EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2022
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuLaguntzaren Xedea:
Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:- Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
- Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea
Onuradunak:
Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute:Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, beharrezkoa den kasu guztietan, enpresak EAEko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta egon beharko du.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak DIRU-LAGUNTZA TAULA honetan agertzen direnak izango dira (BEZ gabe).Gehikuntzak:
Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.Tramitazioa:
Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: EMET online eskabideaEskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2022ko maiatzaren 20 arte luzatuko da.Loturak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrianDiru-laguntza hauei buruzko galdera ohikoenak
Arautegiko loturak:
AGINDUA: EMET 2022 diru-laguntzak
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina