HAURRENTZAKO PINTURA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuGernika-Lumoko merkatarien elkarteak Haurren Pintura Lehiaketaren hamargarren edizioa antolatu du aurten. Ekitaldi honen helburua hiriko kaleak animatzea da, artista txiki hauen gabonetako diseinuekin apainduta egongo baitira. Aldi berean, gazte talde hau herriko merkataritzara ohitzea nahi da.
Parte hartzeko beharrezkoa zen orria edozein establezimendutan jasotzea, Gabonekin lotutako marrazki bat egitea eta saltoki batean ere ematea. Aurten 200 umeek baino gehiagok hartu dute parte.
Aurtengo diseinu irabazleak hauek izan dira:
- 3. saria: 20 euroko opari-txartela eta Kultur Etxeak antolatutako ikuskizun baterako sarrera bikoitzak.
- 2. saria: 30 euroko opari-txartela eta Kultur Etxeak antolatutako ikuskizun baterako sarrera bikoitzak.
- 1. saria: 50 euroko opari-txartela eta Kultur Etxeak antolatutako ikuskizun baterako sarrera bikoitzak. (Argazkian ez da ondo ikusten erliebeko diseinu polit-polita).
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina