TICKET BAI: DATA GARRANTZITSUAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuAzaroaren 24an Batuz/Ticket Bai sistemari buruzko hitzaldi bat antolatu genuen Gernika-Lumon.
Aurkezpenean esandakotik honako hau azpimarratuko genuke:
Datak:
TicketBai sistema EZINBESTEKOA izango da enpresentzat 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, aukera dago BORONDATEZ TicketBai sisteman sartzeko.
Baldintzak:
Sistema hori indarrean jartzeak honako aldaketa hauek ekarriko ditu egoera honetan:- TicketBaik homologatutako fakturazio-software bat erabili beharko da.
Horrek esan nahi du denda askok kutxa erregistratzailea TicketBai sisteman egokitu beharko dutela. - Egokitzapen horretatik eratorritako gastuetarako laguntza bat dago, PFEZaren edo SZren kuotan inbertsioaren % 30eko kenkaria.
- 140 eredua desagertu egingo da, eta horren ordez Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua jarriko da, zuzenean Ogasunaren web-orrian.
Borondatezko aldia:
2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sistema derrigorrezkoa izango den arren, enpresak data hori baino lehen egokitu daitezke sistemara. Prozesu hori sustatzeko, Aldundiak pizgarri batzuk ezarri ditu, eta pizgarri horiek sartzea eskatzen den dataren araberakoak izango dira.Pizgarria murrizketa bat izango da 2022 eta 2023 zergaldiei dagokien errendimendu positiboan edo zerga-oinarri positiboan. Murrizketa horren zenbatekoa aldatu egingo da txertatze-dataren arabera, koadro honen arabera:
Batuz-en borondatezko aplikazioaren aldeko hautua egin den eguna | Batuz-en borondatezko aplikazioaren hasiera | PFEZ/SZren murrizketaren ehunekoa 2022an | PFEZ/SZren murrizketaren ehunekoa 2023an |
Foru Araua indarrean sartzen denetik (Abe. 2021) 2022/01/14ra arte |
2022/01/1 |
%15 |
%15 |
2022/02/1etik 2022/03/5era arte |
2022/04/1 |
%13 |
%13 |
2022/04/1etik 2022/06/1era arte |
2022/07/1 |
%11 |
%11 |
2022/07/1etik 2022/09/5era arte |
2022/10/1 |
%9 |
%9 |
2022/10/1etik 2022/12/5era arte |
2023/01/1 |
%5 |
|
2023/01/1etik 2023/03/5era arte |
2023/04/1 |
% 4 |
|
2023/04/1etik 2023/06/5era arte |
2023/07/1 |
%3 |
|
2023/07/1etik 2023/09/5era arte |
2023/10/1 |
%2 |
Kontuak egin beharko dira sisteman lehenbailehen sartzea merezi duen jakiteko; deskontu horren eta laguntzaren artean, agian, pentsatu baino lehenago amortizatuko da inbertsioa.
Informazio gehiago Aldundairen orrian: BATUZ
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina