2017: MERKATARITZA-ORDUTEGIAK EAE-N

Nori aplikatzen zaio?
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-ordutegien araudia merkataritzagune handiei baino ez zaie aplikatuko:- 150 metro koadrotik behera duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiak Askatasun osoa daukate beraien merkataritza-ordutegiak finkatzezko, ez daukate irekitzeko ordu mugarik eta nahi duten urteko igande eta jaiegun hainbestetan garatu ahal izango dute euren merkataritza-jarduera.
- 150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiak Ordutegiak mugatuak dauzkate, ezin dute nahi duten igande eta jaiegunetan guztietan ireki eta asteko lanordu kopurua mugatua dago ere.
Igande eta jaiegunak:
150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiek urteko igande eta jaiegun guztien artean, gehienez ere 10 igande eta jaiegunetan garatu ahal izango dute euren merkataritza-jarduera.Honako jai egunak ezin izango dira laguneguntzat jo:
- Urtarrilaren 1a
- Urtarrilaren 6a
- Maiatzaren 1a
- Abenduaren 25a
- Lurralde Historiko bakoitzaren zaindariaren eguna lurralde historiko bakoitzean

Asteko lanegunetako orduak:
150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiek asteko lanegun guztiak kontuan harturik, gehienez ere 90 orduz garatu ahal izango dute euren jarduera.Ordutegiei buruzko informazioa dendetan:
Jendearentzat irekita daudeneko ordu eta egunak kanpoaldetik ikusteko moduan jarriko dira denda guztietan.Arauak:
- Ley 1/2004, de 21 de diciembre, de Horarios Comerciales
- 33/2005 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-ordutegiei buruzkoa
- Ley 44/2006, de 29 de diciembre, de mejora de la protección de los consumidores y usuarios (DISPOSICIÓN FINAL NOVENA): 1/2004ko Legearen 5. artikuluko 3. zenbakia aldatzen du
- 7/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Merkataritza Jardueraren Legearen bigarren aldaketarena (LEHEN AZKEN XEDAPENA): 33/2005 Dekretuko 1. artikuloko 2. zenbakia aldatzen du
- Real Decreto-ley 20/2012, de 13 de julio, de medidas para garantizar la estabilidad presupuestaria y de fomento de la competitividad (artículo 27): 1/2004ko Legearen artikulu batzuk aldatzen ditu
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina