ATXIKI ZAITEZ KONTSUMOKO ARBITRAJE-SISTEMARA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuKontsumoko Arbitraje Sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak herritarren eskura jartzen duen zerbitzu publikoa da, kontsumoaren arloan sortzen diren gatazkak konpontzeko. Kontsumitzaileen eta enpresen artean jarduten duen sistema bat da (dendak eta profesionalak barne).
Zer da?
Sistema hori bide judizialaren alternatiba bat da, eta abantaila ugari ditu sistema horren aurrean: azkarra da, formaltasun gutxiagorekin, borondatezkoa, doakoa eta loteslea, bi alderdiak behartuta baitaude arbitraje-laudoa betetzera.Abantailak:
Denda batentzat, Kontsumoko Arbitraje Sistemara jo ahal izatea balio erantsia da, eta bezeroei eskaintzen dien kalitatearen bermea. Gaur egun 16.000 enpresa baino gehiago daude Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita. Enpresa, saltoki eta profesionalentzat, Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikitzea balio erantsia da, eta bezeroei eskaintzen dieten kalitate-bermea. Gaur egun, 16.000 enpresa baino gehiago ditugu Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita.Nola parte hartu:
Sistema honi atxikitzea erraza eta azkarra da, Kontsumobideren web orrian aurki daitekeen atxikimendu-konpromisoa osatzea, sinatzea eta erakunde honen helbidera posta elektronikoz bidaltzea besterik ez dago (kontsumobide.sistema.arbitraje@gmail.com). Egun gutxi barru, konfirmazioa eta establezimenduko atean ipintzeko bereizgarria jasoko dira.Hala nahi duten eta ziurtagiri elektronikoa duten enpresentzat, alta online ere egin daiteke esteka hau erabiliz.
Animatu, seguru sentitzen den bezeroa pozik dagoen bezeroa da.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina