PERTSONENTZAKO ETA ETXEKO EKIPAMENDUAREN AZPISEKTOREETARAKO APARTEKO DIRU-LAGUNTZA 2022
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Laguntzaren Xedea:
EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreetako enpresen zuzeneko galera ekonomikoak apaltzea; izan ere, egungo egoera eragindako zailtasun-egoerak nabarmen kaltetu du haien guztien merkataritza-jarduera.
Onuradunak:
Laguntzaren aginduan zerrendatutako jarduerak egiten dituzten norberaren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, mikroenpresek eta enpresa txikiek eskuratu ahal izango dituzte agindu honetan bildutako laguntzak, baldin eta haien saltegia Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badago.
Laguntza mota:
Laguntza hauek
ez itzultzekoak izango dira.
Laguntzen kopurua:
Laguntzaren zenbatekoa eskabidearen xede den saltegian 2022ko otsailaren 24a baino lehen alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:
- 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 2.000 euro.
- 10 langileko edo gehiagoko saltegiak: 3.000 euro.
Kasu guztietan, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda duten edo jarduera utzita dauden.
Eskabideak aurkezteko epea:
Eskaera-aurkezpen epean
2022ko ekainaren 27an hasiko da goizeko bederatzietatik aurrera eta 2022ko uztailaren 27an bukatuko da, 8:59,99 an.
Tramitazioa:
Diru-laguntza-eskabideak orri honetan egingo dira, honako atalean:
TRAMITAZIOA.
Informazio Gehiago:
Informazioa Eusko Jaurlartizaren orrian
Ohiko galderak
Araudia
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: