ICO EMPRESAK ETA EKINTZAILEAK 2019
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Finantza daitezkeenak
- Finantzaketa baldintzak
- Eskaerak
- Indarraldia
- Oharrak
- Loturak
Onuradunak:
- Espainian inbertsio produktiboak egin eta/edo likidezia-beharrak bete behar dituzten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainiakoak zein kanpokoak.
- Partikularrek, jabekideen erkidegoek eta jabekideen erkidegoen taldeek, etxebizitzak edo eraikinak eraberritzeko edo elementu komunak konpontzeko soilik.
Laguntza Mota:
Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak txikiagoak izango dira eta ICO-k finkatuko ditu.Finantza daitezkeenak:
- Likidezia: %100 arte zirkulatzaile gastuetarako, esaterako ohiko gastuak, soldatak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaien erosketa, etab.
- Inbertsio produktiboak Espainia barruan:
- Aktibo finko produktiboak, berriak zein bigarren eskukoak.
- Gehienez 30.000 euro balio duten autoak (ibilgailu industrialek ez dute mugarik).
- Enpresak erostea.
- Gehienez %50 inbertsioari lotutako aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.
- Partikularrentzako etxebizitzak eta eraikinak eraberritzea.
Finantzaketa baldintzak:
Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.Modalitatea: mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.
Interes tasa: finkoa edo aldakorra, gehi kredituerakundeak ezarritako marjina, amortizazio-epearen arabera:
- 1 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 2,30eraino marjina
- 2, 3 edo 4 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,00eraino marjina
- 4 urte baino gehiago duten operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,30eraino marjina
Amortizazioa eta gabealdia:
- Likidezia %100ean finantzatzen bada:
- 1, 2, 3 eta 4 urte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
- Inbertsioa edo inbertsioa eta likidezia finantzatzen bada:
- Urte 1 eta 20 urte bitartean, gehienez 2 urteko gabealdiarekin
Bermeak: eragiketa izapidetzen duen kreditu-erakundeak zehaztu behar du, EBS/SAECA abala dagoenean salbu.
Eskaerak:
Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.Indarraldia:
Operazioak egiteko enpresek 2019 urte osoa edukiko dute.Oharrak:
Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.Loturak:
Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina