2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

EMET 2019: Diru-laguntzak Euskadiko ostalaritzarako

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2019

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:
  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Onuradunak:

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute:

Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak DIRU-LAGUNTZA TAULA
honetan agertzen direnak izango dira (BEZ gabe).

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2019ko ekainaren 17 arte luzatuko da.

Loturak:

Irakurri artikulu osoa

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
AGINDUA: EMET 2019 diru-laguntzak



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina