ICO SGR/SAECA BERMEA 2025
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu- Onuradunak
- Laguntza mota
- Finantza daitezkeenak
- Finantzaketa baldintzak
- Abalen kostea
- Eskaerak
- Indarraldia
- Oharrak
- Estekak
Onuradunak:
Elkarrekiko Berme Elkarte (EBS) baten edo Nekazaritza Kauziorako Estatuko Sozietate Anonimoaren (SAECA) abala duten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainian egindako inbertsioetarako edo likidezia beharrak betetzeko.Laguntza Mota:
Laguntza hauei esker mailegu, leasing, renting edo kreditu-lerrokointeres-tasak ICO-k finkatu duenak izango dira.Finantza daitezkeenak:
- Likidezia beharrak: gastu arruntak, nominak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaien erosketa, etab.
- Inbertsio produktiboak:
- Aktibo finko produktiboak, berriak zein bigarren eskukoak.
- Ibilgailu automobilak eta industrialak.
- Instalazioak egokitu eta eraberritzea.
- Enpresak erostea.
- Enpresak sortzea.
Finantzaketa baldintzak:
Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: finantzaketa-premien % 100 arte.Modalitatea: mailegua, leasinga, rentinga edo kreditu-linea.
EBS/SAECA-k berme duen operazioaren ehunekoa: EBS/SAECA-k erabakiko du bermearen zenbatekoa eta hau %100 izan daiteteke.
Ildo honen bidez finantza dezan proiektuaren ehunekoa: Eskatutako finantzazioa Inbertsiorako erabiltzen denean proiektuaren %100 izan daiteke.
Interes tasa: finkoa edo aldakorra,bezeroak aukeratuko du. Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.
Amortizazioa eta gabealdia:
- 1 urtetik 6 urtera arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin.
- 7 urtetik 9 urtera arte, 0, 1 edo 2 urteko gabealdiarekin.
- 10, 12 eta 15 urtekoak, 0, 1, 2 edo 3 urteko gabealdiarekin.
- EBSak edo SAECAk azterketa-komisio bat kobratuko dute, abalatutako zenbatekoaren %0,5era artekoa.
- Kreditu-erakundeak komisio bakarra kobratu ahal izango du eragiketaren hasieran, bai eta, hala badagokio, amortizazio aurreratuarena ere.
Abalen kostea:
EBBk edo SAECAk eta bezeroak adostuko dute abalaren kostua.Eskaerak:
Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira, EBS-etan edo SAECA-n.Indarraldia:
Eskabideak 2025 urte osoan formalizatu ahal izango dira.Oharrak:
Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.Estekak:
Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121Informazioa ICO-ren orrian (espainoleraz)
Laguntzaren fitxa (espainoleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina