ZURE DENDAN DIRUA IRABAZTEKO EGIN BEHAR DUZUNA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Gaur egun dauzkazun bezeroekin, aspaldian saltzeko erabiltzen zenituen teknikak dagoeneko baliogabekoak dira. Gaur egun bizi irauteko ezinbestekoa duzu denda ondo gestionatzen ikastea. Hori eginez gero, bihar, ostera, dirua irabazi ahal izango duzu.
Jardunaldi honetan hauxe proposatzen dizugu:
Zure denda hobeto funtzionatzeko oso teknika erraz, eta batez ere, praktikoak irakatsiko dizkizuegu.
GASTU GUTXIAGO + SALMENTA GEHIAGO = BENEFIZIO HANDIAGOA
Astertuko diren edukinak hauek dira:
- Kasu praktikoa: prezio bat kalkulatuko dugu eta ez duzu gau osoan lorik egingo
- Nola jakin zure denda errentagarria den ala ez?
- Zer preziotan saldu behar dituzun zure produktuak?
- Zenbat erosi behar diezun hornitzaileei eta zer preziotan?
- Zenbat saldu behar duzun zure enpresak dirua emateko?
- …
Hizlaria: | Emilio Ábalos |
Data: | Ekainak 25 (eguaztena) |
Ordua: | 14:30etik 16:30era |
Lekua: | Elai Alai txiki (Foru plaza, 2) Gernika-Lumo |
Jardunaldia debaldekoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki honetara: 94 625 79 40.
Zatoz, ikusi eta ikasi. Bestela damutu egingo zara.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina