiten da.

Prezioa: erosketak egiteko elementu erabakiorra:
Egoera honetan, bada, prezioa da erosketa egiten dugunean eragin handiena duen faktorea. Outlet motako dendek gora egin dute. Markako produktuen kontsumoak gora egiten du, baina banatzaile merkeagoa erabilita, eta etekin handiagoa ateratzen zaie eskaintza eta merkealdiei.

Prezioen borroka honetan bizirik atera den sektore bakarra luxuaren da. Luxuaz mintzo garenean ez du adierazi nahi, esaterako, Ferrari, Rolls Royce, yateak Monakon,… ari garenik. Sinpleagoa da: Nespresso, Apple,… Bereizgarri egiten duten produktuek prezio altua izaten jarraituko dute eta ez dute eskaintzarik eta horrelakorik eskaini behar salmenta kopuruari eusteko.

Beti merkealdietan:
Merkatariek jakitun daude kontsumoaren noraeze honetaz. Ondorioz, neurriak hartu ditu. Hortaz, oso ohikoak dira, etengabekoak, eskaintza kanpainak, sustapenekoak, produktua merkatzearenak. Herritarrek, hortaz, uste dute merkealdietako denboraldi etengabean bizi garela. Hori dela eta, merkealdietako kanpaina ofizialek erakargarritasuna galdu dute, nahiz eta azterlanak erakutsi jarraipenik izan badutela.

Azterlanaren emaitzak: kontsumitzaile motak:
Batutako datuen ondorio gisa, pertsona gehienek “denda espezializatua” aukeratu ohi du erosteko lehen aukera gisa, hots, kaleko merkataritza txikia. Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) aldeko apustua, jakina.

Bigarren datu bezala, antzemandako kontsumitzaile mota dago. Eta lantzean behingo erosketen gainean mintzatzen dira. Hortaz, elikagai eta drogeria dendak ez dira tipologia horren baitan sartzen.

Honako hau da kontsumitzaileen tipologia:
  • Bakartia
  • Ezaxolatia

  • Gogotsua

  • Jolas-jarduerako emakumeak

  • e-informatu esijenteak

  • e-mozionalak

  • Zikoitzak

  • Kaltetuak

  • Pagotxaren bila dihardutenak
Izen hauek ez dute ezer adierazten, baina lotura honetan talde bakoitzak duen ezaugarri garrantzitsuenak erakusten dituen txostena kontsultatzerik dago. Pertsona mota hauek ezagutzea inportantea da, egokia litzateke hortaz, dendan sartzen den pertsona bakoitza tipologia zehatzean txertatzea, eta horrela baliabideak sustatu salmentara bultzatzeko.

Ikusmer azterlana

Azterlanaren emaitzak:
  • Kontsumoa oinarrizko aldagaiak mugiarazten du: PREZIOAK

  • BEREZITASUNIK eskain dezaketen dendek ez dute eskaintza berezien beharrizanik salmentei eusteko.
Informazio gehiago:
IKUSMER: Merkataritzaren Behatokia

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2012(e)ko ekainaren 11(a), astelehena

ShopEuskadi, euskal merkataritzaren berriak sarean

SHOP EUSKADI: ERAKUSLEIHOA INTERNET-EN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eusko Jaurlaritzak bultzatu egin du Shop Euskadi atari bat sortzea, hots, euskal merkataraitza informatuta eta trebatuta izan dadin.Gune honetan berriak eta iritziak batzen dira eta hauek interesgarri izan ahal zaizkie kontsumatzaileei, turistei eta merkatariei. Bilgune bat izatea da ideia honen asmoa, non informazioa, iritziak, hausnarketak, oharrak eta iradokizunak denon eskuragarri jar daitezkeen, eta balio du kontsumitzaileak asebetetzeko eta euskal merkataritza erakargarriago egiteko.
Eusko Jaurlaritzaren Merkataritzako Dinamizazio Bulegoen (MDB) inguruan sortutako ekimena da hau, eta hauxek ditu helburu nagusiak:
  • MDB-k garatutako jarduerak zabaltzeko balio izatea, batik bat merkataritzako animazio edo dinamizazioaren ikuspuntutik.

  • Leiho bilakatzea, erosleek hurbilarazteko, eskualdeko edo Euskal Herriko beste toki batzuetako merkataritza jarduera gertuagotik ezagutu dezaten (sustapen kanpainak, esaterako).

  • Sektoreko profesionalei begira, garrantzizko informazioa eskaintzea, laguntza eta sustapen egitarauei buruzkoa, esaterako

  • Duten izaera berritzailea dela eta, edo lana egoki egiten dakitelako, denda edota bizipen deigarrien berri ematea.

  • Eusko Jaurlaritzak abian jarritako hainbat ekimen nabarmentzea, sektorea indartu eta sustatzeko, profesionalak laguntzeko, bikaintasunezko merkataritzaren xerkan aritzeko,…

  • Intereaktibitatea bilatzea, sektoreko aktore nagusienen arteko elkarrizketa sustatuz, merkatariek eta erosleek partekatu dezaten, blog eta gizarte sareak erabiliz.
Gune hau zure kuttunenen artean gorde dezazun aholkatu nahi dizugu, euskal merkataritza munduan zer dabilen jakin ezazun. Horrela, azken berrien eta joeren jakitun izango zara, eta eguneroko arazoei konponbidea bilatuko diezu.

Zeri itxaroten zaude sartzeko!

ShopEuskadi

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2012(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena

2012ko ekainak 14: Merkatariei zuzendutako tailerra Markina-Xemeinen

GERRILLA MARKETINA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Datorren ekainak 14 tailer interesgarri hau egingo da Markina-Xemeinen, espero dugu denden etengabeko hobekuntza bultzatuko duela.

Gerrilla marketina:
Gaur egungo merkataritza gatazka bezeroen buruan egiten da eta bertan, enpresa guztien mezuek beste guztiak gainditu nahi dute. Argi dago baldintza hauekin enpresa txiki batek, denda txiki batek, ezin duela enpresa handien esparru berean borrokatu. Finantza-baliabideen diferentzia ikusita denda txikiak gatazkatik kanporatuta izango dira hasi baino lehen.

Baina gudan bezala denda txiki batek gerrilla taktikak erabil ditzake enpresa handi bati gainditzeko. Ez du inoiz guda irabaziko baina bai bere merkatu-nitxo defendatzeko kapaza izan daiteke. Baliabide mugatuak direnez ekintzak argiak eta ez ohikoak izan behar dira lehiakide handiagoak saihesteko eta albotik erasotzeko.

Helburua:
Taillerak dendek komunikazioa egiten duten modua aldatu nahi du bere eraginkortasuna handitzeko.

Metodologia:
Parte teorikoa benetako adibideekin konbinatuko da, tailerra praktiko eta interaktiboa izango da.

Edukia:
  • Zer baldintza eduki behar duten marketin-ekintza batek bere helburua lortzeko
  • Zer egin gure komunikazio eta promozio ekintzak bezeroei gogorazteko
  • Nola erabili gaur egungo dauden konbentzitzeko teknikak desberdina izateko
  • Nola bultzatu bezeroak erostera
  • Nola neurtu komunikazioaren kostea eta errentagarritasuna
Lekua eta tokia:
Data: 2012ko ekainak 14
Ordutegia: 14:15etika 16:30etara
Lekua: Leartibai Berrikuntza Gunea (Xemeingo etorbidea, 12A - Markina-Xemein)

Izena emateko kontaktatu e-posta helbide honetara e-posta honetara: blarrinaga@leartibai.com






EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: