KONTSUMOA HAZI DA EAE-N 2014KO LEHEN HIRUHILEKOAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
EAEko BPG hiruhileko arteko %0,3ko hazkundea izan du 2014ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan erregistratutako tasaren joera sendotuz, Eustaten eginiko datuen arabera. Hazkundea Espainiakoa baino hamarren bat txikiagoa da, Espainiako Estatistika Institutuaren estimazioaren arabera.
Iazko lehen hiruhilekoaren aldean, EAEko BPGk % 0,4ko hazkundea izan du, azken bederatzi urte arteko hiruhilekoko tasa negatiboen ondoren. Urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena baino bi hamarren txikiagoa izan da (% 0,6).
Merkataritzaren, Ostalaritzaren eta Garraioaren sektorearen jarduera-maila %0,2 igo da, honek, pasaden hiruhileko igoera batera tendentzia positibo bat finkatzen ari da.
Etxebizitzetako Azken Kontsumoko Gastua (Kontsumo Pribatua) lehenengoz igo da 2010eko amaieraz geroztik; izan ere, urte arteko bilakaera positiboa izan da, %0,2koa, hain zuzen. Bigarren hiruhilekoz jarraian, hiruhileko arteko tasa hazi egin da (azken honetan, %0,1).
Datu hauek guztiek BPG eta kontsumoa pixkanaka pixkanaka hobezten ari direla esan nahi ote dute. Espero dugu tendentzia hau jarrai dezala.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina