2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA 2018: Denda berriak irekitzeko laguntzak

MERKATARITZAREN ALORREAN EKINTZAILETZA SUSTATZEKO LAGUNTZAK 2018

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza ekonomikoak emango dira ekintzailetza sustatzeko ekintzak abiarazteko jarduketa-proiektuak ezarri eta garatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoan enpresak eratu eta abiarazteko gastuetarako, eta enpresak sortu eta hazteko inbertsioetarako.

Onuradunak:

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten autonomoek, enpresa ertain eta txikiek –ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne hartuta– jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzakEgoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

Diruz lagundu ahalko dira merkataritza-enpresa berrien (2017ko uztailaren 1etik EJZn alta emanda) edo merkataritza-enpresak handitzeko egindako gastuak eta inbertsioak:
  • Eraketa-gastuak: erregistroa, notariotza, aholkularitza, proiektu teknikoak.
  • Abiarazteko gastuak: lokalaren alokairua, bideragarritasun-azterlanak, markak erregistratzea, irudi korporatiboaren diseinua.
  • Enpresa sortzeko eta handitzeko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak: instalazioen egokitasuna; altzariak eta ekipamendua erostea, informatikoa barne, eta soluzio teknologikoak inplementatzea, betiere beharrezkotzat jotzen bada diruz laguntzekoa den ekimena garatzeko.
  • Garraio-elementuak diruz lagundu ahalko dira diruz lagundutako enpresaren jarduera horietan garatzen bada edo jarduera garatzeko ezinbestekoak badira
Oro har, ez dira diruz laguntzekoak:
  • lursailak, eraikinak edo lokalak erostea.
  • pertsonal-gastuak.
  • negozioa mantentzeko gastu orokorrak.
  • onlineko publizitate-gastuak ez dira diruz lagunduko (Google adwords, gizarte-sareetako publizitatea, beste webgune batzuetako publizitate-gastuak, merkatu-segmentu espezifiko edo espezializatuetara bideratuak izan ezik, ezta gizarte-sareen kudeaketa (community managers) edota Interneteko presentzia handitzeko edo posizionamendua hobetzeko bestelako gastuak ere.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopurua hauexe izango da:
  • Inbertsioaren %70, eta gehienez 20.000 euroko diru-laguntza emango da eskabide bakoitzeko.

Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da.
LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2018ko azaroaren 9an amaituko da.

Loturak:

Arautegiko loturak:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina