MERKATARITZA MODERNIZATZEKO PROGRAMA: FUNTS TEKNOLOGIKOA 2023
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuLaguntzaren Xedea:
Merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea.Onuradunak:
- Merkataritza-sektoreko mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak.
- ETEak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du sozietate- eta zerga-egoitza.
- Negozioaren jarduera nagusiak bat etorri beharko du 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueretako batekin
- EJSN-n benetan alta emateko datak eskaera aurkezteko bera edo lehenagokoa izan beharko du.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.Diruz lagun daitezkeen gastuak:
- Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak: online merkataritza-estrategiaren eta komunikazio- estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat eremu hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
- Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak: salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
- Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak: energiaren eta baliabideen kontsumoaren efizientzia hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira.
- Hornidura-kateari eta trazabilitateari dagozkien gastuak: konponbide teknologikoen proiektuak izango dira, hornidura-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko eginak.
Diruz lagun daitekeen aldia:
2023ko urarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute dirulaguntza.Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta egindako gastuaren %100era iritsi ahak izango dira (BEZik gabe).Tramitazioa:
- Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT.
Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2023ko apirilaren 27an amaituko da.Loturak:
- AGINDUA: Funts Teknologiko diru-laguntzak 2022
- Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian
- Ohiko galderak
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina