2025(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Urriaren 17an: Gernikako IV. Gilda Lehiaketaren amaiera

GERNIKAKO GILDEN LEHIAKETAREN FINAL HANDIA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Urriaren 17an, 20:15etik aurrera, Picasso kalean, Gernika-Lumoko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteak antolatzen duen IV. Gilda Lehiaketaren finala ospatuko da, Gernika-Lumoko Udalaren, Radio Onda Vasca irratiaren eta Bizkaiko Txakolinaren laguntzarekin.

Parte-hartzaileak:

Parte hartuko duten establezimenduen aurtengo zerrenda ugaria eta kalitatezkoa da::
  • Aretxa
  • Auzokoa
  • Azules
  • Bake Eder
  • Estanco
  • Foruria
  • Boliña hotela
  • Isi Bengo
  • Km 0
  • La Boca
  • Madariaga
  • Musutruk
  • Oiz Bide
  • Omago txiki kafetegia
  • Sakone
  • Topete
  • Zallo kafe bar

Sariak:

Egun horretan jakinaraziko dira irabazleen izenak honako kategoria hauetan:
  • Gilda tradizionala
  • Gilda berezia
  • Gilda popularra

Hurbildu eta gozatu ekitaldi honetaz. Eta herritarren botoan parte hartu baduzu, zu ere irabazle izan zaitezke!

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina